[10.1.] - Euskal enplegu publikoari buruzko lege-proiektua

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Helburu orokorrak:

Lege-proiektu honen helburu nagusia hauxe da: euskal enplegu publikoaren sistema antolatu eta arautzea, lanpostuen definizioan eta sistema osatzen duten langileen araubide juridikoaren erregulazioan oinarrituz

Helburu operatiboak:

Lege hau zuzen-zuzen lotuta dago funtzio publikoa arrazionalizatu eta modernizatzeko prozesuekin. Horregatik, enplegu publikoaren eredu berria sortzea jarri behar dugu helburutzat, Administrazio Publiko eraginkorragoa eta herritarrengandik hurbilagokoa egiteko aukera eman diezagun

Atxikitzen zaion plana

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa

Eremua

Egungo araudia (Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legea) indarrean luzaroan egon denez gero, eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua indarrean jarri ondoren, hura eguneratu eta garatu behar da Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Funtzio Publikoaren Lege berri baten bidez.

Lege-proiektu horrek aplikazio-esparru objektibo eta subjektibo ahalik eta zabalenaren barnean hartu beharko ditu administrazioak, entitateak eta erakundeak. Halaber, bere aplikazio eremuan administrazio, erakunde eta entitate horien zerbitzura dauden pertsonal tipologia guztiak jasoko ditu. Legeak enpleguan, hots, lanpostuan, ardaztu beharko du arrazionalizatzeko estrategia, enplegu publikoa planifikatu eta antolatzeko tresnek izan beharko duten funtsezko egitekotik hasita.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Organo arduraduna:

Funtzio Publikoko Zuzendaritza

Organo parte-hartzaileak:

  • Zerbitzu Zuzendaritza
  • Araubide Juridikoaren Sailburuordetza

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2018/01/01 - 2020/01/01

Azken aldaketako data: