Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburua elkarrizketatu dute irratian. Azpiazuk EBZren interes-tasen igoerari buruz hitz egin du eta "tasak igotzeak ekonomia deprimitzen du. Kirurgia fineko soluzioak behar dira ".
Europako funtsei dagokienez, sailburuak azpimarratu du ez direla ondo kudeatzen ari, "atzo, ministroari bidalitako gutun baten bidez, bigarrenez eskatu nuen foru-errepideen sareko hobekuntzen zatia. Euskadik ez du euro bakar bat ere jaso. Euskadira orain arte banatutakoaren % 4,8 inguru iritsi da. "
Aste honetan bertan jakitera eman diren aurreikuspen ekonomikoei dagokienez, Azpiazuk nabarmendu du "gure aurreikuspenek moteltze handiagoa aurreikusten dutela Europan, bereziki Alemanian".