Urumearen arroko ustiapen hidroelektriko batean ezarritako hesi sonikoaren eraginkortasunaren inguruko azterlana. Gipuzkoako lurralde historikoan

Xehetasunak

EAEn eta Gipuzkoan jardun diren administrazio publikoak urte asko daramatzate beraien ur-ekosistemen egoeraren hobekuntzaren alde lanean. Ekosistema hauetan, urteetan zehar, faktore desberdinek modu zabal eta gogor batean eragina izan dute (isuriak, ibaiaren eta estuarioen morfologian izandako aldaketak, ur-emariaren erregimenean eman diren aldaketak ustiapen desberdinengatik, arrainen mugimendu eta leku-aldaketei jarri zaizkien oztopoak)

Lanaren arlo bat ibaien iragazkortasun eta jarraipenean datza. Honen helburua ibilguek ur-espezie desberdinak ibaian gora nahiz behera aske mugitzen uzteko duten ahalmena hobetzea da. Ekintza asko jarri dira abian oztopo hauek kentzen joateko, bai EAE mailan eta baita Gipuzkoako Lurralde Historikoan. Hala ere, jarduera hauek espezieen ibaiaren gorako bidean oinarritu dira. Bidea irekitzeko gailuetan hain zuzen ere, batez ere izokinen familiakoentzat pentsatuak daudenak (segidako azpilen eskala eta dike-aurrekoa). Azken urteetan, dena dela, ibaiaren bizigunearen egoera, espazioa eta eragindako azpegiturak baldintzatzen dituzten faktoreek onartzen badituzte, bide ezpezifiko-anitzak diseinatu dira (alboko ubideak, arrapalak edo zati bateko eraizpenak). Hauek eremuan aurkitu daitezkeen beste espezie batzuen mugipena errazten dute, artean ere igeri eta salto ahalmen urriagokoak (aingira, barbo, loina, txipa, etab.)

Ibaien beherako bidea iragazkorragoa egiteko abian jarri diren ekintzak orain arte gutxi izan dira. Gai honek espezie guztietan eragina du, baina batez ere espezie migratzaile anfihalinetan: bai anadromak (izokina, itsas amuarraina, kolaka edo lanproia) eta bai katadromak (aingira). Hauek ibaian behera bide luzeak egiten dituzte itsasoraino. Ustiapen hidroelektrikoek espezie hauen ibaian beherako migrazioak aldatu egiten dituzte. Honen adibide EAEn, zentral txikiak edo tamaina txikiko zentral hidraulikoak ditugu. Beraien bideratze kanaletan migratzaile hauen aleen zati bat sartu egiten da eta turbinetatik pasatzerakoan asko hil egiten dira. Heriotze tasa aldakorra da, alde batetik turbinaren arabera, (diametroa, errotazio abiadura…) eta beste alde batetik espeziearen eta aleen tamainaren arabera.

Ustiapen zehatz batetan izandako heriotz-tasa kontutan hartzekoa bada ere, populazio migratzaile hauetan eragin handiagoa dute ibai-migrazio bidean zehar ezarritako ustiapen jarraituek. Hauek metatutako hildako gehiago eta heriotz-tasa altuagoak eragin ditzakete. Egoera honen aurrean, izokin gazteak turbinetan sartu ez daitezen, gailu eredu desberdinak erabili eta diseinatu dira Europa mailan. Hala ere, lan arlo hau ibaian gorako migrazio edo erremontearen inguruan egindako lanarekin alderatuta gutxiago garatu da

Guzti honen ondorioz eta arazo honen aurka ekiteko asmoz, URA (Uraren Euskal Agentzia) Urumean dagoen zentral txikian ezarritako hesi sonikoen eraginkortasunaren inguruko azterketak egin ditu. Batez ere izokin gazteen ibaian beherako migrazioari dagokionez (salar izokina). Azterlan hauek neurri hauen eraginkortasunaren inguruko emaitzak jasotzen dituzte eta izokin gazteak uztiapen bideratze kanalean sartzea galarazten duten ikusten da.