Elikadura eta teknologia: sailburu Barredok sektoreak EBn dituen erronkak aztertu ditu F4F-Expo FoodTech-en, merkataritza, jasangarritasun, lurralde-sustraitze edo osasun arlotan, eta EBn Euskadi adibide egiten duten lorpenak, kalitatea, berrikuntza, mugaz gaindiko saretzea edo belaunaldi-erreleboa kasu

Argitalpen-data: 

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Amaia Barredok Food for Future (F4F) - Expo FoodTech 2025, elikagaien industria teknologikoaren nazioarteko topaketaren inaugurazioan parte hartu du.

"Kalitatezko elikaduran, erreferentziazko gastronomian, 0 kilometroko produktuetan, arrantza jasangarrian, landa-garapenean eta belaunaldien berrikuntzan, Euskadi bikaintasunagatik eta ezagutza sortzeko, inbertsioak erakartzeko, startupak bultzatzeko, teknologia berriak garatzeko eta irtenbide globalak gidatzeko gaitasunagatik aintzatesten da Europan" azpimarratu du Amaia Barredok.

Hitzaldian, sailburuak testuinguruan kokatu ditu elikadura-sistemak Europan dituen erronka nagusiak: nazioarteko merkatuetan gero eta ziurgabetasun handiagoa, muga-zerga berrien mehatxuak, presio energetikoa eta ekoizpen-eredua Europako Itun Berdearen esparrura egokitzeko beharra.

"Europako elikagaien sektorea bidegurutze batean dago. Ingurune aldakor eta zorrotzago batera egokitu behar du, azkar egin behar du, eta, aldi berean, osasunaren, lurralde-kohesioaren eta jasangarritasunaren bermatzaile gisa duen zeregin estrategikoa sendotu behar du ", adierazi du.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

Barredok Michael John Voss Alemaniak Bilbon duen ohorezko kontsularentzako errekonozimendua emateko ekitaldian parte hartu du i, BEC-en izaten ari den Food 4 Future – Expo FoodTech 2025 azokara gonbidatutako herrialdeko ordezkariari. "Alemaniako Landerrek, hemen Euskadin eta Europar Batasun aurreratuenean gertatzen den bezala, nolabaiteko aldaketa eta aurrerapen positiboa egin dute elikagaien eta edarien panoraman. Gero eta lehentasun handiagoa ematen diete osasunari, iraunkortasunari eta elikaduraren balio-kateari".

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

Sailburuak elikagaien industriaren gosari batean parte hartu du F4F azokaren baitan. Uste du "funtsezkoa dela gure elikadura-estrategia nazioartekotzea. Ez bakarrik kalitatezko produktuak esportatzeko edo inbertsioak erakartzeko, baizik eta Euskadi elikadura-politika publiko aurreratuen erreferente gisa kokatzeko. Europako sareetan parte hartzen dugu, mugaz gaindiko proiektuetan laguntzen dugu eta beste lurralde batzuekin ezagutzak trukatzea sustatzen dugu. Nazioarteko proiekzio honek gure aurrea hartzeko gaitasuna indartzen du eta joera global berritzaileenekin lotzen gaitu ".

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea