[1.2] - Gardentasuna eta kontu-ematea bultzatzea, publizitate aktiboaren eta informazio publikora sartzeko eskubidearen bermeen bidez

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

  1. Euskal sektore publikoko erakunde guztiek gardentasunaren arloko oinarrizko legedia betetzen dutela bermatzea
  2. Nazioarteko gardentasun-estandarretan Eusko Jaurlaritzaren eta haren sektore publikoaren lidergoari eustea

Atxikitzen zaion plana

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa

Eremua

Helburu hauekin zer ikusia du:

  1. Informazioa kantitatean eta kalitatean argitaratzeko lan operatiboetan, gobernu-kontseilura bidalitako urteko planetan definitutakoetan, aurrera egitea
  2. Aurrerapenak urtero ebaluatzea
  3. Lehen postuak lortzea Espainiako Nazioarteko Gardentasunak eta beste erakunde ebaluatzaile batzuek —hala nola DYNTRAk— egindako gardentasun-ebaluazioetan

Parte-hartzaileak eta eragileak

Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza

Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza

EJIE

Eusko Jaurlaritzako Sail guztiak eta EAEko sektore publikoa eta partaidetza duten entitateak

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2017/01/01 - 2020/12/31

Burutu gabeko mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Gardentasunari buruzko lege-proposamenaren zirriborroa, Gobernu Kontseiluan adostu eta onartu dena Hasita
Uraren organo kudeatzaileen nazioarteko gardentasunari buruzko ebaluazioan lortutako postua Hasita
Gardentasunari buruzko DYNTRAren (gardentasunaren indize dinamikoa) ebaluazioan lortutako postua Hasita
Adierazleak argitaratzeko eboluzioaren urteko balantze positiboa Hasita

Azken aldaketako data: