[20] - Lanbide Heziketaren E uskal Autonomia Erkidegoko Legea

Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita
Testu osoa deskargatzea

Informazio gehigarria

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Kalifikazioen, Lanbide Heziketaren eta Orientazioaren Sistema Integratua antolatzea, enpresen eta pertsonen behar guztiak modu orokorrean eta malguan batera ditzan, lanbide-heziketako modalitate guztiak barne hartuz (bai hezkuntza-sistemakoa, bai enplegurako lanbide-heziketa), ikasteko eta lanbide-gaitasuna lortzeko era guztiak onartuz eta bultzatuz, eta bere neurri eta ekintza guztiak adin aktiboan dauden pertsona guztiei zuzenduz.

Beste helburu batzuk:

Kalifikazioen, Lanbide Heziketaren eta Orientazioaren Sistema Integratua honako helburu hauek lortzeko eratu eta orientatu egingo da:

  • EAEko ekonomiaren lehiakortasunaren eta pertsonen enplegagarritasunaren hobekuntza sustatzea, produkzio-sektoreek lanbide-kualifikazioari dagokionez dauzkaten beharrak betez.
  • EAEko administrazioek kualifikazioetan, prestakuntzan eta lanbide-orientazioan daukaten politikaren zuzendaritza estrategikoagoa, koordinatuagoa eta eraginkorragoa izan dadin laguntzea, politika hori ekonomiaren lehiakortasunari eta pertsonen nahiz enpresen beharrei estu lotuz.
  • Enpresa-erakundeen eta sindikatuen artean beharrezko adostasuna eta lankidetza lortzea kualifikazioen garapenean, prestakuntzan eta gazteen nahiz helduen lanbide-orientazioan.
  • Lanbide Heziketako zentroei estaldura ematea, bestelako egitura- eta antolaketa-mota izan ahal izateko, etorkizunerako behar berrietara egokitua.
  • Beharrezko ezagutzen eta gaitasunen garapenean laguntzea, hala nola biztanle aktibo guztien lanbide-kualifikazioen garapenean eta  iraupenean.
  • Aukera eta hautu egokiak ziurtatzea, pertsonek eta enpresek izan beharreko kualifikazioak, prestakuntza eta lanbide-orientazioa lortzeko.
  • Pertsonen eta enpresen prestakuntza- eta kualifikazio-ahaleginen eraginkortasunean eta baliatze hoberenean laguntzea, informazio eta lanbide-orientazio egokiaren bidez.
  • Kualifikazioak, prestakuntza eta lanbide-orientazioa kalitate-maila handikoak izan daitezen lortzea, hala nola homologagarriak Europako testuinguruan, eta funtsezko bide moduan hautemanak, pertsonen eta produkzio-erakundeen aurrerapenerako.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Herritarrak.
  • EAEko Administrazioa (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Hezkuntza Saila, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila eta Lan eta Justizia Saila).

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2018ko lehenengo lauhilekoan

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Hasi gabe
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Hasi gabe
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Hasi gabe
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasi gabe
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketako data: