Argitalpen-data: 2014/05/08

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren informazio-oharra anisakisari buruz

Osasun Saila

Elikadura-katean sartzen diren elikagai freskoen gaineko ohiko ikuskaritzetan, anisakisa hauteman da maiztasun handiarekin arrantzatutako antxoatan. Kontsumo arrunteko arrain freskoetan anisakis parasitoa aurkitzea gauza normala da.

 

Ohi baino ehuneko handiagoa hautemateak osasun-arazoak eragin ditzakeenez kontsumitu aurreko prestaketaren arabera, Osasun Sailaren Osasun Publikoko Zuzendaritzak hainbat gomendio eman ditu, balizko arazoak saihesteko:

  • Arrainak tripak kenduta saltzea eta erostea, ahal dela, eta ezinezkoa bada, tripak ahalik eta azkarren kentzea.
  • Arraina prestatzea barrualdean 60 ºC-ko tenperatura izateko moduren batean, eta ondoren kontsumitzea, edo, bestela, aurrez izoztea. 10 minutuz 60 ºC-tik gora egonez gero, parasitoa akabatzea lortzen da. 24 orduz -20 ºC-ko tenperaturan izoztuta, parasitoa desgaitu egiten da.
  • Sukaldaritzako aukerei dagokienez, labean, txingarretan edo plantxa prestatzea gomendatzen da, arraina irekita, barnealdea 60º C-ko tenperaturara iristea segurtatzeko. Inola ere ez da gordinik edo marinatuta kontsumitu behar.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta arloan eskumenak dituzten udalek handizkako merkatuak eta jatetxeak ikuskatzen jarraituko dute, neurri egokiak hartu eta kontsumitzaileentzako arriskuak saihesten direla egiaztatzeko.

 

Azkenik, gogoan izan behar da anisakisa kutsatzaile natural eta arrunta dela itsas arrainetan eta zefalopodoetan. Normalean, horien tripetan egon ohi dira, baina egoki prestatu eta sukaldean ibili eta gero, anisakiasia jasateko arriskua saihestu daiteke.

 

Hala ere, arraina kontsumitzea dieta orekatu eta askotarikoaren parte izan behar da, baina aipatutako neurriak hartzea komeni da.