[10.2.] - Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko enplegu plana egitea eta abian jartzea

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Helburu orokorrak:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean lan egiten duen pertsonal publikoaren egoerari heltzea talde horren aritzeko era eta ahalmena herritarren beharrizan-eskaeretara egokitzeko, lehenago hautemandako desegokitasunak zuzenduz.

Lehentasunezko hiru erronkari helduko die planak, esku-hartzeen lehenetsitako hurrenkera batean:

  1. Hornidura eta sarbide aldagaiei, eta plantilla gaztetzeko eta bitarteko pertsonal funtzionarioaren lanpostuak finkatzeko antolaketa aldagaiei heltzea, pertsonalaren deskapitalizazioa saihestuz, eta administrazio elektronikoak eta orokorrean IKTek eragindako lan egiteko modu berrietara egokituz antolaketa-egitura
  2. Enplegatu publikoen prestakuntza eta aintzatespena
  3. Estrategia politikoaren eta jarduera administratiboaren lerrokatzea 

Helburu operatiboak:

Planak ezarriko dituen beste neurri batzuen artean, Jaurlaritzak barneko lekualdaketetarako deialdi bat eta Administrazio Orokorrean sartzeko lan-eskaintza publikoak deituko ditu eta, lehen aldiz, enplegua finkatzeko prozesu bereziak garatuko ditu bitarteko langile gisa dagoeneko lanean ari diren pertsonentzat.

Atxikitzen zaion plana

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa

Eremua

Hainbat arrazoi dela-eta, beharrezkoa da Euskadiko Administrazio Orokorreko Enplegu Plan bat egitea: EAEko herritarrak eboluzionatzen ari dira modu naturalean eta gizarte modura, eta herritarrek osatzen dute euskal gizartea, gizarte gero eta konplexuagoa, baliabide gutxiko errealitateen araberako zerbitzu publikoak eskatzen dituena; hor dira, orobat, Euskadiko administrazio orokorraren beraren eta hango langileen egoera eta baldintzak, 2007ko antolamenduaren arabera baitihardu administrazio honek; eta prozedurak ere egokitzeko premian dira, bat etor daitezen sarean diharduen administrazio digitalaren edo lineako administrazioaren errealitate berriarekin, horretarako bidea ematen baitute Informazio eta Komunikazio Teknologieek (IKTak)

Parte-hartzaileak eta eragileak

Organo arduraduna:

Funtzio Publikoko Zuzendaritza

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2018/01/01 - 2020/01/01

Azken aldaketako data: