[6.1] - Eusko Legebiltzarrarekin elkarlanean aritzea Euskal sektore publikoaren lege-proposamena burutzeko

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Helburu orokorrak:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren antolaketa eta funtzionamendua arautzea
  2. Euskal sektore publikoa -bertan sartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa- eratzen duten osagaiak ezartzea, eta sektore hori neurriz egokitu eta alda dadin jarraitu beharreko arau eta printzipio komunak ezartzea, herritarrekiko harremana duen zerbitzu publikoa den heinean

Helburu operatiboak:

Lege-proposamenaren edukiak abiaraztea Eusko Legebiltzarrak onartu ondoren

Atxikitzen zaion plana

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa

Eremua

Lege-proposamenak koherentzia eman nahi dio Euskal Autonomia Erkidegoko bilbe publikoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren kontzeptu eremu bikoitzari, eta autonomia-erkidego horretan diharduten erakunde-eremuetako sektore publikoak osatzen duten multzoari lotu.

Helburua ez da arau guztiak testu bakar batean kodifikatzea. Alabaina, erreferentziako lege baten aldeko hautu sistematikoa egin da, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren antolaketa diziplinatzen duten arauen multzoa antolatzeko. Horren bidez, lehenengo, gai berari buruz dagoen legeria zabalak eragiten dituen disfuntzioak eta kontraesanak murriztu nahi dira. Eta, bigarrenik, eztabaida erabakitzailea sustatu nahi da gauza publiko izenekoaz herritarrek duten pertzepzioaren hobekuntzaren gainean, haren balioa handitzeko eta kultura administratibo berria sortzen laguntzeko lana hasteko, antolaketaren ikuspegi zorrotzagotik, garai hauek eskatzen dituzten paradigma berriak oinarri hartuta; besteak beste, efikazia eta efizientzia, antolamendua eta gobernantza, eta gardentasuna eta herritarrek arazo publikoetan parte hartzea.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Araubide Juridikoaren Sailburuordetza

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2017/01/01 - 2018/03/22

Azken aldaketako data: