URAk aitzinako Leitzarango paper-fabrikako (Galgo) presa eraitsi du, Andoainen

Argitalpen-data: 

21 metroko presa txikia eraitsi da; ibaiaren zati hori iragazkortzean faunaren zirkulazioa errazten da eta erabiltzen ez den azpiegitura horrek eragindako ibai-zatia naturalizatzen da.

Aaitzinako Leitzarango paper-fabrikako presaren eraispena Andoainen

Eraispena faseka egin da, guztira 21 metroko presa txikia eta ezkerraldeko estribua. Lanak ekainaren azken astean egin dira. Guztira, 28.330,85 euroko inbertsioa egin da

Presa XX. mendearen bigarren erdian eraiki zen ur-lamina handitzeko eta horrekin batera beharrezko ur-hartzea ahalbidetzeko, enpresak (hasieran Leitzaran paper-fabrikak eta ondoren Galgok) Leitzaran ibaitik eta Ubaran errekatik ura hartzeko zeukan emakidaren arabera. Enpresak 2007an utzi zion jarduerari, eta emakida iraungi egin da. Hala ere, presak Leitzaranen uren eta faunaren joan-etorri askea saihesten jarraitzen zuen. 

Era berean, URAren eta Andoaingo Udalaren arteko lankidetza-protokoloaren esparruan, Andoaingo Olagain auzoan saneamendua eta ibai-pasealekua hobetzeko proiektuarekin lotutako landareztatze-lanak egitea programatu da. 

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du

Oharra: URAk aintzinako Leitzarango paper-fabrikako (Galgo) presa eraitsi du, Andoainen (DOCX, 443 KB) (leiho berri batean irekitzen da)