Prebentzio-zerbitzuetako teknikarientzako prestakuntza-plana hasi da

Gaur goizean egin da prebentzio-zerbitzuetako teknikarientzako Osalanen Prestakuntza Planari hasiera eman dion tailerra. 300 profesionalek baino gehiagok hartu dute parte.

Aurkezpena egitean, Osalaneko zuzendari nagusiak, Lourdes Íscarrek, esan du plan honekin Osalanek prebentzio-zerbitzuek eskatutako eskaera bati erantzuten diola, eta bere eguneroko lanean sortzen zaizkien zalantzak errepasatu eta eguneratzeko tresna eta espazio bat jartzen duela bere esku.

Horregatik, partaidetza-plan bat diseinatu da, eta, sortutako prebentzio-zerbitzuen taldearen bidez, programa osatu da, eurek interesgarritzat jo dituzten gaiak bilduz. Hala ere, bere parte-hartzea ez da mugatzen jorratu beharreko gaien hautaketara: programak zati teoriko bat eta prebentzio-zerbitzuek beraiek parte hartuko duten beste bat ditu.

Gainera, etengabeko prestakuntza-plana izango da, ekitaldi bakoitzean planifikatua, eta, beraz, bizia; izan ere, hautematen diren beharren arabera aldatu ahal izango da.

Eta, azkenik, jarraitzeko asmoa duen plana da. Aldizkako saioak izango ditu, lauhileko bakoitzean tailer bat izango du, eta horrek, gainera, dinamismoa emango dio, lehentasunezkotzat jotzen denaren arabera egokitzen joango baita.

Lehen tailer honetarako, prebentziozko kudeaketa eta dokumentazioa hautatu dira landu beharreko gai gisa, eta Osalanen eta Lan Ikuskaritzaren ikuspegia izan du, baita mahai-inguru bat ere, Osarten, IMQ Prevención eta Sidenorreko SPren parte-hartzearekin.