[3.4.] - Zerbitzu publiko elektronikoen erabilgarritasuna hobetzea: egoitza elektronikoa eta inprimaki elektronikoak

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Zerbitzu publikoen erabilgarritasuna hobetzea, komunikazio argia erabiliz, herritarrek behar duten informazioa erraz aurkitu eta ulertu ahal izateko eta izapidetze elektronikoko tresnak era erraz eta eraginkorrean erabiltzeko gai izateko moduan.

Helburu operatiboak

    1. Lantalde bat sortzea dibertsitate funtzionala duten kolektiboentzat bereziki pentsatuta dauden nahiz haiengan inpaktu handia duten zerbitzuen eta programen argitalpenak lengoaia argian idazteko eta, beharrezkoa bada, irakurketa errazera egokitzeko.
    2. Interfazeak eta izapidetze elektronikorako tresnen, herritarrentzako inprimakien eta administrazioak sortutako dokumentuen testuak estandarizatu eta normalizatzeko lanarekin jarraitzea.
    3. Euskadi.eus webgunean argitaratutako zerbitzuak hobetzeko prestakuntza-ekintzaren dinamika pixkanaka herritarrentzat orokorrean bideratutako zerbitzu eta programa guztietara zabaltzea.

Atxikitzen zaion plana

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoaren 2020 Plan Estrategikoa

Eremua

  • EQI lengoaia argia eta irakurketa erraza
  • Normalizazioa eta estandarizazioa
  • Egoitza elektronikoaren bilakaera
  • Inprimakien toolkit-aren bilakaera

Parte-hartzaileak eta eragileak

  • Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
  • EJIE

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2017/05/25 - 2020/12/31

Burutu gabeko mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Zerbitzu publikoen erabilgarritasuna hobetzeko, hizkera argia eta irakurketa errazari buruzko azpiproiektua Hasita

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Hobekuntzak formularioen toolkit-ean - 2017 urtea Amaituta
Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektroniko berria argitaratu da, berraztertuta, ordenatua, gaurkotua, euskadi.eus-en estiloen arauera berdiseinatua eta gailu mugikorretan ondo ikusteko egokitua Amaituta
Hobekuntzak formularioen toolkit-ean - 2018. urtea Amaituta
Hobekuntzak formularioen toolkit-ean - 2019. urtea Amaituta
Hobekuntzak formularioen toolkit-ean - 2020. urtea Amaituta

Azken aldaketako data: