[3] - 5. Intranetaren eta barne-kudeaketa elektronikoaren eboluzioa

Proiektua aribidean

Helburuak

Proiektuaren helburu orokorrak:

  • Banakakoen eta lantaldeen produktibitatea hobetzea
  • Erabiltzaileen gogobetetasuna handitzea
  • Paperaren ordez baliabide elektronikoak erabiltzea Eusko Jaurlaritzaren administrazio-prozeduretan

Proiektuaren helburu operatiboak:

  • Tresna berriak ezarrita egotea 2015eko abendurako
2014ko abendua2015ko abendua2016ko abendua
digitalizatutako prozeduren ehunekoa5%20%50%
digitalizatutako espedienteen ehunekoa25%50%75%

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016

Eremua

Administrazio publikoaren barne-funtzionamendua digitalizatzen joan nahi da, langile publikoek erabiltzen dituzten tresna informatikoak garatuz, adibidez intraneta eta Tramitaguneren idazmahaia, bai eta paperaren ordez euskarri elektronikoa zabaltzea ere Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde autonomo guztietan, dokumentuen bizi-ziklo guztian zehar: erregistratzea, tramitatzea eta artxibatzea.

Proiektu horrek honako azpiproiektu hauek ditu:

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Órgano:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza;

Parte-hartzaileak eta eragileak

Arduraduna:

  • HHABHZ

Parte-hartzaileak:

  • EAEko Administrazio Orokorra eta bere baitako erakunde autonomoak
  • Baliabide Orokorren Zuzendaritza
  • EJIE

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
PROIEKTUAREN AZKEN EBALUAKETA --- --- Amaituta
Azken aldaketako data: 2017/01/07