14. Landa garapeneko Legea aldatzeko Lege-proiektua.

Erakundea:
Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Informazio gehigarria

XII. Legegintzaldia hasi ondoren, izapidetzeari berrekin zitzaion (2020/11/27), eta berretsi egin zen aurreko legegintzaldian xedapen orokorrak egiteko prozeduraren izapide guztien baliozkotasuna eta indarraldia. Ondorioz, onartutako izapideak bete ondoren, lege-aurreproiektua Gobernu Kontseiluari helaraziko zaio, onar dezan eta, ondoren, Eusko Legebiltzarrera bidal dezan.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Euskal landa ingurunearen garapen iraunkorrerako jarduketak gidatuko duen arau esparrua erregulatzea eta ezartzea, lurraldearen gainerakoaren maila berean posizionatu dadin, herrialdearen garapenean eta kohesio ekonomiko, sozial eta lurraldekoan funtsezko faktore gisa. EAEko landaguneetan politika sektorialak aplikatzeko gobernantza eta erakundeen arteko koordinaziorako mekanismoak ere ezarri nahi ditu, lurraldearen garapenaren eremuan ekintza publiko koordinatua eta osagarria lortzeko.

Beste helburu batzuk:
  • Euskal landa eremuaren babesa, bereziki nekazaritzak hartutakoarena eta mendialdeena, EAEko lurraldea egituratzen duen eta bere paisajerik adierazgarriena eratzen duen funtsezko elementua den heinean.
  • EAEko landaguneetako jarduera ekonomikoaren sustapena eta dibertsifikazioa, herrialdearen garapen ekonomikoan laguntzeko eta populazioa eta zerbitzuak finkatzen laguntzeko.
  • Euskal baserriguneetako biztanleen ongizate maila hobetzea eta baserriguneen despopulazio geldiaraztea, Euskadiren kohesio sozialerako eta lurraldekorako funtsezko faktore gisa
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Toki erakundeak: Udalak, Foru Aldundiak.
  • Agente sektorialak.
  • Euskadiko landaguneko biztanleak.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2021eko bigarren seihilekoa.

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasita
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta