Imanol Pradales Lehendakaria pozik agertu da Euskampus proiektuak emandako fruituekin. EHU Euskampus Bordeaux Eguna 2024 irekiera ekitaldian, Bordeleko Unibertsitatean. Proiektu hau Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Bordeleko Unibertsitatearen, DIPCren eta Tecnaliaren arteko aliantza estrategikoaren emaitza da.
Pradalesek gogora ekarri duenez, egungo une historikoan, Arku Atlantikoa eragin geopolitikoa galtzen ari da Europan. “Eragin-ardatza ekialderantz biratzen ari da. Joera horri buelta eman behar diogu, eta Arku Atlantikoari bultzada eman, gure etorkizunaren protagonista izaten jarraitzeko”. Horrekin lotuta, unibertsitateek jokatzen duten rol garrantzitsua azpimarratu du Lehendakariak.
Lehendakariak bide hori indartzearen alde egin du, “Europako berpizte industrial eta ekonomikoan, zientzia, ikerketa eta ezagutzan aurreratuen dauden eskualdeak izango direlako konexio, garapen eta hazkunderako nodoak. Ezin dugu atzean geratu. Ardatz atlantikoaren aldeko gure apustua gidatzeko eragile aproposa ikusten dut Euskampus”.