Energiaren Batasunaren egoera: energia garbi eta berreskurapen ekologikorako oinarri baterako trantsizioan egindako aurrerapenak

Argitalpen-data: 

Batzordeak Energiaren Batasunaren 2020ko egoerari buruzko txostena eta haren agiri osagarriak onartu ditu. Txosten horiek EBren energia-politikaren hainbat alderditan oinarritzen dira. Aurtengo txostena Europako Itun Berdea onartu zenetik lehena da, eta bertan aintzat hartzen da Energiaren Batasunak Europako epe luzerako klima-helburuei egiten dien ekarpena.

Energiari eta klimari buruzko hogeita zazpi plan nazionalen (PNEC) banakako ebaluazioetan, 2030erako klimaren eta energiaren arloko egungo helburuak betetzeko estatu kide bakoitzaren ibilbidea eta asmoa aztertzen dira. Ebaluazio globalak agerian uzten du estatu kideak gai direla helburu horiek betetzeko, eta, gehienak, behar bezala ari direla aurrera egiten helburu horiek lortzeko bidean. Txostenetan nabarmentzen da, halaber, energia-sektoreak nola lagundu dezakeen EB suspertzen COVID-19k eragindako krisi ekonomikotik. Orain arte, Energiaren Batasunak bere sendotasuna erakutsi du pandemiak gure energia-sistemei eta energia-sektoreko gure langileei planteatzen dizkien erronken aurrean.

Informazio gehiago