Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak EHUk antolatutako "Langileen parte-hartzea enpresan" jardunaldiaren inaugurazioan parte hartu du. Besteak beste, gogorarazi du langileen parte-hartzeak araudian garapen "mugatua eta asmo gutxikoa" izan duela, Europa erdialdeko eta iparraldeko herrialdeetako ereduekin alderatuz gero. Ildo horretan, nabarmendu du Alemanian, Frantzian edo Eskandinaviako herrialdeetan ez bezala, Espainian ez dagoela merkataritza-sozietateetako administrazio-kontseiluetan langileen ordezkarien presentziaren onarpen orokorrik. Enpresen kudeaketan, emaitzetan eta kapitalean lan egiten dutenen ahotsa eta benetako parte-hartzea zabaltzeak "Espainian eta Europan gizarte-kohesioa, kalitate demokratikoa eta trantsizio ekologikoa indartzeko funtsezko aurre-banaketako estrategia gisa" joka dezakeela adierazi du.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea