Deialdia, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko administrariak aldi baterako kontratatzeko izangai-zerrenda bat egitekoa.
Navarra
Goi mailako batxilergoko titulua, bigarren mailako lanbide heziketako titulua edo ofizialki horien baliokide deklaratutako beste titulu bat izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria.
Atzerrian lortutako tituluak badira, haien homologazioaren frogagiria eduki beharko da.
Euskaraz dakiten administrarien kontratazioan ere parte hartu nahi duten izangaientzat: Nafarroako Gobernuaren EGA titulua izatea, edo Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren baliokidetzat aitortua dagoen ziurtagiria, edo behar den hizkuntza-eskakizuna zehazten duen proba bat gainditzea, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat. Proba hori onartuen behin-behineko zerrenda argitaratu baino lehen eginen da.
Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Parlamentuko lehendakari andreari zuzendu, eta Nafarroako Parlamentuaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira (Navas de Tolosa kalea, 1-Iruña), edo beste erregistro batzuetan, Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluari jarraituz.
3.2. Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, eskabideari postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtapena egin aurretik.
3.3. Eskabideak I. eranskinean adierazitako ereduaren araberakoak izanen dira, eta eskuratu ahalko dira Nafarroako Parlamentuaren erregistro orokorrean nahiz Nafarroako Parlamentuaren webguneko (www.parlamentodenavarra.es) “Transparencia/Listas y convocatorias Personal/Convocatorias públicas de personal/Ejercicio 2016” izeneko atalean.
3.4. Parte hartzeko eskabidean izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
3.5. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia ere aurkeztu beharko dute.
3.6. Espainiako nazionalitatea ez duten pertsonek beren identitatea eta nazionalitatea frogatzen dituzten agirien fotokopiak aurkeztu beharko dituzte eta, zein den kasua, 2.1.a) oinarrian nazionalitateari eta ahaidetasunari buruz eskatzen diren baldintzena ere bai. Gainera, zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, beren jatorrizko herrialdean funtzio publikoan aritzea eragozten dien inolako diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez izateari buruzkoa.
3.7. Euskaraz dakiten administrarien lanpostuetan kontratatuak izan nahi duten izangaiek deialdian eskatzen den titulazio ofizialaren fotokopia ere aurkeztu beharko dute, eskabidearekin batera. Titulazio hori ez daukaten eta deialdi honetako 2. oinarriko d) letran aipatutako proba egin nahi dutenek horixe adierazi beharko dute eskabidean.
3.8. Desgaitasun aitortua duten izangaiek, ariketak egin ahal izateko denbora- edo baliabide-egokitzapenik behar badute, horiek eskabidean eskatu beharko dituzte; horretarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, organo eskudunak emandako legezko desgaitu-izaeraren frogagiriaren kopia ere aurkeztu beharko dute.
GAI ZERRENDA
1.–Santakarako udalerria: izena, dermioak, kaleak, bideak, erretenak, herrilurrak, mendiak, alderdiak, udal ondarea, festak, historia, eta usadio-ohiturak. Plano eta mapen irakurketa eta interpretazioa, dermioen, eraikinen eta lurzatien identifikazioa.
2.–Santakarako Udala. Osaera, organoak, funtzionamenduko araubidea. Egintza eta ebazpenen jakinarazpena: epeak eta prozedura. Dokumentazio administratiboa, ofizioak, errekerimenduak, eskabideak, ziurtagiriak, erabakiak, ebazpenak eta bandoak.
3.–Hizkuntza, ortografia eta zenbakien arloetako gaitasuna. Oinarrizko informatika, Officeko erreminta garrantzitsuenak.
4.–Elektrizitateko erremintak ezagutu, erabili eta mantentzea. Eraikinetako instalazio elektrikoen mantentze lanak, aginte-koadro orokorra eta babesa, bigarren mailako koadroak, mekanismoak, argiteria. Banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoa eta diferentziala. Ohiko argien eta fluoreszenteen zirkuituak: etengailuak, konmutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.
5.–Herriko argien instalazioak. Aginte zentroak, babesak eta kontrol tresnak, argien euskarrien banaketa, luminaria motak eta haien ezaugarriak.
6.–Iturgintzako oinarrizko erremintak ezagutu, erabili eta mantentzea. Iturgintza eta berokuntza instalazioen gaineko mantentze-lanak: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza eta klimatizazio zirkuituak, airea betetzea eta purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai nagusiak. Kloratze sistema eta metodoak, eta funtzionamendua. Igerilekuetako mantentze lanak.
7.–Zurgintzako erremintak ezagutu, erabili eta mantentzea. Zurgintzako oinarrizko lanak: ate-leihoak doitzea, sarrailak, bonbinak eta pertsianak. Egurrezko egiturak eta itxiturak, edo mistoak, muntatu eta desmuntatzea. Soldadurako erremintak ezagutu eta erabiltzea.
8.–Lorezaintzako produktuak eta erremintak ezagutu, erabili eta mantentzea. Bide eta eremu publikoak garbitu, belar-sastrakak kendu eta mantentzea; berdeguneak ureztatu eta mantentzea.
9.–Igeltserotzako produktu eta erremintak ezagutu, erabili eta mantentzea. Ondasun eta eraikin publikoak mantentzeko obrak, obra-zuinketak, konponketak eta moldaketak eraikin eta eremu publikoetan. Hondakinen kudeaketa. Garbiketako produktu eta erremintak ezagutu, erabili eta mantentzea. Pinturak: motak, produktuak, erremintak eta aplikazioa.
10.–Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko ezagutzak eta haien harremana zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuarekin. Oinarrizko segurtasun neurriak. Lehen sorospenak. Suteak atzemateko eta itzaltzeko ekipoak.