Osasun Sailaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana (2018 - 2021)

Helburuak

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako VII. Planaren bidez euskal herri-aginteei lagundu nahi zaie legegintzaldi honetan emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan egingo dituzten jarduerak zehazten. Alde horretatik, Osasun Sailari dagokio esku hartzeko estrategiak definitzea, berdintasun-politikak bere eskumenen esparruan gauzatzeko, dela zuzendaritzetan, dela hari atxikitako erakundeetan.

Honako hauek dira emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Planaren edukiak:

Sarrera egin ostean, Gobernu Programaren barruko konpromisoen laburpena egiten da, eta legegintzaldiko plangintza honetan emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotutako zer konpromiso lagunduko diren zehaztu da.

Segidan, VII. Planaren arabera, Osasun Sailaren eskumenekoak diren programak eta helburuak azaldu dira.

Gero, Saileko egoeraren diagnostikoa egin ondoren, Sailaren plangintza estrategikoa zehaztu da, XI. legegintzaldirako helburu estrategikoak zerrendatuz.

Eta azkenik, Planaren kudeaketa-sistema deskribatu da; izan ere, legegintzaldiko lehentasunetatik, berdintasunerako egituretatik eta jarraipen-, komunikazio- eta aurrekontu-sistemetatik eratorritako berdintasunerako urteko plangintza azaldu da.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Garatzeko jarduerak eta baliabideak

Osasun Sailaren emakumeen eta gizonen berdintasunerako Planean (2018 – 2021), Sailak XI. legegintzaldian berdintasunaren arloan egingo dituen jarduerak arautzeko helburu estrategikoak zerrendatu dira. Urtero plan bat egiten da, eta bertan, helburu horiek jarduera zehatzetan banakatzen dira. Urteko plan bakoitzean jasota geratzen dira jarduketa bakoitzaren zuzendaritza edo erakunde arduraduna eta esleitutako edo kalkulatutako aurrekontua, plangintzaren unean jakinez gero.

Denborazko konpromisoa

Osasun Sailaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana (2018 - 2021) XI. legegintzaldi osoan egongo da indarrean, baina, halaber, Emakundek EAEko Berdintasunerako VIII. Plana egin arte luzatu ahal izango da. VIII. Plan horren aginduari jarraituz, Osasun Sailak XII. legegintzaldirako Berdintasunerako Plana egin beharko du.

Planeko kudeaketa organoak

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzak kudeatuko du plana, horren barruan sartzen baita Berdintasunerako Administrazio Unitatea. Hala ere, Emakunderi kontuak eman beharko dizkio, hori egiteko eskatzen badio.

Segimendu eta ebaluaziorako organoak

Berdintasunerako Administrazio Unitateak urteko ebaluazio-txosten bat egingo du, eta gero Emakunderi bidaliko dio.

Horrez gain, Planean ezartzen da tarteko jarraipena eta azken ebaluazioa ere egingo direla.

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

  1. urtera arte ez da tarteko ebaluaziorik egingo. Gaur egun 2018. urteko ebaluazioa dago.

PLANAREN BETETZE-MAILARI BURUZKO JARRAIPENAREN LABURPEN-FITXA 2018. URTEA

JARDUERAK

Abs.

%

INFORMAZIO GARRANTZITSUA

Egikarituta

61

% 62,3

Aribidean

6

% 6,1

Berriak

24

% 24,5

Jarduera horiek ez zeuden sartuta 2018ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren plangintzan

Bertan behera

7

% 7,1

GUZTIRA

98

% 100

Aurrekontuarekin

20

% 20,40

AURREKONTUA

Jardueretara bideratutako urteko aurrekontua

Esleituta ?       ………… 5.000 €

Zenbatetsita ?        …………1.504.471 €

Egikarituta ?        …………3.122.441 €

Urteko aurrekontu osoaren gaineko ehunekoa:

% ……….

Aurrekontua beharretara egokituta dago:   bai ?   ez ?

Igoera, aurreko urtearekin alderatuta:         bai ?  ez ?      ........…414.477 €

Berdintasuneko Unitatearen urteko aurrekontua

bai ?    ez ?                  ….....…5000 €

Aurrekontua beharretara egokituta dago:     bai ?     ez ?  ………………. €

Igoera, aurreko urtearekin alderatuta:           bai ?     ez ?   ………………. €

JARDUNBIDE EGOKIAK

BALORAZIO KUALITATIBOA

Osasun Sailaren 2018ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planak 74 jarduera zituen. 61 egikaritu ziren, 6 egikaritzen ari dira eta 7 ez dira egin (“bertan behera” geratu dira). Baina plangintzan jasota ez zeuden beste jarduera batzuk egin ziren. Guztira 24 jarduera izan ziren.

Osasun Sailak orain egikaritu nahi ditu 2018an hainbat arrazoi zirela medio “bertan behera” geratu ziren jarduerak.

HOBEKUNTZA-PROPOSAMENAK, HURRENGO PLANGINTZARAKO

Zenbatetsitako aurrekontua hobeto zehaztu beharko litzateke. Esleitu den aurrekontua 15.000 eurora igotzea aurreikusi da.