URAk Laudioko San Juan errekaren uholdeei aurre egiteko lanen lizitazioa hasi ditu

Argitalpen-data: 

Laudioko San Juan errekaren uholdeei aurre egiteko lanen planta
  • Helburua da San Juan errekak Zumalakarregi eta Goikoplaza artean duen hustubide-ahalmena handitzea; hartara, ur-goraldien aurrean segurtasuna areagotzeko 
  • "Nerbioi ibaiaren uholdeei aurre egiteko proiektua, Laudioko (Araba) hirigunetik igarotzen denean" proiektuan aurreikusitako jarduerekin koordinatutako jarduketa da

URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikiak, Laudioko San Juan errekan uholdeei aurre egiteko lanen proiektuaren lizitazioa hasi du;  Zumalakarregi eta Goikoplaza artean dagoen 150 metroko tarterako, hain zuzen ere. Azaldutako proiektuaren helburua da ura husteko ahalmena handitzea eta ur-goraldien aurrean segurtasuna areagotzea,  San Juan errekak Zumalakarregi eta Goikoplaza artean eta Nerbioi ibaiarekin duen elkargunean. Obrek 885.839,10 €ko (gehi BEZa) lizitazio-aurrekontua dute, eta 7 hilabeteko egikaritze-epea aurreikusten da.

Nerbioi ibaiaren adarra den San Juan errekaren ezkerraldea oso antropizatuta dagoen sekzioa du azken zatian, eta ez du ahalmen hidrauliko nahikoa. Gainera, Nerbioi ibaiaren ur-laminaren kotak San Juan errekaren uraldien ur-laminaren kotetan eragina dute.

Oharra: URAk Laudioko San Juan errekaren uholdeei aurre egiteko lanen lizitazioa hasi ditu (DOCX, 116 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Laudioko San Juan errekaren uholdeei aurre egiteko lanen lizitazioa - Licitación de las obras de defensa ante inundaciones del arroyo San Juan en Llodio