[9.3.] - Promover la creación y utilización de sistemas comunes de identificación y firma electrónica en el ámbito de la CAE

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

HELBURU OROKORRAK

  1. EAEren eremuko identifikazio eta sinadura elektronikoko sistemak Europako erregelamendura egokitzea.
  2. Identifikazio, autentifikazio eta sinadura elektronikoko bitartekoak kudeatzeko plataformaren eboluzioa hobetzea eta beste plataforma batzuekin integratzea

HELBURU OPERATIBOAK

  1. Identifikazio, autentifikazio eta sinadura elektronikoko bitartekoak kudeatzeko plataformaren eboluzioa hobetzea eta beste plataforma batzuekin integratzea (Cl@ve, @firma, Stork). Oraingo Plataformaren osagaiak:
    • Z@IN sinadura-zerbitzuen plataforma: sinadura elektronikoko prozesuak kudeatzeko web zerbitzuen plataforma; konfiantzazko edozein zerbitzu-emaile kualifikatuk emandako sinadura elektronikoak erabiltzeko eta balidatzeko aukera ematen du, eta Ordu Zigiluaren funtzioa eta sinadurak luzaro irauteko formatuetara eguneratzeko funtzioak eskaintzen ditu
    • Giltz@ plataforma: identitate elektronikoen federazio-sistema; bertan integratzen dira Administrazio elektronikoko zerbitzuen hornitzaileak (administrazio elektronikoko zerbitzuak ematen dituzte), Identifikazio eta autentifikazioko zerbitzuen hornitzaileak (herritarren identifikazio eta autentifikazioko mekanismoak ematen dituzte) eta Identifikazioko Atebide/Kudeatzailea (zerbitzu-hornitzaileen eta identifikazio-mekanismoen arteko bitartekaritza-zerbitzua)
    • EAEren eremuko identifikazio eta sinadura elektronikoko sistemak erregelamendu berrira egokitzea
    • eIDAS gakoen sistema integratua zabaltzea:
      • B@k, pertsona fisikoak identifikatzeko: autentifikatzeko eta sinatzeko ziurtagiri ez kualifikatuarekin
      • B@KQ, pertsona fisikoak identifikatzeko: autentifikatzeko eta sinatzeko ziurtagiri aurreratuarekin
      • Giltza Profesionala, enplegatu publikoak identifikatzeko: autentifikatzeko eta sinatzeko ziurtagiri aurreratuarekin
      • Enplegatu publikoaren ziurtagiria ezizenarekin: ziurtagirian ezizen gisa gehitzen da organismo barneko identifikazio profesionaleko zenbakiaZiurtapen elektronikoko sistema komuna inplementatzea eta garatzea: administrazio publikoak elkarren artean erlazionatzeko eta herritarrak administrazio publikoekin erlazionatzeko ziurtagiriak jaulkitzea eta balidatzea.
    • Administrazioetako sarbide-puntu bakarretan iDAS gako-sistemen erregistro-bulegoak jartzea

Atxikitzen zaion plana

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa

Eremua

2016ko uztailean eIDAS erregelamendua indarrean jarri zenean, identifikazioari eta sinadurari buruzko oinarrizko araudia aldatu egin zen, batez ere puntu hauetan:

  1. nahitaez balidatu behar dira Batasuneko estatuen konfiantzazko zerrendetan (TSL) sartutako europar ziurtagiri guztiak
  2. ziurtagiri motak aldatu dira (lehen emandakoak mantenduko diren arren iraungi arte), eta orain izango dira:
    • Sinadura-ziurtagiria: pertsona fisikoen identifikazio eta sinadurari orientatua (sinatzaileak). Sinadurak bermatzen du sinatutako datuen jatorria eta osotasuna, datu horiekiko adostasuna/kontsentimendua eta edukiari buruzko legezko betebeharra
    • Zigilu-ziurtagiria: pertsona juridikoen zigiluari orientatua (zigiluen sortzaileak)
      • Ez daramate ziurtagiriaren zaintzaile/arduradunik
      • Zigiluari orientatuak dira (datuen jatorriaren eta osotasunaren bermea)
      • Pertsona juridikoak egindako dokumentua autentifikatzeko ez ezik, pertsona juridikoaren edozein aktibo digital autentifikatzeko erabil daitezke zigilu elektronikoak, esaterako, programa informatikoak edo zerbitzariak
      • Transakzio batek pertsona juridiko baten zigilu elektroniko kualifikatua eskatzen duenean, pertsona juridikoaren ordezkari baimenduaren sinadura elektroniko kualifikatua ere onargarria izango da
    • Webgunearen autentifikazio-ziurtagiria. Webgunea (Interneteko domeinua) ziurtagiriaren titular den pertsona fisiko edo juridikoarekin lotzera orientatua
    • Ziurtagiri ez kualifikatua. Pertsona fisiko nahiz juridikoei, osagaiei, SSLri orientatua izan daiteke. Ez dago pentsatuta pertsona fisikoak erabiltzeko. Izan ere, ez dago indarreko legedian (39/2015 Legea) jasota, ez baititu ematen ziurtagiri kualifikatuen berme berberak, hala nola gainbegiratze arinago baten pean egotea, ziurtagiria egiten zaion pertsonaren identitatea egiaztatzeko eskakizunak, edo baliozkotasun- edo errebokatze-egoera era automatizatu, fidagarri, doako eta eraginkorrean ematea, eta abar

Parte-hartzaileak eta eragileak

ORGANO ARDURADUNA

  • Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza

ORGANO PARTE-HARTZAILEAK

  • EJIE
  • IZENPE

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2017/01/01 - 2020/12/31

Burutu gabeko mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sinadurari buruzko politika Hasi gabe

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sarbide-puntu bakarretan iDAS gako-sistemen erregistro-bulegoak martxan edukitzea Amaituta
Giltz@ erabilgarri egotea eta beste plataforma batzuekin integratuta egotea Amaituta

Azken aldaketako data: