Nola eskatu eskubide subjektiboaren aitortza
Etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboaren aitorpena eskatzeko bete behar dituzun betekizunak arretaz irakurri ondoren, eta benetan betetzen dituzula egiaztatu ondoren, eskaerari erantsi beharreko dokumentazioa bildu behar duzu, eta izena emateko inprimakia bete.
Bizikidetza-unitateko adin nagusiko kide guztiek sinatu behar dute eskaera. Eskaera eta erantsitako dokumentazioa aurkeztu ahal izango dituzu:
Aurrez aurre:
- ZUZENEAN- Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Zerbitzuko leihatiletan:
- Ramiro de Maeztu 10, behea - 01008 Vitoria-Gasteiz
- Kale Nagusia 85 - 48011 Bilbao
- Andia 13 - 20003 Donostia/San Sebastian. - ETXEBIDErekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten udaletan: Basauri (arreta BIDEBIn), Bilbao, Getxo, Vitoria-Gasteiz, Urretxu, Zumaia eta Zarautz (arreta Zarautz-Lur zerbitzuan).
Posta ziurtatu bidez:
- Arabako Lurralde Ordezkaritza: Samaniego 2 - 01008 Vitoria-Gasteiz
- Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: Kale Nagusia 85 - 48011 Bilbao
- Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Andia 13 - 20003 Donostia
Eskubide subjektiboa aitortzeko eskabide-orria bete nahi baduzu
Etxebizitza-eskubide subjektiboaren online izapidera sartzeko, “ZURE ETXEBIZITZA ESKAERA” aukerara jo behar dugu, ETXEBIDEren web-atariaren hasierako orrian. Aukera horren barruan gaudela, “kontsultatu zure eskaera” aukeran klik egingo dugu, eta etxebizitza-eskaeraren informazio-leihoan sartuko gara. Orrialde honetan agertzen den lehen estekan klik egiten badugu (“zure etxebizitza eskaera”) gure eskaerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango dugu: