Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (IVAP) 2024

Helburuak

Ebazpena, IVAPeko zuzendariarena, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duena.

 

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluaren 1. puntuko lehen paragrafoak ezartzen du administrazio publikoetako organoek eta dirulaguntzak ematen dituzten erakunde orok Dirulaguntzen Plan Estrategikoa egin behar dutela aurrez. Bertan zehaztuko dute bera aplikatuta zer helburu eta zer ondorio lortu nahi diren, baita horiek lortzeko zer epe, kostu eta finantzabide beharko diren ere. Halaber, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak, 6. artikuluko 1. puntuan xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Instituzionaleko erakunde autonomoek garatzen duten dirulaguntzen jarduera plan estrategiko baten bidez planifikatu beharko da aldez aurretik, eta, garatzen diren plan horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratu beharko dira.

IVAPeko Plan Estrategikoa legegintzaldi osorakoa da, eta urteroko kudeaketa planetan garatu eta zehazten da. Plan Estrategikoan zenbait helburu eta ekintza ezartzen dira, eta horietako batzuk dirulaguntzen izaera daukate.

Hori dela eta, IVAPeko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa, IVAPeko Plan Estrategiko barruan dauden dirulaguntza-ekintzak biltzea baino ezin da izan.

Horregatik guztiagatik, hau EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.-  IVAPeko 2024rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratzea. Plan hori Ebazpen honen  I. eranskinean dago jasota.

 

Maite Barruetabeña Zenekorta

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria

    

I. eranskina: Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) 2024ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa (PDF, 395 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

II. eranskina: Ardatz estrategikoak eta dirulaguntza ildoak: helburuak, ekintzak eta adierazleak (PDF, 295 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

III. eranskina: Ardatz estrategikoak eta dirulaguntza ildoak: aurrekontu-konpromisoak eta finantzaketaren ehunekoa finantzaketa publikoa orotara hartuta (PDF, 376 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

IV. eranskina: Ardatz estrategikoak eta dirulaguntza ildoak: xede-sektoreak, eta dirulaguntzak emateko prozedura (PDF, 313 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia