2025-2027 Etxebizitza Gida Plana

Helburuak

2025-2027 Etxebizitza Gida Plana

Gaur Egun, Euskadik bi tresna nagusi ditu etxebizitza-politika publikoak garatzeko: Etxebizitzaren 3/2015 Legea eta 2022-2036 aldirako Etxebizitzaren Aldeko Itun Soziala.

2015eko EAEko Legea esparru juridiko berritzailea da, eta ezin da alderatu etxebizitzaren arloko autonomia-erkidego edo Estatu mailako gainerako araudiekin; izan ere, elementu nagusia da etxebizitzarako eskubide subjektiboa eratzea, araututa dagoen edo edozein herritarrek eska dezakeen administrazio-prozedura gisa. Eskubide horren edukia babes publikoko etxebizitza baten benetako aitorpenean eta esleipenean oinarritzen da edo, halakorik ezean, etxebizitza libre bat arrazoizko prezioan eskuratzea edo edukitzea errazteko laguntza publikoan.

Bigarren tresnak, 2036ra begirako Etxebizitzaren Aldeko Itun Sozialak, inplikatutako eragile instituzional eta sozial guztien artean hitzartutako jarduera esparru orokorra eskaintzen du, honako helburu nagusi honekin: Euskadiko biztanleen etxebizitza-eskubideari euskarria ematea, etxebizitza eskuragarrien eskaintza modu jarraituan handituz, ahal dela alokairuko etxebizitzen sustapenarekin eta lehendik dagoen parkearen birgaitzearekin. Horretarako, politika estruktural gisa, energia-eraginkortasuneko eta irisgarritasuneko irizpideak txertatu dira.

2025-2027 Etxebizitza Gida Plan hau, horrenbestez, esparru horretan kokatuta dago, eta Etxebizitzaren Legeak egokitutako neurri nagusiak gauzatuko ditu, Etxebizitzaren Aldeko Itun Sozialak bosturtekotan banatuta ezarrita dituen helburuak lortzen joan ahal izateko.

 

Diagnostikoa eta plana (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Herritarrek eta gizarteak parte hartzeko prozesuaren memoria (PDF, 526 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: