Nafarroak, Errioxak, Euskadik eta Béarn eta Iparraldea (Pays Basque) lurraldeek Nazioarteko Helmuga Turistiko Gastronomiko bakarra sortzeko behin betiko proiektua aurkeztu dute

Argitalpen-data: 

Nafarroak, Errioxak, Euskadik eta Béarn eta Iparraldea (Pays Basque) lurraldeek Nazioarteko Helmuga Turistiko Gastronomiko bakarra sortzeko behin betiko proiektua aurkeztu dute

GATURI proiektuak mugaz gaindiko turismoaren eta nekazaritzako elikagaien sektoreetako enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetu nahi du, Nafarroa, Euskadi, Errioxa, Iparraldea (Pays Basque) eta Béarn artean Nazioarteko Helmuga Gastronomikoa eraikiz, merkaturatze eta nazioartekotze estrategia bateratuak diseinatuta.

VISIT GastrOH! visitgastrOH.com Nazioarteko Helmuga sortzea da POCTEFA GATURI proiektuaren esparruan izandako lorpen nagusietako bat.Nazioarteko tresna nagusia da, bost lurraldeetako gastronomiako baliabideen, nekazaritzako elikagaien eta bitarteko turistikoen, helmugako esperientzien eta ibilbideen erakusleihoa munduarentzat.

Proiektua 2020ko urtarriletik 2022ko maiatzerabitartean garatu da, eta guztira 1.358.777 euroko aurrekontua izan du. Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) zati bat finantzatu du. Gainera, Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak finantzatu du AEHN bazkidea (Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkartea).

Informazio gehiago