Eltziegoko Mayor errekaren eskuineko ertzean higatutako erriberako tarte bat lehengoratu du URAk

Argitalpen-data: 

Eltziegoko lanen emaitza
  • Emariak ertza ezegonkortu zuen, berez tokiko erriberako landaretzarik ez zuen meandro handi bat higatuz eta zulo handi bat zabaldu zen 
  • Inbertsioa: 16.196,85 €+ BEZ 

Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Mayor errekaren eskuinaldean, Eltziegon (Araba), higatutako erriberako tarte bat leheneratu du. 

Lehengoratzeko ibai-tartea Eltziegoko mahasti-finka baten ondoan dago:  ibai-tarte horretan, ibilguak meandro handi bat egiten du. Ur-lasterrak ibaiertzaren oinarria nabarmen higatu zuen: ondorioz, gero eta zulo handiagoa sortzen ari zen. Lurren arrastatze naturalak ibaiertza ezegonkor utzi zuen: besteak beste, babestu eta sendotuko zuen  ibaiertzeko tokiko landarediarik ez zuelako.

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du.

Oharra: Eltziegoko Mayor errekaren eskuineko ertzean higatutako erriberako tarte bat lehengoratu du URAk (DOCX, 117 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

https://www.geo.euskadi.eus/s69-bisorea/es/x72aGeoeuskadiWAR/index.jsp?lang=eu&extent=-292787.7934%2C5236679.5673%2C-292329.1713%2C5236903.5039%2C102100&baselayer=Ortofoto-hibrido&marker=-2.62784812%3B42.50402998%3B4326%3B%3B