40. Lege proiektua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari baimena ematen diona Gasteizko Udalarekin hitzarmen bat sinatzeko, José Uruñuela dantzako udal-kontserbatorioa integratzeko.

Erakundea:
Hezkuntza
Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren 30. xedapen gehigarriak honako hau adierazten du: "Autonomia-erkidegoek ikastetxe publikoen sarean sartu ahal izango dituzte, beren parlamentuen lege bidez ezartzen den moduarekin eta prozedurarekin bat etorriz, toki-administrazioen titulartasuneko ikastetxeak, baldin eta legean ezarritako baldintzak betetzen badituzte, baldintza sozioekonomiko txarrak dituzten eskola-umeak artatzen badituzte edo eskolatze-premiei erantzuteko lan nabarmena egiten badute, betiere, toki-administrazioek sare horretan integratzen badituzte".

Gasteizko Udala, bere aldetik, "Jose Uruñuela" oinarrizko irakaskuntzak eta dantzako profesionalak ematen dituen udal-zentroaren titularra da.

Eusko Legebiltzarraren 2018ko azaroaren 15eko transakzio-zuzenketak (espediente-zenbakia: 11/11/03/00/00100), Gasteizko José Uruñuela dantza-kontserbatorioa 2018-2019 ikasturtean euskal irakaskuntza-sare publikoan sartzeari buruzkoak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskatzen dio formaliza dezala 2018. urtea amaitu baino lehen José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa Vitoria-Gasteizko Udalean integratzeari buruzko hitzarmena. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskatu dio Hezkuntza Sailaren mendeko irakaskuntza-sarean sartzeko behin betiko prozesua ahalik eta lasterren egin dezala, 2019an, trantsizio normalizatua eta ikastetxearen egonkortasuna bultzatuz.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2022ko lehen seihilekoa.

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasita
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta