Lehiaren defentsa: Batzordeak orientabideak ematen dizkie estatuetako jurisdikzio-organoei informazio konfidentziala erakusteko

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak EBko Lehiaren Zuzenbidea modu pribatuan aplikatzeko prozeduretan estatu bakoitzeko jurisdikzio-organoek informazio konfidentziala babesteari buruzko komunikazioa onartu du.

Batzordeak 2019ko uztailaren 29an abian jarritako kontsulta publiko espezifiko baten emaitza da komunikazioa. Kontsulta horretan, alderdi interesdunei gonbita egiten zitzaien komunikazio-proiektuari buruzko oharrak aurkezteko. Kontsulta publikoan, Batzordeak hainbat alderdi interesdunen ekarpenak jaso zituen, eta horiek frogen erakustaldiari buruzko orientazio gehiago izateko beharra berretsi zuten.

Lehiari buruzko araudia hausteagatiko kalte-galerei buruzko zuzentarauak kalte eta galerak erreklamatzen laguntzen die herritarrei eta enpresei, baldin eta EBren lehiaren defentsarako arauen arau-hausteen biktima badira.

 

Informazio gehiago