URRUZUNOTARRAK GEHITUZ literatura-lehiaketarako deialdia (2019-2020)

[URRUZUNOTARRAK GEHITUZ]

Deskribapena


Xedea

Urruzunotarrak Gehituz eskola arteko literatura-lehiaketa da eta ikasleen artean euskararen idatzizko kalitatea, literatura-sorkuntza eta literatura-zaletasuna sustatzea du helburu.

Aurrekontuko zuzkidura

--

Prestazioa zerbitzutan

Saritutako lanen egileek bost eguneko egonaldian parte hartzeko aukera izango dute. Egonaldian, idaztearekin zerikusia duten lanketak egiteaz gain, hainbat euskal artista gertu-gertutik ezagutuko dituzte, baita Euskal Herriko zenbait leku ere. Gazteek laguntzaile izango dute, uneoro, euskal idazle bat.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak

Betekizunak

  • Deialdi honetan, ondoren zehazten diren mailetako ikasleek har dezakete parte:
     
    - A gazteak (Batxilergoko 1. eta 2. mailak, edo Erdi Mailako Heziketa zikloak)
    
    - B gazteak (DBHko 3. eta 4. mailak) 
  • Bi arlo izango dira: prosa eta poesia.
  • Aurkezten diren literatura-lanek euskaraz idatziak eta originalak izan behar dute, lehiaketa honetan izena emateko epea itxi arte bestelako literatura-saririk irabazi gabeak. Lanak bakarkakoak izango dira bi arloetan, eta gaia librea izango da.
  • Lanak eskabide-orriarekin batera aurkeztu behar dira, word edo pdf formatuan.
  • Lanen neurriak hauek izango dira:

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1052703

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Epaimahaiak sarien ebazpen-proposamena helaraziko dio Hezkuntzako sailburuordeari erabakia hartu eta hilabeteko epean, eta horrek hartuko duen ebazpena interesatuei jakinaraziko zaie.

Beste tramite batzuk