Laneko segurtasun eta osasunerako euskal estrategia 2021-2026

Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak, Idoia Mendiak, gaur goizean inauguratu du 2021-2026 Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategia aurkezteko ekitaldia, Osalaneko Kontseilu Nagusiak onartua  2021eko abenduaren 13an.


Jardunaldian LANEren Espainiako Bulegoko zuzendariak, Felix Peinadok, Lan Arriskuen Prebentzioaren Erronkak. LANEren ikuspegia Inaugurazio hitzaldia eman du; Lorenzo Munarrek, LSOko Europako Agentziako Project Managerrak, Europako Esparru Estrategikoari buruz aritu da; Carlos Arranzek, INSSTeko zuzendariak, LSOren Espainiako Estrategiaren printzipio integratzaileak azaldu ditu; eta Lourdes Íscarrek, Osalaneko zuzendari nagusiak, hartu du azkenik parte Euskal Estrategiaren nondik norakoak azaltzeko.


Horren haritik, Lourdes Íscarrek azpimarratu du helburua dela ekintzak planifikatzea, laneko arriskuen prebentzioa hobetzen lagunduko duten eta langileen osasuna babestuko duten ekintzak planifikatzea, diren erronkei aurre egin ahal izateko, esaterako, pandemiak eragindako arrisku faktore psikosozialekiko esposizio handiagoa, telelanaren gorakada, digitalizazioa edo robotizazioa eta adimen artifiziala.  


Estrategiaren lehentasunezko ildoak honako hauek dira: pertsonak erdigunean kokatzea eta desberdintasunak sortzen dituzten gizarte-determinatzaileei arreta ematea, adibidez, Laneko Arriskuen Prebentzioa ezartzeko zailtasun gehien dituzten kolektiboen alde jardunez (mikroETEak, langile autonomoak, ostalaritza, merkataritza, etab.); Laneko Arriskuen Prebentzioan genero-ikuspegia txertatuz; adinagatik, jatorriagatik eta langileen beste faktore batzuengatik sor daitezkeen desberdintasunak murriztuz; eta laneko osasunaren arloko agente guztien parte hartzea integratuz.

 

Laneko segurtasun eta osasunerako euskal estrategia 2021-2026 kontsultatu

Ikusi aurkezpeneko argazkiak