Regional Innovation Scoreboard 2021ak dio Euskadi bikaintasun-poloa dela, hau da, berrikuntza handiko eskualdea dela berrikuntza moderatuko herrialde batean

Argitalpen-data: 

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Euskadik Regional Innovation Scoreboard 2021ean lortutako emaitza baloratu du, Europako hainbat eskualdetako berrikuntzaren errendimendua ebaluatzen duen txostena.

Tapia sailburuak azpimarratu du Europako Batzordeak uste duela Euskadi "bikaintasun-poloa" dela, hau da, berrikuntza handiko eskualdea dela berrikuntza moderatuko herrialde batean. Europako Batzordeak aitortu duenez, Euskadi berrikuntza handiko eskualdea da, Euskadiren errendimendua EBko batez bestekoa baino handiagoa da, eta Estatuko lekurik onenean dagoen eskualdea da, Madrilgo Erkidegoarekin batera, berrikuntza handiko autonomia-erkidego bakarra da.

Euskadiko berrikuntza-sistemaren indarguneak eta hobekuntza-puntuen inguruan, sailburuak azaldu du indargune nagusiak honako hauek direla: produktu berrien salmentan eta ezaguera intentsiboko sektoreetako enpleguan berrikuntzak duen eragin handia, eta bertako gazteen kualifikazio handia. Erronkei dagokienez, berriz, esan du Euskadik ETE berritzaileen ehunekoa handitzeko beharrari eusten diola.

Amaitzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak hobekuntza-puntuetan eragiteko konpromisoa adierazi du, baita lankidetza publiko-pribatuaren berrikuntza areagotzen jarraitzeko konpromisoa berretsi ere.

INFORMAZIO GEHIAGO