MIGRAZIOA: EBn egoteko baimenik ez duten pertsonak itzultzeko Erregelamenduak areagotu egingo du EBko estatuen eta hirugarrenen arteko koordinazioa, bai eta segurtasunaren eta eskubideen arloko exijentziak ere; EBk arrazoitzat hartu du Schengengo mugako kontrolak murriztea estatuei gomendatzerakoan

Argitalpen-data: 

ITZULEREN ARAUDIA

EBko erakundeek akordio bat lortu dute Itzulerako Erregelamenduari buruz, Migrazio eta Asilo Itunaren funtsezko atala.

  • Migratzaileak itzultzeko agindu juridikoak bateratzen dira, estatuen arteko errekonozimenduarekin;
  • nahitaezkotasuna handitzen da eta epeak laburtzen dira inguruabar larriago batzuen aurrean, segurtasunekoak edo bestelakoak, itzuli behar duen pertsonari egotz dakizkiokeenak;
  • itzulera arintzeko baliabideak eta hori ziurtatzeko kontrol-arauak esleitzen dira;
  • EBtik kanpoko herrialdeetako itzulera-zentroak arautzen dira,
  • eta prozesuak nazioarteko eskubideak bete ditzan bermeak ematen dira.
  • Aldi berean, jatorrizko herrialdeekiko diplomazia hobetzen jarraitzen da, prozesu horiek errazteko.

.

.

MUGA-KONTROLAK MURRIZTEA SCHENGEN EREMUAN


Europako Batzordeak 10 estaturen aldi baterako mugako kontrolei buruzko irizpenak eman ditu, besteak beste, Frantziarenak.

Schengengo mugikortasun libreko espazioko arauek kontrol horietarako tartea uzten dute zenbait egoeratan, baita EBk proportzionatuak ote diren jakiteko jarraibideak emateko tartea ere.

EBk adierazten die kontrol horiek murriztea dela egokiena, eta arau berriek (Migrazio eta Asilo Ituna) eta sistema digitalek (Schengenerako sarrerak eta irteerak, bidaiak kontrolatzeko sistema) ez dituztela hain beharrezko egingo.

Beste neurri batzuetara igarotzea gomendatzen du, baliabide teknologikoak baliatuta."