Euskadik Kretan defendatuko du Makroeskualde Atlantikoa sortzea, Itsas Eskualde Periferikoen Konferentziaren Batzar Orokorrean eta Arku Atlantikoaren Batzordearen Osoko Bilkuran.

Argitalpen-data: 

Saioan zehar, gai hauek landuko dira: itsas gaiak, garraioa, migrazioa eta Ukrainarekiko elkartasuna edo CRPMren beraren etorkizuna. Erakundearen Buro Politiko berria aukeratuko da, eta urteko Adierazpen Politikoa bozkatuko da. Adierazpen horren ardatza da, aurten, EBren politika guztiek Batasunaren kohesioa lortzen lagundu behar dutela, EBren helburuak lortzeko eskualde- eta toki-planek eta -estrategiek ekarpena egin behar dutela, EBren inbertsioetarako 2027tik aurrerako esparru politiko berri bat lortu behar dela, itsas eskualde periferikoen potentziala baliatuko duena; eta elkartasuna Europako proiektuaren erdigunean jarri behar dela.

Azaroaren 27an, goizean, Arku Atlantikoko Batzordearen osoko bilkura egingo da. Batzorde hori CRPMren batzorde geografikoetako bat da, eta gaur egun Euskadi du buru. EAEko ordezkaria Marta Marín izango da, Euskadiren Europar Batasuneko ordezkaria, eta bera arduratuko da Makroeskualde Atlantiko baten eraketan egindako aurrerapenak aurkezteaz. Ekimen horren buru Euskadi ari da izaten, Espainia EBren lehendakaritzan dela finkatu ahal izateko, 2023ko bigarren seihilekoan.

Informazio gehiago