Gaur Nerbioi ibaia gurutzatzeko Altzarrateko zubi berria jarri du URAk Laudion

Argitalpen-data: 

Altzarrateko zubi berriko lanak

Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Altzarrateko zubi berria jarri du gaur Laudion, Nerbioi ibaia zeharkatzeko. Zubi berriaren egitura bi garabirekin altxatu eta,  ibilgua gainetik zeharkatuta, aurreko zubia zegoen leku berean jarri da. Nerbioi ibaiaren zati horretan ahalmen hidraulikoa handitzea da helburua: hartara, Laudioko hiri-bilbearen segurtasuna areagotzeko, eta  Nerbioi ibaiaren ur-goraldi  errepikakor eta  naturalei aurre hobeto egiteko.

Gaur jarri den zubi berria Corten altzairuzkoa da; ez du ibilguan euskarririk; 25 metroko argia du eta taularen zabalera 18 metrokoa da. Oinezkoen, txirrindularien eta ibilgailu motordunen trafikoa hartzeko diseinatuta dago. Era berean, azpiegitura berriak aukera emango du zerbitzuak berritzeko eta erabilera berriak egokitzeko: hala nola, hondakinen bilketa pneumatikoa, zeinak ezkerreko ertzean dagoen azpiegitura eskuineko ibaiertzarekin lotuko baitu, zerbitzua abiaraziz.

Oharra: Gaur Nerbioi ibaia gurutzatzeko Altzarrateko zubi berria jarri du URAk Laudion (DOCX, 187 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Altzarrateko zubi berria jartzen - LaudionColocación del nuevo puente de Altzarrate en Laudio