URAk Laudioko Altzarrateko zubia eraisteari ekin dio, eremuko egokitzapen hidraulikoa lortzeko

Argitalpen-data: 

Laudioko Altzarrate zubia eraisteko lanak
  • Lanak ekainean hasi ziren eragindako zerbitzuak egokitzen eta desbideratzen, eta aste honetan oraingo zubia eraisteko lanak egin dira.
  • Lanak ingurumenaren gaineko eragina ahalik eta txikiena izateko moduan egingo dira.

URA Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoa, aurrera doa Laudioko Altzarrate zubian egiten ari den uholdeen aurrean babesteko lanekin, Nerbioi ibaian arlo hidraulikoa hobetzeko jarduketen barruan. Ekainean, kaltetutako zerbitzuen desbideratzea hasi zen, eta, orain, egungo zubia eraisteko lanak abian dira. Izan ere, errekan gora dagoen ur-xaflaren goratzea sortzen du, eta alderdi horrek arroko ur-goraldien kudeaketan kontuan hartu beharreko punturik sentikorrenetako bat bihurtzen zuen.

Jarduketa horren hurrengo urratsa hormigoi eta corten altzairuzko zubi bat eraikitzea da, 25 m-ko argia eta 18 m-ko zabalera izango duena. Zubi horrek ez du euskarririk izango ibilguan, eta oinezkoen eta ibilgailu motordunen trafikoa hartuko du. Era berean, azpiegitura berriak zerbitzu berriak jartzea eta erabilera berriak egokitzea ahalbidetuko du: hala nola, hondakinen bilketa pneumatikoa (ezkerraldeko azpiegitura eskuinaldearekin lotuko du, eta zerbitzua martxan jartzea ahalbidetuko du).

Eraisketa-lana urei eta inguruko flora eta faunari ahalik eta gutxien eragiteko moduan egingo da. Materiala ibilgura ez erortzeko makineria ibilgutik kanpo jarriko da eta hondakinak biltzeko sistemak izango dira.

Oharra URAk Laudioko Altzarrateko zubia eraisteari ekin dio, eremuko egokitzapen hidraulikoa lortzeko (DOCX, 121 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Laudioko Altzarrateko Zubia eraisteko lanak - Demolición Puente Altzarrate