[32] - Gazteriaren Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

Erakundea:
Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Xedea da arau- eta eskumen-esparrua ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoan gazteria-politika garatzeko.

Helburua, berriz, gazteei beren eskubideak baliatzeko babesa eta bideak ematea da, haien izaera edo baldintzak edozein direla ere, eta gazteen parte-hartzea sustatzea gizartearen garapen politiko, sozial, ekonomiko, iraunkor eta kulturalean, bai eta beharrezko baldintzak sortzea ere, haien autonomia eta emantzipazioa bultzatzeko, haurtzaroan hasitako etengabeko prozesuaren amaiera gisara.

Beste helburu batzuk:

- EAEko administrazio publikoen eskumenak eta funtzioak zehaztea.

- Gazteria-politika garatzeko tresnak eta neurriak, bai eta gazteria sustatzeko tresnak eta neurriak ere, bereziki gazteentzako sortutako zerbitzu, ekipamendu eta jardueren bitartez.

- Gazteriaren arloko zeharkako politika bultzatzeko tresnak eta neurriak, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoko gazteriaren arloko plan orokorrak, erakunde bakoitzak bere gazteria-politikaren plangintza eta ebaluazioa egitean zehaztuko direnak.

- Gazteen parte-hartzea sustatzeko neurriak, aldi berean Euskadiko Gazteriaren Kontseilua aitortuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko baliozko bitartekaritzat, hala xedatuta baitago maiatzaren 6/1986 Legean, Euskadiko Gaztediaren Kontseiluari buruzkoan.

- Gizarte-ekimena, gazte boluntarioak eta nazioarteko lankidetza arautzea, Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legeak xedatzen duenarekin bat etorriz.

- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Gazteriako Sailarteko Batzordea eta Gazteriaren arloko Euskadiko Erakundearteko Koordinazio Organoa sortzea, Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordearen ordez.

- Ikuskapena eta zehapen araubidea.

Aurreikusitako finantza-eragina

Abenduaren 22ko 8/2003 Legeak 10.3 artikuluan xedatzen duenarekin bat, dagokion memoria ekonomikoa egingo da, etorkizuneko araua aplikatzeak dakarren kostua eta EAEko Aurrekontu Orokorretan duen eragina aztertzen dituena. Era berean, memoria horretan jasoko da arauak beste administrazio batzuetan eta ekonomian, oro har, izango duen eraginaren analisi bat ere.

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta
Aginduzko txostenak eta irizpenak Amaituta
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Amaituta
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta

Azken aldaketako data: