Osalanen diru-laguntzen Plan Estrategikoa (DLPE) 2025-2028
Helburuak
Erakundeak sustapen-jarduerarekin bete nahi dituen helburuak askotarikoak dira, eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako 2021-2026 Euskal Estrategian ezarritako ardatzen eta helburuen barruan kokatzen dira, bai eta Osalanen 2025eko kudeaketa-planaren barruan ere.
4. ARDATZ ESTRATEGIKOAK ETA DIRULAGUNTZEN LERROAK
Laneko Segurtasun eta Osasunerako 2021-2026 Euskal Estrategian ezarritako ardatzekin eta helburuekin bat etorriz, eta Osalanen 2025eko Kudeaketa Planari jarraiki, hauek dira dirulaguntzen ildoak biltzen dituzten ardatz estrategikoak:
I. ARDATZA: KULTURA
LAP euskal gizartearen ezaugarri kultural gisa.
1. Helburu Estrategikoa: Laneko segurtasunari eta osasunari buruz kontzientziatuago dagoen gizartea.
- 1. dirulaguntza lerroa.- ZAE-Zuzendaritzaren Aurrerabiderako Elkartearentzako dirulaguntza.
- 2. dirulaguntza lerroa.- Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioari (ADI proiektua).
- 3. dirulaguntza lerroa.- EHUri. Laneko medikuntzako katedra.
II. ARDATZA: PREBENTZIOAREN KUDEAKETA SENDOA ETA KALITATEZKOA
Enpresa-sare jasangarri, moderno eta lehiakor baten testuinguruan.
4. Helburu Estrategikoa: Enpresek eta erakundeek kalitatezko LAParen eredu bat dute.
- 4. dirulaguntza lerroa.- Jardunbide egokien saria.
- 5. dirulaguntza lerroa.- AZTI Fundazioari zuzendutako laguntza.
5. Helburu Estrategikoa: Lanarekin zerikusia duten kalteak murriztea.
- 6. dirulaguntza lerroa.- SEA-Arabako Enpresentzako laguntza.
III. ARDATZA: GOBERNANTZA
Botere publikoek laneko segurtasunean eta osasunean duten balioa.
7. Helburu Estrategikoa: Administrazio publikoetako politika guztietan laneko segurtasuna eta osasuna txertatzea.
- 7. dirulaguntza lerroa.- Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziari.
- 8. dirulaguntza lerroa.- BAME/BAE-rako irakaskuntza-unitateak.
8. Helburu Estrategikoa: Kolektibo kalteberen lan-baldintzak hobetzea.
- 9. dirulaguntza lerroa.- Prestakuntzako eta dibulgazioko dirulaguntza (autonomoak eta ekintzaileak).
9. Helburu Estrategikoa: Ezagutza, ikerketa eta berrikuntza sustatzea.
- 10. dirulaguntza lerroa.- Prebentzio-ordezkarien prestakuntza.
- 11. dirulaguntza lerroa.- Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko jarduerak.
- 12. dirulaguntza lerroa.- Ikerketa-proiektuak.
- 13. dirulaguntza lerroa.- EHUri. Laneko arriskuen prebentzioko masterra.
12. Helburu Estrategikoa: Gizarte-eragileekiko elkarrizketa indartu eta sendotzen da, LAParen kudeaketa-eredu bat lortzeko, pertsonak erdigunean jarri eta gizartedeterminatzaileak barneratzen dituena.
- 14. dirulaguntza lerroa.- OSALANen Kontseiluan eta batzordeetan parte hartzegatiko finantzaketa:
- EAEn legez eratutako enpresa-elkarteak, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 6. xedapen gehigarriaren arabera ordezkaritzarik handiena dutenak.
- Erakunde sindikalak, hauteskundeetako ordezkagarritasunaren proportzioan ordezkaritzarik handiena dutenak.
- Euskadiko kooperatibak.
- 15. dirulaguntza lerroa.- Elkarrizketa Sozialaren Mahaiko kideei, ETEen kultura prebentiborako euskal behatokiaren jarraipen-batzordean onartutako ekintzen arabera.
Eranskinean zehazten dira helburuak, adierazleak, eduki ekonomikoa, zein sektoreri zuzenduta dauden eta arestian zerrendatutako dirulaguntza lerro bakoitza emateko prozedura. Ildo horiek alda daitezke, batez ere aurreikuspen ekonomikoei dagokienez, erakunde honen aurrekontu-aukeren arabera; kasu horretan, plan hau eguneratuko litzateke.
Legegintzaldia
XIII. Legegintzaldia