Europako ordezkaritza batek Euskadi bisitatzen du "Learning Tour 2019" ekimenaren baitan

Argitalpen-data: 

  • Learning Tour programaren seigarren edizioa da eta bere helburua da kanpoko pertsona gailenei Euskadik dituen alderdirik nabarmenenak eta berezienak erakustea.

     

    Esparru soziosanitarioan eragin handiko lau pertsona iritsi dira Euskadira azaroaren 18an eta gure gizartearen, ekonomiaren eta kulturaren ezaugarriak ezagutuko dituzte azaroaren 22ra arte.

     

    Flandria, Babiera, Gales eta Europako iparraldeko herrialdeetako kontseiluko ordezkaritza bat Euskadira bidaiatu da “Euskadi Learning Tour 2019” seigarren edizioaren esparruan. Euskadi Basque Country 2020 nazioartekotzeko estrategiaren barruan Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimen bat da, helburu duena kanpoaldean bazkide estrategikoekin harremanak bultzatzea, euskal gizartearen errealitatea ezagutu dezaten; Euskadik dituen alderdi nabarmenenak eta berezienak erakusteko aukera bat.

     

    Oraingo honetan, Lehendakaritzak, azaroaren 18tik azaroaren 22rako astean, Europako ordezkaritza bat gonbidatu du; esparru soziosanitarioan adituak diren lau pertsona dira.

     

    Agenda

     

    Agenda azaroaren 18an hasi da Eusko Legebiltzarrera bisita eginez, eta Ogasun eta Ekonomia sailarekin eta Kanpo Harremanetarako idazkaritza nagusiarekin bilduz, besteak beste, Euskadi Basque Country Estrategia ezagutzeko. Geroago, ordezkaritzak enplegu eta politika sozial, osasun eta hezkuntza sailekin bildu da, bere politika sektorialak sakon ezagutzeko.

     

    Gainerako egunak esparru jakin bati eskainita egongo dira, eta hiru lurralde historikoetan topaketak egingo dituzte sektore bakoitzaren hainbat eragilerekin.

     

 

Informazio gehiago