[7.1.] - Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu elektronikoak kudeatzeko eredua finkatzea
- Erakunde:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
- Organoa:
- Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
HELBURU OROKORRAK
- Administrazio elektronikoaren hedapena erraztea, herritarrei eskainitako zerbitzu publikoen kalitatea, eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko, gardentasuneko betebeharrak betetzea errazteko eta interesdunen bermeak indartzeko
- Herritarrek orokorrean eta bertan diharduten enplegatu publikoek administrazio elektronikoarekin duten gogobetetasun-maila hobetzea
Atxikitzen zaion plana
PEGIP 2020
Eremua
Proiektu honen irismena bere helburu opertaiboetan zehazten da:
- Zerbitzu elektronikoak kudeatzeko antolaketa eredua berrikusi eta eguneratzea Eusko Jaurlaritza osoan hedapen normalizatua errazteko
- Zerbitzu elektronikoen sarea sortzea: administrazio elektronikoan diharduten agenteen lankidetza sarea administrazio elektronikoko prozesuekin lotura motaren bat daukaten pertsona askoren parte-hartze aktiboa bultzatzea (informatikariak, legelariak, artxibozainak, web-kudeatzaileak...)
- Zerbitzu elektronikoak kudeatzeko eredu funtzionala hobetzea, zerbitzu elektronikoak digitalizatu eta izapidetzeko prozesuak berrikusiz eta hobetuz
- Eusko Jaurlaritzako maila guztietan administrazio elektronikoa era normalizatuan hedatzeko behar den aldaketa kudeatzea
- 10.4. Proiekturako (10.4. LPZ egokitzea administrazio modernora egokitzeko) beharrezkoa den inputa ematea
Parte-hartzaileak eta eragileak
ORGANO ARDURADUNA:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
ORGANO PARTE-HARTZAILEAK
- Funtzio Publikoko Zuzendaritza
- DIT
- EJIE
- IVAP
- Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza
- Kontrol Ekonomikoko Bulegoa
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
2017/06/12 - 2020/12/31
Burutu gabeko mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Zerbitzu Elektronikoen Sarea hasieran aktibatzea | Hasita |
Azken aldaketako data: