Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

137. zk., 2022ko uztailaren 15a, ostirala

N.º 137, viernes 15 de julio de 2022


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
3227
3227

7/2022 LEGEA, ekainaren 30ekoa, Landa-Ingurunearen Garapenarena.

LEY 7/2022, de 30 de junio, de Desarrollo Rural.

Eusko Legebiltzarrak 7/2022 Legea, ekainaren 30ekoa, Landa-Ingurunearen Garapenarena onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la Ley 7/2022, de 30 de junio, de Desarrollo Rural.

ZIOEN ADIERAZPENA
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

Landa-garapenaren xedea honako hau da: landa-ingurunearen garapen jasangarria, adimentsua eta integratzailea lortzea. Ondorioz, landa-garapenak askotariko gaiak biltzen ditu bere baitan, eta inplikatutako lurralde- eta funtzio-eremu guztietan zeharkako neurriak eta politikak ezartzeko beharra dakar.

El desarrollo rural, en la medida que persigue el desarrollo sostenible, inteligente e integrador del medio rural, abarca una gran variedad de materias y conlleva la necesidad de implementar medidas y políticas transversales en todos los ámbitos territoriales y funcionales implicados.

Landa-garapenari buruzko eskumen-titulu espezifikorik ez dago ez Konstituzioan, ez Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoan (EHAE); ez eta azaroaren 25eko 27/1983 Legean (LHL) ere, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanei buruzkoan. Nolanahi ere, landa-garapenaren barruan askotariko gaiak sartzen direnez, EHAEk hartzen ditu bere gain landa-garapenaren lurralde- eta funtzio-eremuetako gai gehienak; eta, bereziki, Euskadiko jarduera ekonomikoaren sustapen, garapen ekonomiko eta plangintzaren arloko eskumenak (10. artikuluan jasota daude).

Si bien no existe un título competencial específico referido al desarrollo rural como tal ni en la Constitución, ni en Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, de Estatuto de Autonomía para el País Vasco (EAPV), ni en la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos (LTH), debido a la mencionada variedad de materias que lo integran, el EAPV asume gran parte de las materias que conforman el ámbito territorial y funcional del desarrollo rural, y en particular la relativa a la promoción, desarrollo económico y planificación de la actividad económica del País Vasco, prevista en su artículo 10.

Zehazki, EHAEko 10. artikuluaren arabera, gure autonomia-erkidegoak eskumen esklusiboa du landa-garapenarekin zerikusia duten gaietan: nekazaritza eta abeltzaintza, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat; mendiak, baso-ustiapenak eta -zerbitzuak, abelbideak eta larreak; barne-uretako arrantza, itsaski-bilketa eta arrain-hazkuntza, ehiza eta ibai eta aintziretako arrantza; gizarte-laguntza; kultura; historia-, arte-, monumentu-, arkeologia- eta zientzia-ondarea; Euskal Herriko ekonomiaren sustapena, garapena eta plangintza, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat; industria; lurraldearen eta itsasbazterraren antolamendua, hirigintza eta etxebizitza; turismoa eta kirolak, aisia eta olgeta; komunitatearen garapena; emakumeen egoera; haur, gazte eta adinekoen aldeko politika.

En concreto, según el artículo 10 del EAPV, nuestra Comunidad Autónoma tiene competencia exclusiva en materias que están implicadas en el desarrollo rural, tales como agricultura y ganadería, de acuerdo con la ordenación general de la economía; montes, aprovechamientos y servicios forestales, vías pecuarias y pastos; pesca en aguas interiores, marisqueo y acuicultura, caza y pesca fluvial y lacustre; asistencia social; cultura; patrimonio histórico, artístico, monumental, arqueológico y científico; promoción, desarrollo económico y planificación de la actividad económica del País Vasco de acuerdo con la ordenación general de la economía; industria; ordenación del territorio y del litoral, urbanismo y vivienda; turismo y deporte, ocio y esparcimiento; desarrollo comunitario; condición femenina, política infantil, juvenil y de la tercera edad.

Apirilaren 8ko 10/1998 Legeak, Landa Ingurunearen Garapenerakoak, sorburu du 1992-1996 epealdiko Euskal Baserrialdeko Plangintzatik abiatuta 1992an taxututako Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko Estrategia. 1992ko estrategia hura, berriz, 1997-2000 Euskal Landa Ingurunea Garatzeko Jarduera Planak indartu eta osatu zuen. Plan horren barruan Euskal Landa Ingurunea Garatzeko Gizarte Ituna prestatu eta sinatu zen, 1998an; 2004an itun hori berritu zen. Bada, itun harekin «eszenaratu» zen landa-ingurunearekiko inplikazioaren lehen maila, bai eta gizarte osoak euskal landa-ingurunearen iraunarazpen eta garapenarekin hartu beharreko erantzunkidetasuna ere, eta hala lortu zen eragile ekonomiko eta sozial publiko nahiz pribatu ugarik bat egitea.

La Ley 10/1998, de 8 de abril, de Desarrollo Rural, emanó de la Estrategia de Desarrollo Rural en la Comunidad Autónoma del País Vasco configurada en 1992 a partir del Plan Estratégico Rural Vasco 1992-1996, reforzada y completada con el Plan de Actuación para el Desarrollo del Medio Rural Vasco 1997-2000, en el que se formuló y posteriormente se suscribió el Pacto Social para el Desarrollo del Espacio Rural Vasco (1998), renovado en 2004, que supuso «la escenificación» de un primer nivel de implicación con el medio rural y de la necesaria corresponsabilización del conjunto de la sociedad con el mantenimiento y desarrollo del medio rural vasco, lográndose la adhesión de un buen número de agentes económicos y sociales, públicos y privados.

Gainera, legea sortu zen unean, landa-garapena Nekazaritza Politika Erkidean (NPE) txertatzen hasi zen, eta prozesu horren buruan 2000 Agenda (NPEren erreforma, 1999) onartu zen. Une hartan, landa-garapena NPEren bigarren zutabe gisa ezarri zen.

Además, la ley surgió en un momento en el que el desarrollo rural se empezó a integrar en la Política Agraria Común (PAC), proceso que culminó con la aprobación de la Agenda 2000 (reforma de la PAC 1999), en el que el desarrollo rural se configuró como segundo pilar de la PAC.

Orduz geroztik, bai estrategia hori, bai bere eragileak eta bere tresna nagusiak ia-ia ez dira batere aldatu funtsean, eta ekintza politikoaren ardura, une oro, Eusko Jaurlaritzan eta foru-aldundietan nekazaritza-arloko eskumenak ondoz ondo izan dituzten sailena izan da.

Desde entonces, esta estrategia, sus agentes y sus principales instrumentos apenas han sufrido modificaciones sustanciales, recayendo en todo momento el peso de la acción política en los sucesivos departamentos del Gobierno Vasco y diputaciones forales con competencias en materia agraria.

Orokorrean, estrategia arrakastatsua izan dela esan daiteke, bizi-kalitatea hobetzea, indarberritze ekonomikoa, natura- eta kultura-ondarearen babesa eta, horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuetan populazioa oro har mantentzea lortzen lagundu baitu. Hala ere, aldi horretan izan dira aldaketa garrantzitsuak eta joera berriak, landa-ingurunean eta hiri-ingurunearekiko interakzioan eragina dutenak. Horri dagokionez, honako hau nabarmendu daiteke:

Si bien cabe hablar, en términos generales, de una estrategia de éxito que ha contribuido a la mejora de la calidad de vida, la revitalización económica, la conservación del patrimonio natural y cultural, y, por ende, al mantenimiento generalizado de la población en las zonas rurales de la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV), en todo este tiempo se han conjugado transformaciones importantes y nuevas tendencias que afectan de lleno al medio rural y a su interacción con el medio urbano. Cabe destacar a este respecto,

Alde batetik, eraldaketa sozioekonomikoak; besteak beste, honako hauek:

Por un lado, transformaciones socioeconómicas:

a) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiei (IKT) eta teknologia berriei lotutako globalizazio-prozesua.

a) El proceso de globalización ligado a las tecnologías de información y comunicación (TIC) y a las nuevas tecnologías.

b) Familia-egituran gertatutako aldaketak.

b) Los cambios habidos en la estructura familiar.

c) Nekazaritza-sektoreak landa-ingurunean garrantzia galtzea eta, horrekin kontrajarrita, beste sektore ekonomiko batzuk oso erritmo azkarrean haztea, besteak beste, turismoa, ostalaritza-gastronomia, energia, aisia, nekazaritzako elikagaien industria...

c) La pérdida de peso del sector agrario en el medio rural en contraposición con otros sectores económicos que crecen a un ritmo muy elevado: turismo, hostelería-gastronomía, energía, ocio, industria agroalimentaria...

d) Landa-udalerrien hirigintza garatzea eta biztanleria-fluxu berriak.

d) El desarrollo urbanístico de los municipios rurales y los nuevos flujos poblacionales.

e) Lurralde osoan azpiegitura eta ekipamendu asko garatu izana, bereziki, banda zabala hedatzea, horri esker landa-eremuen konektagarritasuna hobetu baita.

e) El gran desarrollo de infraestructuras y equipamientos en todo el territorio, destacando el despliegue de banda ancha y, por tanto, la mejora de la conectividad de las zonas rurales.

f) Lurzoruaren artifizializazioa eta gunearen erabilera berriak: nekazaritza-azalera erabilgarria txikitzea eta baso-azalera zuhaizduna handitzea; horrek areagotzen du sektorean lanean hasi nahi dutenek lurra eskuratzeko dituzten zailtasunak.

f) La artificialización del suelo y los nuevos usos del espacio: disminución de la superficie agraria útil e incremento de la superficie forestal arbolada, aumentando las dificultades de conseguir tierra para quienes quieren comenzar a trabajar en el sector.

g) Natura 2000 Sarea ezarri eta natura-ingurunea kontserbatzeko eta kudeatzeko politikak hedatzea.

g) El establecimiento de la Red Natura 2000 y el despliegue de políticas de conservación y gestión del medio natural.

h) Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektoriala onestea eta Lurralde Antolamendurako Gidalerroak (LAG) berraztertzeari ekitea, berrazterketa hori indarrean dagoela.

h) La aprobación del Plan Territorial Sectorial Agroforestal y la revisión en vigor de las Directrices de Ordenación del Territorio (DOT).

i) Ekoizpenaren eta kontsumoaren joera berriak: tokiko merkatuen garrantzi handiagoa, ekonomia zirkularra, lankidetza-ekonomia, produktu ekologikoak eta abar.

i) Las nuevas tendencias de producción y consumo: mayor peso de los mercados locales, economía circular, economía colaborativa, productos ecológicos, etcétera.

j) Arlo publikoak zein pribatuak babesa ematea, etengabe eta gero eta gehiago, gizartean berrikuntzak eta ekintzailetzak duten zereginari.

j) El continuo y creciente apoyo público-privado al papel de la innovación y del emprendimiento en la sociedad.

k) COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioak, agerian jarri baitute landa-eremuetako bizi-kalitatea, bai eta gune horiek telelanerako eta urrutiko prestakuntzarako ematen dituzten aukerak ere; aukera horiek, berriz, digitalizazioa bizkortzearen ondorioz etorri dira.

k) Los efectos de la pandemia provocada por el COVID-19, que ponen en valor la calidad de vida de las zonas rurales, así como las oportunidades que ofrecen para el teletrabajo y la formación a distancia, consecuencia a su vez de la aceleración de la digitalización.

l) Jaiotza-tasaren jaitsierak, ama izateko eta emantzipatzeko adinaren atzerapenak eta bizitza luzeagoa izateak eragindako erronka demografikoa, biztanleria zahartu egin dutelako. Horri gehitu behar zaio migrazioaren dimentsioak erronka demografikoan duen eragina.

l) El reto demográfico provocado por el descenso de la natalidad, el retraso en la edad de la maternidad y de la emancipación, así como la mayor longevidad, que han derivado en un envejecimiento de la población. A esto debe sumarse la incidencia que tiene en el reto demográfico la dimensión migratoria.

m) Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren sektore tradizionaletan sartzeko egin beharreko inbertsio handiek asko zailtzen dute aktibo berriak familia-erreleboa ez den beste bide batetik sartzea.

m) Las grandes inversiones necesarias para entrar en los sectores tradicionales de la agricultura en la Comunidad Autónoma Vasca dificultan mucho la entrada de nuevos activos por otra vía que no sea el relevo familiar.

n) Nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerak ez dira lanbide-aukera edo enplegu-aukera erakargarri gisa ikusten.

n) Las actividades agraria y ganadera no se ven como una opción profesional o una opción de empleo atractiva.

Eta, beste aldetik, ikuspegi politikoko aldaketak Europar Batasunaren esparruan; besteak beste, honako hauek:

Y, por otro lado, trasformaciones de enfoque político en el ámbito de la Unión Europea, entre otras:

a) Europar Batasunak (EB) NBEren Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak aintzat hartzea, klima-aldaketarekin lotuta dauden alderdiei garrantzi berezia emanda.

a) La asunción por parte de la Unión Europea (UE) de los 17 Objetivos de Desarrollo Sostenible de la ONU, con una especial relevancia para los aspectos ligados al cambio climático.

b) NPEren bigarren zutabea sendotzea eta landa-garapeneko programen inguruan egituratzea (2000-2006 eta 2007-2013 epealdietako LGPak eta 2014-2020 epealdikoa).

b) La consolidación del segundo pilar de la PAC y su articulación en torno a los programas de desarrollo rural (PDR 2000-2006, 2007-2013 y 2014-2020).

c) LEADER ikuspegia ekimen arrakastatsu gisa finkatzea –ikuspegi hori 1991n abiarazi zen, Europar Batasunaren LEADER I ekimenarekin (1991-1994), zeina gaur egunera arte 2014-2020 epealdiko Landa Garapeneko Programaren barruan egon baita–, partaidetzazko toki-garapenaren estrategien (PTGE) bitartez egituratuta.

c) La consolidación como iniciativa de éxito del enfoque LEADER, iniciado en 1991 con la iniciativa comunitaria LEADER I (1991-1994) y que permanece hasta hoy englobado en el Programa de Desarrollo Rural 2014-2020, articulado a través de estrategias de desarrollo local participativo (EDLP).

d) EBn Europa 2020 estrategia ezartzea, honako hauen inguruan egituratuta: hiru paradigma (hazkunde adimentsua, jasangarria eta inklusiboa), hamaika helburu tematiko eta estrategia horretatik sortzen diren garapenerako lehentasun berriak.

d) La implantación en la UE de la estrategia Europa 2020, que se estructura en torno a tres paradigmas, (crecimiento inteligente, sostenible e inclusivo), once objetivos temáticos y las nuevas prioridades de desarrollo que se derivan de ella.

e) EBren ingurumen- eta klima-politika berria.

e) La nueva política medioambiental y climática de la UE.

f) Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea (ETEL) onestea.

f) La aprobación de la Ley 2/2016, de 7 de abril, de Instituciones Locales de Euskadi (LILE).

g) Ikuspuntu sinergikoa apurka onartzea Europako lurralde-kohesioari buruz, sektore anitzeko eta funts anitzeko tratamendu bat helburu dela.

g) La progresiva asunción de una visión sinérgica respecto a la cohesión territorial europea orientada hacia un tratamiento multisectorial y multifondo.

h) Kanpoko testuinguruek, Europakoek nahiz mundu osokoek, gero eta eragin handiagoa izatea; bide horretatik, sareko lanak eta lankidetzak gero eta garrantzi handiagoa dute.

h) La creciente influencia de los contextos externos, tanto europeos como globales, que conlleva una creciente importancia del trabajo en red y de la cooperación.

i) Landa-ingurunearen eta hiri-ingurunearen arteko arrakala gainditzea helburu duten ikuspegiak agertzea, bereziki, teknologia berriek eta testuinguru «adimendunak» («smart»), «herri adimendunak» («smart villages») garatzeak eta, orokorrean, «lurralde adimendun» baterantz aurrera egiteak eskura jartzen dituzten aukeretan oinarritutakoak.

i) La aparición de enfoques orientados a la superación de la brecha entre el medio rural y urbano, especialmente aquellos basados en las posibilidades ofrecidas por las nuevas tecnologías y el contexto «inteligente» («smart»), el desarrollo de «pueblos inteligentes» («smart villages)» y, en general, el avance hacia un «territorio inteligente».

Halaber, legean jasotako planteamenduetako batzuek ez dute funtzionatu aurreikusi bezala; hala gertatu da Landaberri, Landaraba, Landagipuzkoa eta Landabizkaia organoek eta Landa Garapeneko Kontseilu Aholku-emaileak izan behar zuten zereginarekin eta, orokorrean, nekazaritza-sektoreaz kanpoko sail eta sare publiko batzuen inplikazioarekin; era berean, landa-garapeneko elkarteen bilakaera heterogeneoa izan da.

Asimismo, algunos de los planteamientos previstos en la ley no han funcionado como se preveían, caso del papel de Landaberri, Landaraba, Landagipuzkoa y Landabizkaia y del Consejo Consultivo de Desarrollo Rural, y en general, la implicación de departamentos y entramados públicos ajenos al sector agrario; además, la evolución de las asociaciones de desarrollo rural ha sido heterogénea.

Aldaketa eta errealitate horiek guztiak kontuan hartuta, justifikatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoan landa-garapeneko estrategia berri bat sustatu beharra. Estrategia berri horren barruan honako alderdi hauek jaso beharko dira, besteak beste:

Todos estos cambios y realidades justifican la necesidad de impulsar en el País Vasco una nueva estrategia de desarrollo rural que incorpore aspectos como:

i) Landatartasunaren kontzeptua barnean hartuko duen eta EBk bultzatzen duen Lurralde Kohesioko Politikarekin bat datorren lurralde-garapenaren kontzeptu baterantz joko duen ikuspegia.

i) Un enfoque que integre el concepto de ruralidad y avance hacia una concepción de desarrollo territorial en línea con la Política de Cohesión Territorial que impulsa la UE.

ii) Lurraldean indarrean dauden politika publikoen koordinazio, integrazio eta elkarrekintza handiagoa.

ii) Una mayor coordinación, integración e interactuación del conjunto de políticas públicas que actúan en el territorio.

iii) Nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-sektoreetako jarduera ekonomikoei bultzada etengabea eta espezifikoa ematea, landa-eremuei datxezkien berezko jarduerak baitira.

iii) Un impulso mantenido y específico a las actividades económicas de los sectores agrícola, ganadero y forestal, como actividades inherentes e intrínsecas a las zonas rurales.

iv) Gobernantza aurreratu berria ezartzea; gobernantza berri horrek zeharka jardungo du landa-ingurunean, eta paradigma berri horiei egokituko zaie.

iv) La implantación de una nueva gobernanza avanzada que actué transversalmente en el medio rural y se adapte a estos nuevos paradigmas.

v) Indarrean dauden tresnak (finantza-arlokoak, antolakuntza-arlokoak, plangintzakoak, zonakatzekoak eta araugintzakoak) garatu edo eraldatzea, eta estrategia berri horretarako tresna berriak sortzea, besteak beste, lege hau, helburu estrategikoak, orokorrak eta sektorialak birdefinitzea.

v) El desarrollo o modificación de instrumentos vigentes (financieros, organizativos, de planificación y zonificación y normativos) y la creación de nuevos instrumentos para esta nueva estrategia, entre ellos la presente ley, la redefinición de objetivos estratégicos, objetivos generales y sectoriales.

Estrategia horrek xede du euskal landa-ingurunea herrialdearen ekonomia-, gizarte- eta lurralde-arloko garapen eta kohesiorako funtsezko eragile bihurtzea; hala, landa-ingurunea lurraldearen gainerakoan berdintasunez txertatuko da bizi-kalitateari, berrikuntzari, modernotasunari eta ekintzailetzari dagokienez, eta horrekin batera, herrialdearen ikuspuntu integratuagoa lortzen lagunduko da. Horretan guztian, baina, oso kontuan hartu behar da nekazaritza-jarduerak rol estrategikoa duela Euskadiko lurralde- zein ingurumen-kudeaketan, baita ekonomia-arloan eta elikagaien eta oinarrizko produktuen hornitzaile eta landa-garapenaren oinarri gisa ere.

Esta estrategia se orienta a posicionar al medio rural vasco como un factor fundamental en el desarrollo y la cohesión económica, social y territorial del país, de manera que el medio rural se incorpore en pie de igualdad al resto del territorio en términos de calidad de vida, innovación, modernidad, emprendimiento y con ello coadyuve a lograr una nueva visión más integrada de país. Todo ello sin obviar el papel estratégico que la actividad agraria juega en la gestión territorial y medioambiental de Euskadi, además de su papel económico y proveedor de alimentos y productos básicos y como base del desarrollo rural.

Landa-garapeneko estrategia berri hori ezartzeko, beraz, landa-garapenaren lege berri bat behar da, estrategia horrek aldarrikatzen duen guztia arlo juridikoan txertatu ahal izateko.

La implantación de esta nueva estrategia de desarrollo rural, por tanto, precisa de una nueva ley de desarrollo rural que posibilite el encaje jurídico de los postulados que plantea.

Horren haritik, hemen aurkezten den landa-garapenaren lege berriak, lurralde-kohesioaren ikuspegi horretatik, helburu estrategikoak eta sektorialak birdefinitzen ditu, landa-ingurunearen gobernantza-eredua berregituratzen du eta plangintzako, kudeaketako eta finantzaketako tresna berriak barnean hartzen ditu; horietako batzuk EBk sustatzen dituen tresnak dira.

En este sentido, la nueva ley de desarrollo rural que aquí se presenta, desde ese enfoque de cohesión territorial, redefine los objetivos estratégicos y sectoriales, reestructura el modelo de gobernanza del medio rural e incorpora nuevos instrumentos de planificación, gestión y financiación, algunos de ellos impulsados por la UE.

Lurralde-kohesioaren ikuspegi horrek, gainera, lurralde batzuetan eta besteetan landaguneak dauzkan egoera diferenteak kontuan hartzen ditu, egoera horiek guztiak ez direlako berdinak, eta landagunearen garapena ezin delako modu uniformean planteatu. Hala ere, legearen bidez landa-eremu zabalen eta elkarren artean konektatuen garapena sustatu nahi da; horretarako, politika koordinatuak aplikatuko dira, sektoriala ez baizik eta integrala den logika batek gidatuak, eta administrazio publikoetako sail batzuen eta besteen arteko lankidetza bultzatuko da.

Un enfoque de cohesión territorial que, además, tiene en cuenta las distintas realidades territoriales del espacio rural, ya que no todas son iguales, ni su desarrollo puede plantearse de manera uniforme. No obstante, la ley trata de promover el desarrollo de zonas rurales amplias e interconectadas, aplicando políticas coordinadas y guiadas por una lógica no sectorial, sino integral, e impulsando la cooperación entre los diversos departamentos de las administraciones públicas.

Lege berri honen bidez, laburbilduta, NPEren «bigarren zutabearekin» eta LEADER ekimenarekin bat datozen lehengo landa-garapeneko politiken horizontea zabaldu nahi da, uste baita landa-lurraldeen kohesioaren helburuaren baitan kontuan hartu behar direla nekazaritza- eta baso-jarduera jasangarriak landa-ingurunean eta lurraldean dauzkan eraginak eta, hori ez ezik, landa-ingurunearen eta hiri-ingurunearen arteko trukeak sustatu ahal izateko elementu guztiak ere. Horretarako, azpiegituretan eta ekipamenduetan aproposak diren baldintzak sortu behar dira, politiken eta planen ikuspegi integratzailea sendotu behar da, eta aipatu diren koordinaziorako, plangintzarako eta finantzaketarako tresna berriak egokitu eta sustatu behar dira, etorkizunean herrialde kohesionatua izatea lortu ahal izateko.

Con esta nueva ley, en definitiva, se pretende ampliar el horizonte de las anteriores políticas de desarrollo rural identificadas con el «segundo pilar» de la PAC y con la iniciativa LEADER, al entender que el objetivo de la cohesión de los territorios rurales debe contemplar no sólo las implicaciones de la actividad agraria y forestal sostenible sobre el entorno natural y el territorio, sino también todos aquellos elementos que permitan impulsar los intercambios económicos y sociales entre el medio rural y el medio urbano: creando las condiciones en infraestructuras y equipamientos favorables para ello, reforzando el enfoque integrador de políticas y planes, y adaptando e impulsando los nuevos instrumentos de coordinación, planificación y financiación mencionados, que permitan llegar a esa visión de futuro como país cohesionado.

Halaber, legeak EAEko landa-eremuetan politika sektorialak aplikatzean kontuan hartu beharreko gobernantza ezartzen du, eta erakundeen arteko lankidetzarako mekanismoak ere ezartzen ditu, ekintza publikoa koordinatua, koherentea eta efikaza izan dadin lortzeko.

Asimismo, la ley establece la gobernanza y los mecanismos de colaboración interinstitucional en la aplicación de las políticas sectoriales en las zonas rurales de la CAPV, con el fin de alcanzar una acción pública coordinada, coherente y eficaz.

Lege berria lau kapitulutan antolatzen da:

La nueva ley se estructura en torno a cuatro capítulos.

I. kapituluak legearen xedapen orokorrak garatzen ditu, bereziki xedea, printzipioak eta lortu nahi diren helburuak.

El capítulo I desarrolla las disposiciones generales de la ley, en particular las referidas el objeto, los principios y los objetivos que se pretenden conseguir.

1. artikuluak lege honen xedea jasotzen du: euskal landa-ingurunearen garapen jasangarrirako jarduketak gidatuko dituen arau-esparrua antolatu eta ezartzea, eta hori guztia landa-ingurunea lurraldeko gainerakoarekiko berdintasunean egon dadin, ingurune hori funtsezko eragilea baita herrialde osoaren garapen eta kohesiorako, ekonomiari, gizarteari eta lurraldeari dagokienez.

El artículo 1 recoge el objeto de esta ley, que consiste en regular y establecer el marco normativo que guíe las actuaciones para el desarrollo sostenible del medio rural vasco, todo ello con la finalidad de que el medio rural se posicione en pie de igualdad respecto al resto del territorio como un factor fundamental en el desarrollo y la cohesión económica, social y territorial de todo el país.

2. artikuluan legea aplikatzeko definizioak ezartzen dira; hala, baterako terminologia bat erabiliz, legea modu argiago eta seguruago batean aplikatuko da.

El artículo 2 establece las definiciones para la aplicación de la ley, de forma que la utilización de una terminología común redunde en una mayor claridad y seguridad en su aplicación.

3. artikuluan landa-garapeneko politikek eta jarduketek bete beharko dituzten printzipioak ezartzen dira. Printzipio horiek esparru honetan politikak eta jarduketak gidatu behar dituzten balioak dira, eta horien artean nabarmentzekoak dira landa-ingurunearen eta hiri-ingurunearen arteko aukera-berdintasuna, emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna, landa-eremuko emakumeen ahalduntzearen sustapena, euskal landa-ingurunearen paisaiaren eta biodibertsitatearen zainketa, baita kultura-identitatearen ere, eta landa-eremu guztietan euskararen erabilerari eman beharreko bultzada.

El artículo 3 establece los principios a los que habrán de acomodarse las políticas y actuaciones del desarrollo rural, entendidos estos como el conjunto de valores que han de guiar las políticas y actuaciones en este ámbito, entre los que destacan la igualdad de oportunidades entre el ámbito rural y el urbano y de mujeres y hombres, el fomento del empoderamiento de las mujeres rurales, la preservación del paisaje y de la biodiversidad, así como de la identidad cultural del medio rural vasco, y el impulso del uso del euskera en todas sus zonas rurales.

4., 5. eta 6. artikuluetan landa-garapeneko politikek lortu behar dituzten helburuak ezartzen dira. Legeak helburu estrategiko orokorrak eta sektorialak bereizten ditu, eta helburu horien hierarkizazio eta egituraketa egokia ezartzen du. Helburu horiek lagungarriak izan beharko dute landa-ingurunearen ikuspuntu orohartzaile baten fokua jartzeko eta, bide horretatik, politika sektorialak modu malgu batean aplikatu ahal izateko ekonomia-arloan, populazio-arloan edo erabiltzaileen arloan eskatu beharreko parametroei dagokienez. Kontuan hartu behar da helburu horiek guztiak lurraldeko, eskualdeko eta tokiko planak prestatzeko gida eta parametro bihurtuko direla, plan horiek baitira lege honen bidez ezartzen den landa-garapeneko estrategia berriaren nukleoa.

Los artículos 4, 5 y 6 establecen los objetivos que han de perseguir las políticas de desarrollo rural. La ley distingue entre objetivos estratégicos generales y sectoriales, y establece su adecuada jerarquización y articulación. Estos objetivos deberán contribuir a focalizar una visión omnicomprensiva del medio rural, que propicie una aplicación flexible de las políticas sectoriales en cuanto a los parámetros exigibles, económicos, poblacionales o relativos a las personas usuarias. Hay que tener en cuenta que todos estos objetivos se convertirán en la guía y parámetros para la elaboración de los distintos planes territoriales, comarcales y locales, que son el núcleo de la nueva estrategia de desarrollo rural que implanta esta ley.

II. kapituluan euskal landagunearen zonakatze berriaren oinarria proposatzen da, baita tokiko proiektu eta ekimenak bultzatu beharreko politika instituzionalekin lerrokatzeko aurreikusitako plangintza-tresna nagusiak ere.

El capítulo II plantea las bases para una nueva zonificación del espacio rural vasco, y los principales instrumentos de planificación previstos para la alineación de los proyectos e iniciativas locales a las políticas institucionales que hay que impulsar.

Orokorrean, gure landagunea modu estuan bilbatuta dago hiri-gunearekin, baina bata eta bestea argi eta garbi desberdinak dira. Hala ere, EAEko landagunea zonakatzea erabat garrantzitsua da landa-eremuen ezaugarriak eta beharrizanak identifikatzeko, geroago definituko diren garapen-eremuei dagokienez, eta modu horretan landa-garapeneko berariazko politikak nahiz politiken barruan esparru horietako bakoitzari eman beharreko laguntzen programak diseinatu eta aplikatzeko. Legeak landa-eremuen karakterizazioa gerorako uzten du, geroko erregelamendu-garapen baterako.

De manera general, nuestro espacio rural está fuertemente imbricado con el espacio urbano, aunque claramente diferenciable de este. No obstante, la zonificación del espacio rural de la CAPV resulta de vital importancia para identificar las características y las necesidades de las zonas rurales con relación a ámbitos de desarrollo que se definirán posteriormente y poder así diseñar y aplicar políticas específicas de desarrollo rural y sus programas de ayudas a cada uno de esos ámbitos. La ley pospone la caracterización de las zonas rurales a un posterior desarrollo reglamentario.

Euskal landa-inguruneko plangintza-tresnak lege honetan landa-garapeneko politikako elementu gako bihurtzen dira, landa-eremuak garatzeko egin beharreko jarduketak tresna horien inguruan egituratuko baitira.

Los instrumentos de planificación en el medio rural vasco se convierten en esta ley en los elementos clave de la política de desarrollo rural, en la medida en que las diversas actuaciones que hay que realizar para el desarrollo de las zonas rurales se estructurarán en torno a dichos instrumentos.

Lurralde-garapenerako planak zehazten diren garapen-eremu bakoitzerako landa-eremuen diagnostikoa ezartzeko beharrari erantzuten diote, eremu horiei lotuta legean ezarritako helburu orokorrei dagokienez, eta helburu sektorialak, jarduketa-ardatzak eta ardatz horien garapenean parte hartzen duten eragile instituzionalak argi eta garbi adierazteko beharrari. Lurralde-garapeneko planek lurralde-antolamenduko tresnei men egin beharko diete, zeinek bere jarduketako gune geografikoari dagozkion tresnei.

Los programas de desarrollo territorial responden a la necesidad de establecer, para cada uno de los ámbitos de desarrollo que se definan, el diagnóstico de las zonas rurales respecto a los objetivos generales marcados en la ley vinculados a dichos ámbitos, y señalar claramente los objetivos sectoriales, los ejes de actuación y los agentes institucionales implicados en su desarrollo. Los planes de desarrollo territorial deberán respetar los instrumentos de ordenación del territorio que afecten al espacio geográfico de actuación de cada uno.

Lurralde-garapeneko programak landa-ingurunearen lurralde-garapeneko ekintza politiko-instituzional eta sektore anitzekoaren ibilbide-orri gisa erabiliko dira; eta landa-garapeneko eskualdeko programak nahiz, hala badagokio, toki-garapeneko estrategiak prestatzeko eta bateratzeko gidak izango dira.

Los programas de desarrollo territorial actuarán como la hoja de ruta de la acción política institucional y multisectorial para el desarrollo territorial del medio rural, y constituirán la guía para la elaboración y alineamiento de los programas comarcales de desarrollo rural y, en su caso, de las estrategias de desarrollo local.

Landa-garapeneko eskualdeko programetan, eskualde-eremu bakoitzean ezarri behar diren jarduera-lerro eta proiektu nagusien zehaztasun- eta lehentasun-maila azpimarratzen da, behetik goranzko ikuspegiari («bottom-up») eutsiz, hala horien prestaketan nola garapenean, eta, betiere, kasu bakoitzean eragina duten lurralde-garapeneko programen gidalerroak betez.

Por su parte los programas comarcales de desarrollo rural inciden en la determinación y priorización de las principales líneas de actuación y proyectos a implementar en cada ámbito comarcal, preservando el enfoque ascendente («bottom-up»), tanto en su elaboración como en su despliegue, y atendiendo a las directrices de los programas de desarrollo territorial que incidan en cada una.

Halaber, borondatez ezartzen dira EAEn landa-eremuak dituzten udalerri eta kontzejuetarako tokiko garapen-planak (TGP), beharrizanei eta bultzatu beharreko proiektuei buruzko gogoeta eta plangintzarako tresna bat eskura eduki dezaten. Tresna horren bidez, egin beharreko jarduketen programazio xehatua errazago egingo dute, eta kasuan kasuko udalerrira egokitua, betiere, eragiten dieten landa-garapeneko eskualdeko programei jarraikiz.

Asimismo, se establecen con carácter voluntario los planes de desarrollo local (PDL) para los municipios y concejos con zonas rurales de la CAPV, con la finalidad de que dispongan de una herramienta de reflexión y planificación sobre aquellas necesidades y proyectos a impulsar, que les facilite una programación más pormenorizada de las actuaciones a ejecutar, referida al ámbito del municipio de que se trate, siempre en consonancia y coherencia con los programas comarcales de desarrollo rural que les afecten.

III. kapituluan garatzen da euskal landa-eremuetan sustatu beharreko jarduketen gobernantza, eta alde horretatik bi kategoria diferente ezartzen dira: ikuspegi instituzionala daukan gobernantza eta ikuspegi publiko-pribatua daukana.

El capítulo III desarrolla la gobernanza de las distintas actuaciones a impulsar en las zonas rurales vascas, contemplando dos categorías diferenciadas: la gobernanza de enfoque institucional y la de enfoque público-privado.

Gobernantza instituzionala Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta toki-erakundeek, zeinek beren eskumenen barruan, egiten dituzten jarduketa estrategikoei buruzkoa da. Gobernantza instituzionalaren maila horretan, legearen asmoa da politika instituzional eta sektorialak zaintzeari lotzen zaion ikuspegian (landa-lentean) eragina izatea, ikuspegi hori landa-garapeneko politiketan aurreikusitako helburu eta jarduketen arabera egokitzeari dagokionez. Ikuspegi hori EBko herrialde batzuetan ezarrita dago jada.

La gobernanza institucional es aquella referida a las actuaciones estratégicas emanadas desde el Gobierno Vasco, las diputaciones forales y las instituciones locales en el ámbito de sus competencias respectivas. En este nivel de gobernanza institucional, la ley pretende incidir en el enfoque de vigilancia o lente rural ligado a la vigilancia de las políticas institucionales y sectoriales en cuanto a su adaptación a los objetivos y actuaciones previstos en las políticas de desarrollo rural, que ya está instaurado en algunos países de la UE.

Horregatik, legeak xedatzen duenez, EAEko Administrazio orokorrak zein foru-administrazioek sustatutako plan, programa eta ekimen instituzionalak onartu aurretik, instituzio sustatzaileari dagokion landa-garapeneko sailak txostena egin beharko du, baldin eta plan, programa eta ekimen horiek lege honetan aurreikusitako landa-eremuei eragiten dieten helburu orokor edo sektorialekin zerikusia badute.

Por ello, la ley dispone que todos aquellos planes, programas e iniciativas institucionales, bien promovidos por la Administración general de la CAPV, bien por las administraciones forales, que afecten a los objetivos generales o sectoriales que incidan en las zonas rurales previstas en esta ley, con carácter previo a su aprobación, deberán ser sometidos a informe por el departamento competente en materia de desarrollo rural perteneciente a la institución promotora.

Landa-garapeneko politika eta jarduketen kontrola, jarraipena eta ebaluazioa egiteko, gaur egun dauden tresnak baino arinagoak eta sinpleagoak diren kontrol- eta jarraipen-mekanismoen alde egiten da; horretarako, jarduketa eta eginkizun berriak egin behar dituzte landa-garapeneko zuzendaritza eskudunek, alegia, Euskadiko Administrazio orokorreko eta foru-administrazioko eta toki-erakundeen Administrazioko instituzioetako bakoitzean, instituzio bakoitzaren eskumen-esparruak zainduta.

Para el control y seguimiento y evaluación de las políticas y actuaciones de desarrollo rural, se apuesta por mecanismos más ágiles y sencillos de control y seguimiento que los instrumentos actuales, a través de nuevas actuaciones y funciones a realizar por las direcciones competentes en materia de desarrollo rural en cada una de las instituciones de la Administración general y foral y de la Administración de las instituciones locales de Euskadi, preservando los ámbitos competenciales de cada institución.

Maila horretan gobernantzaren koherentzia, efikazia eta koordinazioa bermatzeko, legean berebiziko zeregina ematen zaio Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordeari, abenduaren 23ko 17/2008 Legearen, Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoaren bidez sortu zen horri; hain zuzen ere, lege honen bidez batzorde hori aldatu egiten da, landa-garapenaren arloan legeak ematen dizkion eginkizun berriak barnean har ditzan. Hala, batzorde horrek funtsezko zeregina izango du lehenago aipatu diren plangintza-tresnen aldeko txostenen prestaketan eta gainbegiratze-txostenen onarpenean.

Para asegurar la coherencia, eficacia y coordinación de la gobernanza a este nivel, la ley otorga un papel crucial a la Comisión de Política Agraria, Alimentaria y de Desarrollo Rural, que fue creada por la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria del País Vasco y que mediante esta ley se modifica para que acoja las nuevas funciones referidas al desarrollo rural que le otorga. Así, esta comisión tendrá un rol fundamental en la elaboración de informes favorables de los instrumentos de planificación antes mencionados y en la aprobación de los informes de supervisión.

Toki-ikuspegiko gobernantzari dagokionez, arau berriak egungo eredua hobetzea proposatzen du, lankidetza publiko-pribatuaren formula berri baten bidez, bereziki landa-garapeneko erakundeen, Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien arteko harremanetan. Formula berri horrek ahalbidetuko du lehenengoek eraginkortasun handiagoz jardutea lege honetako helburuak betetzeko.

En cuanto a la gobernanza de enfoque local, la nueva norma propone la mejora del modelo actual, a través de una fórmula de colaboración público-privada, especialmente en las relaciones entre las asociaciones de desarrollo rural, el Gobierno Vasco, y las diputaciones forales, que posibilite que las primeras contribuyan de forma más eficaz al cumplimiento de los objetivos de la presente ley.

Alde horretatik, gobernantzako egitura homogeneoagoa lortu nahi da, egitura efizienteagoa, pisu eta eduki handiagokoa, eskualdeetan nahiz eskualdeetatik harago agertuko dena, eta bidea emango duena proiektuen sorkuntza-lanean izaera hurbilari eusteko eta, aldi berean, lurraldean jarduten duten gainerako egitura eta erakundeekin sinergia sendoak ezartzeko.

Así se pretende lograr una estructura de gobernanza más homogénea, eficiente, con mayor peso y contenido, con presencia territorial tanto a nivel comarcal como supracomarcal, que permita a la vez que preservar su carácter de cercanía a la generación de proyectos, posibilitar el establecimiento de sinergias sólidas con el resto de estructuras y organizaciones que actúan en el territorio.

Horregatik, bat etorriz landa-garapeneko elkarteek Administrazio publikoaren agente laguntzaile gisa duten funtsezko zereginarekin, legearen helburuak lortze aldera, bereziki, landa-garapeneko eskualdeko programak kudeatzeko, nabarmen indartu dira aurreko legean aurreikusitako lankidetza-hitzarmenak.

Por ello, en consonancia con el papel fundamental de las asociaciones de desarrollo rural como agentes colaboradores de la Administración pública en orden a la consecución de los objetivos de la ley, en especial, la gestión de los planes comarcales de desarrollo rural, se refuerza sustancialmente los convenios de colaboración previstos en la anterior ley.

Horrekin batera, kudeaketa-zerbitzu berri bat sortzen da Hazi Fundazioaren barruan: Lurralde. Hitzarmenak sinatzen dituzten landa-garapeneko elkarteekin koordinatuko da zerbitzua, 14.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta landa-garapeneko jarduketen koherentzia bermatu eta indartuko du.

Asimismo, se crea un nuevo servicio de gestión dentro de la Fundación Hazi, Lurralde, que se coordinará con las asociaciones de desarrollo rural conveniadas conforme a lo dispuesto en el artículo 14.5, asegurando y reforzando la coherencia de las actuaciones en materia de desarrollo rural.

Tokiko gobernantza publiko-pribatuaren barruan, Landa Garapenaren Euskal Sarea sortzen da. Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean landa-garapenaren arloko eskumena duen sailari atxikita dago, eta helburu hauek izango ditu: landa-garapenean parte hartzen duten entitate eta eragileen arteko lotura, koordinazioa eta lankidetza sustatzea.

Dentro de la gobernanza público-privada a nivel local, se crea la Red Vasca de Desarrollo Rural, adscrita al departamento de la Administración general de la Comunidad Autónoma competente en materia de desarrollo rural, con la finalidad de impulsar la conexión, coordinación y colaboración de las entidades y agentes implicados en el desarrollo rural.

Azkenik, IV. kapituluak landa-garapeneko jarduketak finantzatzeko arau eta printzipio jakin batzuk ezartzen ditu. Arau horiek lurralde-kohesioko ikuspegi batetik abiatzen dira; xede horrekin, EAEn operatiboak diren programetatik Europako Egitura eta Inbertsio Funtsei lotuta dauden horien baterako partaidetza ezartzen da finantza-esparru horretan. Halaber, landa-eremu edo -gune jakin batzuetan funts anitzeko ikuspegia aplikatzeko aukera sustatzen du, eta zabalik uzten, hori komenigarria eta posiblea denean.

Finalmente, el capítulo IV, establece determinadas reglas y principios para la financiación de las actuaciones de desarrollo rural. Estas reglas parten de un enfoque de cohesión territorial, estableciendo la coparticipación de los distintos programas operativos de la CAPV ligados a Fondos Estructurales y de Inversión Europeos (EIE) en dicho marco financiero. Asimismo, fomenta y deja abierta la posibilidad de la aplicación del enfoque multifondo en determinadas zonas o espacios rurales cuando ello sea conveniente y posible.

I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Legearen xedea.

Artículo 1.– Objeto de la ley.

1.– Lege honen xedea da euskal landa-ingurunearen garapen jasangarrirako jarduketak orientatuko dituen arau-esparrua antolatu eta ezartzea, eta hori guztia landa-ingurunea lurraldeko gainerakoarekiko berdintasunean egon dadin, ingurune hori funtsezko eragilea baita herrialdearen garapen eta kohesiorako, ekonomiari, gizarteari eta lurraldeari dagokienez. Horretarako, ezinbestekoa izango da nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-jarduerak kontuan hartzea. Jarduera horiek sustatzea, landa-eremuko biztanleria eta lurraldea mantentzeko eta garatzeko oinarrizko tresna izango da.

1.– Es objeto de esta ley regular y establecer el marco normativo que oriente las actuaciones para el desarrollo sostenible del medio rural vasco, de forma que este se posicione en un plano de igualdad respecto al resto del territorio como un factor fundamental en el desarrollo y la cohesión económica, social y territorial del país. Con este fin, será imprescindible tener en cuenta las actividades agraria, ganadera y forestal. El fomento de estas actividades será una herramienta básica para el mantenimiento y el desarrollo de la población y del territorio en el espacio rural.

2.– Halaber, lege honen xedea da EAEko landa-eremuetan politika sektorialak aplikatzean kontuan hartu beharreko gobernantza ezartzea, eta erakundeen arteko lankidetzarako mekanismoak ere bai, lurralde-garapenaren arloan ekintza publikoa koordinatua eta osagarria izan dadin legeak ezarritako helburuak lortzeko.

2.– Asimismo, es objeto de esta ley establecer la gobernanza y los mecanismos de colaboración interinstitucional en la aplicación de las políticas sectoriales en las zonas rurales de la CAPV, con el fin de alcanzar una acción pública coordinada y complementaria en el ámbito del desarrollo territorial para conseguir los objetivos fijados por la ley.

2. artikulua.– Definizioak.

Artículo 2.– Definiciones.

Lege honen xederako, honela ulertzen dira honako hauek:

A los efectos de esta ley se entiende por:

a) Landa-garapena: landa-eremuetan aplikatutako lurralde-garapeneko prozesua, honako xede hau duena: euskal landa-ingurunearen jasangarritasuna eta funtzio-aniztasuna zaintzea, biztanleen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzea eta EAEren ekonomia-, gizarte- eta lurralde-kohesioa bideratzea.

a) Desarrollo rural: proceso de desarrollo territorial aplicado a las zonas rurales, dirigido a preservar la sostenibilidad y multifuncionalidad del medio rural vasco, a mejorar el bienestar y la calidad de vida de sus habitantes y a propiciar la cohesión económica, social y territorial de la CAPV.

b) Lurralde-garapena: lurralde bat alderdi sozioekonomikoan eraikitzeko prozesu jasangarria, ikuspegi integral batean oinarritzen dena. Prozesu horretan elkarreraginean aritzen dira inguruneko elementu fisikoak, prozesu ekonomikoak eta herritarren gainerako ekimen indibidual zein kolektiboak, eta ekintza politikoak bultzatzen dituen politika sektorial instituzionalak ere bai. Prozesu horrek gizartearen kohesio handiagoa lortzea du xede eta, horretarako, landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko oreka zuzena ziurtatzen du eta hazkunde ekonomiko handiagoa eta hobea sortzen du.

b) Desarrollo territorial: proceso de construcción socioeconómica de un territorio, de carácter sostenible, sustentado en un enfoque integral en el que interactúan los elementos físicos del entorno, los procesos económicos y el resto de las iniciativas individuales y colectivas de sus ciudadanos y ciudadanas, y las políticas sectoriales institucionales impulsadas desde la acción política, orientado a lograr una mayor cohesión social, asegurando un correcto equilibrio rural urbano y generando un mayor y mejor crecimiento económico.

c) Partaidetzazko toki-garapenaren estrategia (PTGE): eragiketen multzo koherentea, toki-ekintzako talde batek diseinatu eta praktikan jarritakoa. Eragiketa horiek xede dute tokiko eremuaren helburu eta beharrizanak betetzea, eta laguntza ematen dute hazkunde adimentsu, jasangarri eta integratzailerako Europar Batasunaren estrategia burutzen.

c) Estrategia de desarrollo local participativo (EDLP): conjunto coherente de operaciones cuyo fin es satisfacer objetivos y necesidades locales, y que contribuyen a la realización de la estrategia de la Unión Europea para un crecimiento inteligente, sostenible e integrador, diseñado y puesto en práctica por un grupo de acción local.

d) Toki Ekintzako Taldea (TET): toki ekintzako taldeak irabazteko asmorik gabeko elkarteak dira, lurralde-izaera nabarmenekoak, tokiko interes sozioekonomiko publiko eta pribatuen ordezkariek osatuak (elkarteak, enpresak, tokiko administrazio publikoak eta gizarte zibileko beste talde batzuk). Talde horien helburua da partaidetzazko toki-garapenaren estrategiak ezartzea, zeinek bere lurraldean, behetik goranzko ikuspegi batetik (LEADER ikuspegi parte-hartzailea).

d) Grupo de acción local (GAL): los grupos de acción local son asociaciones sin ánimo de lucro, de marcado carácter territorial, compuestos por representantes de los intereses socioeconómicos locales públicos y privados (asociaciones, empresas, administraciones públicas locales y otros grupos de la sociedad civil), cuyo objetivo es implantar estrategias de desarrollo local participativo en sus respectivos territorios desde un enfoque ascendente (enfoque participativo LEADER).

e) Landa-garapeneko elkartea (LGE): zuzenbide pribatuko erakundea da, elkarteen legeriaren babesean eratua. Jarduketa-eremu geografikoko toki-entitateek eta ordezkaritza handiena duten eragile sozioekonomiko eta sektorialek parte osatzen dute. Lankidetza publiko-pribatuko tresnak dira. Lurraldearen garapen jasangarrian laguntzen duten tokiko, eskualdeko eta eskualdez gaindiko ekimenak bultzatzeko eta babesteko paper gakoa izango dute. Gobernantzaren eskualdeko ikuspegia betetzeari lotuta daudenez, legean aurreikusita dagoen bezala, eragile laguntzaile gisa onartuko ditu Administrazio publikoak.

e) Asociación de desarrollo rural (ADR): entidad de derecho privado, constituida al amparo de la legislación sobre asociaciones, que integra a entidades locales y a los agentes socioeconómicos y sectoriales más representativos de su ámbito geográfico de actuación. Herramienta de colaboración público-privada, tendrá un papel clave en el impulso y el apoyo a iniciativas locales, comarcales y supracomarcales que contribuyan al desarrollo sostenible de su territorio. Su vinculación al cumplimiento del enfoque comarcal de gobernanza previsto en la ley, le permitirá ser reconocida como agente colaborador de la Administración pública.

f) Landa-ingurunea: EAEko landa-eremuak nahiz eremu horietako biztanleria barnean hartzen dituen esparru sozioekonomikoa.

f) Medio rural: ámbito socioeconómico que abarca las zonas rurales de la CAPV y la población que las habita.

g) Nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-sektorearen funtzio-aniztasuna: nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-sektoreak gizarteari egindako ekarpenen multzoa. Merkatuetara bideratutako elikagai eta lehengaiez gain, beste ondasun eta zerbitzu publiko edo kanpo-efektu batzuk ere badira, merkatuek ordaintzen ez dituztenak. Nekazaritza- eta basogintza-sektoreak sortutako ondasun publiko edo kanpo-efektu positiboen artean honako hauek nabarmendu ahal dira:

g) Multifuncionalidad de los sectores agrario, ganadero y forestal: conjunto de contribuciones del sector agrario, ganadero y forestal a la sociedad. Incluye, además de alimentos y materias primas destinadas a los mercados, otros bienes y servicios públicos, o externalidades, no remunerados por estos. Entre los bienes públicos o externalidades positivas generados por el sector agroforestal cabe señalar:

i) Landagunea (EAEren % 85) kudeatzea.

i) La gestión del espacio rural (85 % CAPV).

ii) Paisaia babestea, kudeatzea eta antolatzea.

ii) La protección, gestión y ordenación del paisaje.

iii) Ingurumen-funtzioa eta natura-ingurunea kontserbatzekoa: laguntza ematea ura finkatzen, lurzoruaren higadura saihesten, CO2 finkatzen, biodibertsitatea mantentzen, ekosistemak babesten eta abar.

iii) La función medioambiental y de conservación del medio natural: contribución a la fijación de agua, a evitar la erosión del suelo, a la fijación de CO2, al mantenimiento de la biodiversidad, a la protección de ecosistemas, etcétera.

iv) Lurraldearen eta bere landa-eremuaren arteko identifikazio soziala: gastronomia, tradizioak, paisaia, kulturaren sostengua (besteak beste euskara kontserbatzea).

iv) La identificación social del territorio con su agro: gastronomía, tradiciones, paisaje, sostenimiento cultural (la conservación del euskera entre otros).

v) Klima-aldaketari egokitzeko eta bere eraginak leuntzeko laguntza ematea.

v) La contribución a la mitigación y adaptación al cambio climático.

vi) Biztanleria landa-eremuan finkatzea.

vi) La fijación de la población en el espacio rural.

h) Landa-eremua: legearen aplikazio-eremu geografikoa, zeinaren parametrizazioa 7. artikuluan aurreikusitako erregelamendu-garapenean arautuko den.

h) Zona rural: ámbito geográfico de aplicación de la ley, cuya parametrización se regulará en el desarrollo reglamentario previsto en el artículo 7.

3. artikulua.– Landa-garapenaren printzipio gidariak.

Artículo 3.– Principios inspiradores del desarrollo rural.

Landa-garapenak helburu izan beharko du landa-ingurunearen jasangarritasuna eta funtzio-aniztasuna lortzea, lurralde-ikuspegi justu, orekatu eta jasangarri batetik; horretarako, landa-garapenaren ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-arloetako dimentsioetan hainbat printzipio txertatuko ditu, besteak beste, landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko eta emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna, landa-eremuko emakumeen ahalduntzea, biodibertsitatea mantentzea, paisaiaren eta euskal landa-ingurunearen kultura-identitatearen zainketa, eta landa-eremu guztietan euskararen erabilerari eman beharreko bultzada.

El desarrollo rural deberá perseguir la sostenibilidad y multifuncionalidad del medio rural, desde un enfoque territorial justo, equilibrado y sostenible incorporando en sus dimensiones ambiental, social y económica, entre otros principios, la igualdad de oportunidades entre el ámbito rural y el ámbito urbano y de mujeres y hombres, el empoderamiento de las mujeres rurales, el mantenimiento de la biodiversidad, la preservación del paisaje y de la identidad cultural del medio rural vasco, y el impulso del uso del euskera en todas sus zonas rurales.

4. artikulua.– Landa-garapeneko politiken helburu estrategikoak.

Artículo 4.– Objetivos estratégicos de las políticas de desarrollo rural.

Landa-garapeneko politikak bitarteko izango dira honako helburu estrategiko hauek lortzeko:

Las políticas de desarrollo rural impulsarán la consecución de los siguientes objetivos estratégicos:

a) EAEko landa-espazioa sustatzea eta babestea, bereziki nekazaritza-jarduerak okupatutakoa eta mendi-eremuak, EAEko lurraldea egituratzen duen eta lurraldearen paisaia bereizgarriena osatzen duen funtsezko elementu gisa.

a) El fomento y la preservación del espacio rural vasco, en particular el ocupado por la actividad agraria y las zonas de montaña, como elemento fundamental que vertebra el territorio de la CAPV y configura su paisaje más representativo.

b) Erakundeen arteko beharrezko koordinazioa bermatzea EAEko landa-eremuen jarduera ekonomikoa sustatu eta dibertsifikatzeko, herrialdearen ekonomia jasangarria gara dadin laguntza emateko eta landa-eremu horietan biztanleria eta zerbitzuak ezarri daitezen, betiere landa-ingurunean funtsezkoa den lehen sektoreko jarduera errespetatuz.

b) Garantizar la coordinación interinstitucional necesaria para el fomento y la diversificación de la actividad económica en las zonas rurales de la CAPV, de forma que se contribuya al desarrollo de la economía sostenible del país y al asentamiento de población y servicios en estas zonas, respetando en todo caso la actividad del sector primario, que es fundamental en el ámbito rural.

c) EAEko landa-biztanleen ongizate-maila hiri-biztanleen ongizate-mailarekiko parekatzea, bai eta landa-ingurunearen despopulatzeari eta zahartzeari buelta ematea ere, funtsezko faktorea baita Euskadiko gizartearen eta lurraldearen kohesiorako.

c) Igualar el nivel de bienestar de la población rural vasca con el nivel de bienestar de la población urbana, así como revertir la despoblación y el envejecimiento del medio rural, como factor sustancial para la cohesión social y territorial de Euskadi.

Helburu horiek NBEren Garapen Jasangarriko Helburuekin eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko 2015eko Parisko Hitzarmenarekin bat etorriz bultzatuko dira.

El impulso de dichos objetivos se llevará a cabo en consonancia con los Objetivos de Desarrollo Sostenible de la ONU y el Acuerdo de París de 2015 para combatir el cambio climático.

5. artikulua.– Landa-garapeneko politiken helburu orokorrak.

Artículo 5.– Objetivos generales de las políticas de desarrollo rural.

Landa-garapeneko politikek honako helburu orokor hauek izango dituzte:

Las políticas de desarrollo rural tenderán a la consecución de los siguientes objetivos generales:

A) Euskal landagunea zaintzeko.

A) En el ámbito de la preservación del espacio rural vasco.

I) Euskal landagunearen lurralde-antolamendua behar bezala egitea, ikuspegi integrala, sistemikoa eta sektore anitzekoa edukiko duen lurralde-garapeneko eredu jasangarri orekatu baten arabera, ingurunea despopulatzea eta uztea saihestuz, indarrean dauden lurraldearen antolamenduko tresnekin bat.

I) La adecuada ordenación territorial del espacio rural vasco conforme a un método de desarrollo territorial sostenible que contemple un enfoque integral, sistémico y multisectorial, en equilibrio, que evite espacios de despoblación y abandono, en consonancia con los instrumentos de ordenación del territorio vigentes.

II) Nekazaritza- eta basogintza-sektorearen jasangarritasuna eta funtzio-aniztasuna, euskal landagunearen kudeatzaile nagusia, aberastasun- eta enplegu-iturria eta euskal gizartearentzako oinarrizko ondasunen hornitzailea delako, lurraldearekiko errespetua duen nekazaritzan oinarritutako ekoizpen ereduen alde eginez.

II) La sostenibilidad y multifuncionalidad del sector agroforestal, como principal gestor del espacio rural vasco, fuente de riqueza y empleo, así como proveedor de bienes básicos a la sociedad vasca, favoreciendo modelos de producción basados en un agricultura respetuosa con el territorio.

III) Natura-ondarea eta paisaia zaintzea, ikuspegi integral batetik. Ikuspegi horrek uztartu egingo ditu ingurumen-babesari, -kontserbazioari eta -leheneratzeari buruzko araudien betetzea baliabideen aprobetxamendu jasangarriarekin, garapen sozioekonomikoarekin eta gizarteak naturaguneez gozatzearekin, horietan bizi direnen bizimodua eta jarduerak errespetatuz.

III) La preservación del patrimonio natural y el paisaje desde una visión integral que compagine el cumplimiento de las normativas de protección, conservación y restauración ambiental con el aprovechamiento sostenible de los recursos, el desarrollo socioeconómico y el disfrute de los espacios naturales por la sociedad, respetando la forma de vida y las actividades de las personas que viven en ellos.

IV) Energia sortzeko iturriak deszentralizatzea eta landa-ingurunea energiaz hornitzeko instalazio txikiak bultzatzea. Horiek bateragarriak izango dira ingurumena eta lurraldea zaintzearekin eta mantentzearekin.

IV) Descentralización de las fuentes generadoras de energía e impulso de pequeñas instalaciones para abastecer de energía al medio rural, compatibles con la preservación y el mantenimiento del medio ambiente y del territorio.

B) Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuetan jarduera ekonomikoa sustatu eta dibertsifikatzeko.

B) En el ámbito del fomento y la diversificación de la actividad económica en las zonas rurales del País Vasco.

V) Euskal landa-ingurunean ekintzailetza eta barne-ekintzailetza sustatzea; xede horrekin, enpresa-dinamismo endogenoa indartzea eta berrikuntzari lotutako ekintzailetza-agertoki berriak aurreikustea, bereziki lurralde adimendunaren («smart territory») testuinguru digitaletan, baita landa-eremuko balio-kate berriei lotutakoak ere, balio-kate horiek onura sozial argiak ekarriko baitituzte bioteknologiaren, ekonomia sozialaren eta ekonomia zirkularraren arlotik, eta lanpostu egonkorrak eta kalitatezkoak sortuko baitituzte.

V) El fomento del emprendimiento y el intraemprendimiento en el medio rural vasco, buscando la potenciación del dinamismo empresarial endógeno y contemplando nuevos escenarios de emprendimiento ligados a la innovación, especialmente en contextos digitales de territorio inteligente («smart territory»), así como a nuevas cadenas de valor rurales que, desde el campo de la biotecnología, la economía social y la economía circular proyecten claros beneficios sociales y generen empleos estables y de calidad.

VI) Ekonomia dibertsifikatzea eta enpresak sortzea euskal landa-ingurunea, nekazaritza-jardueraz gain, hazkunderako indar handia duten nitxo ekonomikoetan: turismo jasangarria, osasuna eta ongizatea, elikagai-industria, gastronomia eta jatetxe-arloa, abenturako aisialdia, energia berriztagarriak, artisautzaren merkataritza eta abar. Balio erantsi handiko jarduera ekonomikoak sustatzea, hau da, materia eta energia globalen hornidura-kateetatik eratorritako inpaktuekiko erresilienteak direnak, landa-erakundeei aberastasuna sortzen dietenak eta ingurumen- eta klima-helburuak betetzen laguntzen dutenak.

VI) La diversificación económica y la creación de empresas en los nichos económicos que, además de la actividad agraria, presentan un importante potencial de crecimiento en el medio rural vasco: turismo sostenible, salud y bienestar, industria alimentaria, gastronomía y restauración, ocio de aventura, energías renovables, comercio de artesanía, etcétera. El fomento de actividades económicas de alto valor añadido, resilientes a los impactos derivados de las cadenas de suministro de materias y energía globales, que generen riqueza a las entidades rurales y favorezca el cumplimiento de los objetivos ambientales y climáticos.

C) EAEko landa-biztanleen ongizate-maila hobetzeko eta biztanleria horren zahartzeari eta despopulazioari buelta emateko.

C) En el ámbito de la mejora del nivel de bienestar de la población rural vasca y reversión de su envejecimiento y de la despoblación.

VII) Landa-inguruneko biztanleei bizi-kalitate ona bermatzeko beharrezkoak diren azpiegitura, zerbitzu eta ekipamendu publikoak hobetzea, haietarako sarbidea bermatuz aukera-berdintasunean hiri-inguruneko biztanleekin.

VII) La mejora de las infraestructuras, servicios y equipamientos públicos necesarios para asegurar una buena calidad de vida a los y las habitantes del medio rural, garantizando el acceso a estos en igualdad de condiciones con los habitantes del medio urbano.

VIII) IKTak erabiltzea, landa-eremuetako biztanleen bizi-kalitatea eta lana hobetzeko nahiz landa-ingurunearen isolamendua arintzeko bidea den aldetik.

VIII) El uso de las TIC como vía para mejorar la calidad de vida y el trabajo de la población que habita las zonas rurales, así como para mitigar el aislamiento del medio rural.

IX) Landa-ingurunean etxebizitzarako irispidea izatea, eremu bakoitzaren ezaugarri sozioekonomikoak eta paisaia- eta ingurumen-arloko ezaugarriak errespetatzen dituen hirigintza batean oinarrituta.

IX) El acceso a la vivienda en el medio rural desde un urbanismo respetuoso con las características socioeconómicas, paisajísticas y medioambientales de cada zona.

X) Landa-ingurunearen natura-, kultura- eta identitate-ondare materiala nahiz immateriala babestea. Hain zuzen ere, nahitaezkoa da ondare hori kontserbatzea, indartzea eta balioan jartzea, etorkizuneko belaunaldiei begira.

X) La preservación del patrimonio natural, cultural e identitario del medio rural, tanto material como inmaterial, que es preciso conservar, poner en valor y fortalecer, para las futuras generaciones.

XI) Berrikuntza landa-ingurunean txertatzea, eraldaketa sozial, diziplina anitzeko eta sistemikoaren ardatza delakoan.

XI) La incorporación de la innovación en el medio rural como una herramienta para la transformación social, multidisciplinar y sistémica.

XII) Landa-ingurunean despopulazioaren aurka borrokatzea, zerbitzu espezifikoak emanez, bereziki hezkuntzan eta osasunean, seme-alabak dituzten familiak finkatzen eta jaiotza-tasa handitzen laguntzeko.

XII) La lucha contra la despoblación en el medio rural, mediante la dotación de servicios específicos, particularmente en educación y sanidad, que favorezcan el asentamiento de familias con hijos e hijas y el incremento de la natalidad.

6. artikulua.– Landa-inguruneko politika instituzionalen helburu sektorialak.

Artículo 6.– Objetivos sectoriales de las políticas institucionales en el medio rural.

1.– Instituzio eta erakunde eskudunek, koordinatuta, horien jardueran artikulu honetan ezarritako helburu sektorialak lortzea izango dute xede, eta kontuan hartuko dute arau honen 7. artikuluaren arabera gerora erregelamendu-garapen bidez ezarriko den landa-eremuen karakterizazioa.

1.– Las instituciones y organismos competentes, de manera coordinada, orientarán su actuación a la consecución de los objetivos sectoriales establecidos en el presente artículo, teniendo en cuenta la caracterización de las zonas rurales que se establecerá en posterior desarrollo reglamentario, según el artículo 7 de la presente norma.

2.– Helburu horiek lagungarriak izan beharko dute landa-ingurunea nahiz landa-ingurunearen arazoak eta funtzionaltasuna ikuspegi orohartzaile batetik ikusteko; bide horretatik, diskriminazio positiboa eta haztapen malgua ahalbidetu beharko dituzte politika sektorialak modu malgu batean aplikatzerakoan, populazio-arloan edo erabiltzaileen arloan irizpide ekonomikoak edo gutxieneko atalaseak erabiltzeari dagokionez.

2.– Dichos objetivos, deberán contribuir a visualizar un enfoque omnicomprensivo del medio rural, de su problemática y de su funcionalidad, de modo que posibiliten una discriminación positiva y una ponderación flexible, en la utilización de criterios económicos o umbrales mínimos de población y personas usuarias, a la hora de aplicar las distintas políticas sectoriales.

3.– Honako hauek dira helburu sektorialak:

3.– Tales objetivos sectoriales son los siguientes:

A) Lurralde-antolamenduaren arloan.

A) En materia de ordenación del territorio.

I) Bidea ematea Lurralde Antolamenduko Gidalerroak (LAG), lurralde-plan partzialak (LPP), lurralde-plan sektorialak (LPS) eta hiri antolamenduko plan orokorrak (HAPO) onartzeko edo berrikusteko prozesuak landagunea zaintzeko lagungarriak izan daitezen, eta 9. artikuluan aurreikusten diren lurralde-garapeneko programetan (LuGP) jasotako beharrizan eta estrategiak kontuan har daitezen horiek idaztean.

I) Propiciar que los procesos de aprobación o revisión de las Directrices de Ordenación del Territorio (DOT), de los planes territoriales parciales (PTP) y sectoriales (PTS), así como de los planes generales de ordenación urbana (PGOU), contribuyan a la preservación del espacio rural y a valorar en su redacción las necesidades y estrategias recogidas en los programas de desarrollo territorial (PDT) previstos en el artículo 9.

II) Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektorialean eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoaren abenduaren 23ko 17/2008 Legeko II. titulutik sortutako araudian jasotzen diren tresnak, nekazaritza-lurrak babestekoak, garatzea eta aplikatzea, tresnok funtsezkoak baitira nekazaritza-lurrak bertan behera uztea eragozteko eta haren artifizializazioa saihesteko, elikagaien hornidurarekiko betetzen duten funtzioa babestua.

II) Desarrollar y aplicar los instrumentos de defensa del suelo agrario previstos en el Plan Territorial Sectorial Agroforestal y en la normativa derivada del título II de la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria, como elementos básicos para evitar el abandono y la artificialización del suelo agrario, preservando la función que cumple como proveedor de alimentos.

III) Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen barruan adieraztea eta adostea landagunea kontserbatzeari dagokionez antolamendurako edozein tresnatan kontuan hartu beharko diren irizpideak.

III) Señalar y consensuar en el ámbito de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco todos aquellos criterios que cualquier tipo de instrumento de ordenación deberá contemplar en materia de conservación del espacio rural.

B) Nekazaritzaren, basogintzaren eta elikaduraren arloan.

B) En materia de agricultura, silvicultura y alimentación.

I) Nekazaritza sektorearen lehiakortasuna handitzea, eta horretarako produktuen berezitasunerako pizgarriak ematea kalitatean, ingurumen-jasangarritasunean eta elikadura-segurtasunean oinarrituta; ekoizpen naturala eta ekologikoa sustatzea; sektorea egituratzen laguntzea asoziazionismoaren eta kooperatibismoaren bidez, eta merkataritza-sustapena egitea sektorearen produktibitatea nahiz ekoizpen-kostuak optimizatzeko, arreta berezia eskainita garapen endogenoko jarduketei eta merkaturik hurbilenetan egin beharreko sustapenari. Lehentasunezko arreta eskainiko zaie familia-ustiategiei, bereziki horien titularra emakumea edo nekazari gaztea denean.

I) Potenciar la competitividad del sector agrario, estimulando la diferenciación de los productos por la calidad, sostenibilidad medioambiental y seguridad alimentaria, promoviendo la producción natural y ecológica, fomentando la vertebración sectorial a través del asociacionismo y el cooperativismo, y una promoción comercial que optimice su productividad y los costes de producción, con especial atención a las actuaciones de desarrollo endógeno y a la promoción en los mercados más próximos. Se dedicará una atención prioritaria a las explotaciones familiares, especialmente cuando su titular sea una mujer o una persona joven agricultora.

II) Baso-kudeaketa jasangarria eta orekatua bultzatzea, baso autoktonoak eta jarduera tradizionalaren osagarri izango diren aukera-nitxo berriak sustatuz eta enplegu egonkorrak, seguruak eta kalitatezkoak sortuz eta mantenduz, horretarako bitartekoak ezarrita.

II) Impulsar una gestión forestal sostenible y equilibrada, fomentando los bosques autóctonos y nuevos nichos de oportunidad que complementen la actividad tradicional, manteniendo y generando empleos seguros, estables y de calidad, y estableciendo medios para ello.

III) Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Planarekin koordinatuta, nekazaritzako elikagaien industriaren garapena indartzea, bereziki lehen sektorearen eragile den horren garapena, eta elikaduraren balio-katean integrazio bertikala egiteko prozesuak ere bai; horren haritik, balio-kate horretan garrantzi handiagoa emango zaie ekoizleei, gastronomia-ondarea errebalorizatzeko eta balio erantsi handiagoa sortzeko bitartekoak baitira.

III) De manera coordinada con el Plan Estratégico Gastronómico y Alimentario de Euskadi, potenciar el desarrollo de la industria agroalimentaria, en especial de la tractora del sector primario, y los procesos de integración vertical en la cadena de valor alimentaria, concediendo mayor peso en ella a las personas productoras, como vehículos para la revalorización del patrimonio gastronómico y la generación de mayor valor añadido.

IV) Nekazari-errentari eusten laguntzea, Nekazaritza Politika Erkidearen finantza-baliabideak optimizatuz eta behar bezala kudeatuz.

IV) Apoyar el sostenimiento de la renta agraria, optimizando y gestionando adecuadamente los recursos financieros de la PAC.

V) Belaunaldi-aldaketa bultzatzea sektorean, familia-nekazaritzarekin batera, eta emakumezko nekazariei protagonismo handiagoa ematea, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean xedatutakoarekin bat.

V) Potenciar el relevo generacional en el sector, la agricultura familiar y el papel de las agricultoras, con el fin de garantizar el cumplimiento de lo establecido en la Ley 8/2015, de 15 de octubre, del Estatuto de las Mujeres Agricultoras.

VI) Erraztea eta ikuskatzea lehen sektoreak ekoizpen-kostuak baino prezio handiagoak jasotzen dituela bere produktuen truke, horrela ezartzen baitute Estatuko araudiak (Elikadura Katearen Legea) eta Europakoak, sektore bideragarri eta lehiakorrari eusteko helburuarekin.

VI) Propiciar y supervisar que el sector primario perciba unos precios por encima de los costes de producción de sus productos, tal y como se establece en la normativa estatal (Ley de Cadena Alimentaria) y europea, con el fin de mantener un sector viable y competitivo.

VII) Euskal nekazaritza-ekologiako ondarea mantentzea eta bultzatzea.

VII) Mantenimiento e impulso del patrimonio agroecológico vasco.

VIII) Lehen sektoreko produktuak azken kontsumitzaileari zuzenean saltzea sustatzea, banaketa- eta merkaturatze-kanalak sustatuz.

VIII) Promover la venta directa de los productos del sector primario a la persona consumidora final fomentando canales de distribución y comercialización.

IX) Europar Batasunaren Baserritik Mahaira estrategia babestea eta hori garatzen laguntzea.

IX) Apoyar y contribuir al desarrollo de la estrategia De la Granja a la Mesa de la Unión Europea.

X) Kontratazio publiko arduratsuko baldintza-agiriak sustatzea, gizarte- eta ingurumen-irizpideak lehenesteko helburuarekin.

X) Fomentar pliegos de contratación pública responsable, con el objetivo de priorizar criterios sociales y medioambientales.

C) Natura-ondarearen eta ingurumenaren kontserbazioaren arloan.

C) En materia de conservación del patrimonio natural y medio ambiente.

I) Iraunarazteko eta leheneratzeko lanetan laguntzea ekosistemetan eta ekosistemen zerbitzuetan, bereziki Natura 2000 Sareko gune eta habitatetan, bai eta abian jartzen diren ekintza-planetan katalogatutako paisaietan ere. Horretarako, kudeaketako plan eta tresnak bateragarri egingo dira basogintza- eta abeltzaintza-arloko eta ekonomia arloko jarduera tradizionalekin; jarduera ekonomiko berriak garatzean, berriz, kontuan hartu beharko da gune horiek kontserbatu behar direla eta euskal herritarrek espazio horietaz gozatzea.

I) Contribuir al mantenimiento y restauración de los ecosistemas y sus servicios, en especial los espacios y hábitats de la Red Natura 2000, así como los paisajes catalogados en los planes de acción que se pongan en marcha, compatibilizando los planes e instrumentos de gestión con el mantenimiento de las actividades silvoganaderas y económicas tradicionales, y el desarrollo de nuevas actividades económicas compatibles con la conservación y el disfrute de esos espacios por la ciudadanía vasca.

II) Naturagune babestuek eta, bereziki, Natura 2000 Sareak sorrarazten dituzten aukerez eta kanpo-efektuez baliatzea landa-eremuetako jarduera ekonomikoa dibertsifikatu eta sustatzeko.

II) Aprovechar las oportunidades y externalidades que generan los espacios naturales protegidos, la Red Natura 2000 en particular, para diversificar y potenciar la actividad económica de las zonas rurales.

III) Euskadiko 2030erako Biodibertsitate Estrategia eta Europar Batasuneko 2030erako Biodibertsitateari buruzko Estrategia garatzen laguntzea.

III) Apoyar el desarrollo de la Estrategia de Biodiversidad de Euskadi 2030 y de la Estrategia sobre Biodiversidad 2030 de la Unión Europea.

IV) Ingurumena babesten laguntzea, ingurumenaren hondaketari aurrea hartuz eta kaltea jasan duen lekuetan leheneratzeko bidea emanez, uraren, lurzoru emankorraren, biomasaren, biodibertsitatearen eta paisaiaren kudeaketa iraunkorraren bitartez, giza jardueren eta lurraldearen kontserbazioaren arteko oreka bilatuz.

IV) Coadyuvar a la protección del medio ambiente, previniendo su deterioro y propiciando su restauración donde haya sido dañado, mediante una gestión sostenible del agua, del suelo fértil, de la biomasa, de la biodiversidad y del paisaje, buscando el equilibrio entre las actividades humanas y la conservación del territorio.

V) Klima-aldaketaren arloko EAEko helburuek Europar Batasunaren helburu klimatikoekin lerrokatzea.

V) Alinear los objetivos de la CAPV en materia de cambio climático con los objetivos climáticos de la Unión Europea.

VI) Neurri jasangarriak sustatzea ekosistemen zerbitzuak eta nekazaritzako eta basogintzako jarduerak ingurumenaren arloan ekarritako beste kanpo-efektu positibo batzuk bultzatzen laguntzeko, eta horren aintzatespen soziala erraztea.

VI) Fomentar medidas sostenibles que contribuyan a potenciar los servicios ecosistémicos y otras externalidades medioambientales positivas derivadas de la actividad agroforestal, y favorecer su reconocimiento social.

D) Landa-inguruneko sare ekonomikoaren dibertsifikazioaren eta enplegu-sorreraren arloan.

D) En materia de diversificación del tejido económico del medio rural y la creación de empleo.

I) Kalitatezko enplegu egonkorra sortzen sustatzea eta laguntzea, landa-eremuetako biztanleek aukera berdinak izan ditzaten. Horretarako, arreta berezia jarriko da emakumeentzako, gazteentzako eta enplegua lortzeko zailtasunak dituzten beste kolektibo batzuentzako programa espezifikoen garapenean.

I) Promover y apoyar la creación de empleo estable y de calidad que facilite la igualdad de oportunidades de la población rural, con especial atención al desarrollo de programas específicos para mujeres, personas jóvenes y otros colectivos con dificultades para el acceso al empleo.

II) Ekintzailetzari eta landa-ingurunean eragina duten enpresen sorrerari laguntzen dioten funts, programa eta jarduketa instituzionalak koordinatzea, kalitatezko enplegu egonkorra sortzeko eta mantentzeko.

II) Coordinar los fondos, programas y actuaciones institucionales de apoyo al emprendimiento y a la creación de empresas que incidan en el medio rural, en el mantenimiento y creación de empleo estable y de calidad.

III) Lanaren antolaketarako eredu berriak garatzen laguntzea. Horretarako, oinarri hartuko da ekonomia soziala, solidarioa eta lankidetzakoa. Horien garapenaren bidez, kalitatezko enplegua lortzeko eta belaunaldien arteko erreleboa eta emakumeen parte-hartzea bultzatzeko, informazioaren teknologia berriek, berrikuntza teknologikoek, bioekonomiak, digitalizazioak, 4.0 industriak, 4.0 nekazaritzak eta 4.0 abeltzaintzak eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatuko dira.

III) Apoyar el desarrollo de nuevos modelos de organización del trabajo. Para ello se tomará como base la economía social, solidaria y colaborativa. Mediante su desarrollo, con el fin de conseguir empleo de calidad y relevo generacional y de impulsar la participación de las mujeres, se aprovecharán las oportunidades que ofrecen las nuevas tecnologías de la información, las innovaciones tecnológicas, la bioeconomía, la digitalización, la industria 4.0, la agricultura 4.0 y la ganadería 4.0.

IV) Euskal landa-ingurunean enpresa txiki eta ertainak eta mikroenpresak atzitzeko eta egonkortzeko tresnak eta ekipamenduak bideratzea; horretarako oinarrizko zerbitzuak txertatzea, hala nola finantza-, aseguru-, aholkularitza- eta kudeaketa-zerbitzuak, enpresa-bilbeari testuinguru trinkoa eta fidagarria ziurtatzeko eta, hala, testuinguru horretatik abiatuta lan egiteko.

IV) Propiciar instrumentos y equipamientos atractivos para la captación y asentamiento de pymes y microempresas en el medio rural vasco, incorporando servicios básicos tales como, entre otros, financieros, de seguros, de asesoría y gestión, para asegurar al entramado empresarial un contexto tupido y fiable desde el que trabajar.

V) Landa-ingurunean guneak gaitu eta dinamizatzea, gune fisiko nahiz birtualak, non ekintzaileek beren ekintzailetza-prozesua garatu ahalko duten, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana sustatuz eta gune horien sareko kudeaketa bultzatuz.

V) Habilitar y dinamizar espacios en el medio rural, tanto físicos como virtuales, donde las personas emprendedoras puedan desarrollar su proceso de emprendimiento, fomentando la colaboración público-privada e impulsando la promoción y la gestión en red de dichos espacios.

VI) Landa-turismo jasangarria sustatzea, bai eta jarduera horri lotutako jarduera ekonomikoak ere, hala nola, gastronomia, merkataritza, tokiko merkatuei lotutako ekipamenduen modernizazioa, nekazaritza-turismoak, kanpinak, landetxeak eta ostatu-eskaintzako beste modalitate batzuk. Horretarako, landako ostatu-establezimenduen garapena bultzatuko da, masifikazioa saihesteko eta jarduera tradizionalak eta natura-ingurunea errespetatzeko helburuarekin.

VI) Fomentar el turismo rural sostenible, así como las actividades económicas ligadas a esta actividad, como la gastronomía, el comercio, la modernización de los equipamientos ligados a mercados locales, los agroturismos, campings, casas rurales y otras modalidades de oferta alojativa. Para ello, se impulsará el desarrollo de establecimientos alojativos rurales, para evitar la masificación y con el objetivo de respetar la actividad tradicional y el medio rural.

VII) Ekosistemak eta ekosistemen zerbitzuak iraunarazteari eta leheneratzeari lotutako jarduera ekonomiko jasangarriak bultzatzea, eta biztanleriaren osasuna eta ongizatea hobetzen laguntzen dutenak ere bai.

VII) Impulsar actividades económicas sostenibles ligadas al mantenimiento y restauración de los ecosistemas y sus servicios, así como aquellas que contribuyan a la mejora de la salud y al bienestar de la población.

VIII) Prestakuntza-programak garatzea, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza sustatzeko eta landa-ingurunean enpresa-dinamismoa indartzeko.

VIII) Desarrollar programas formativos de cara al fomento del emprendimiento y el intraemprendimiento y la potenciación del dinamismo empresarial en el medio rural.

IX) Emakumeen presentzia handiagoa sustatzea landa-inguruneko enpresa, kooperatiba, elkarte eta, oro har, erakundeen erabaki-organoetan, ingurune horretan emakumearen ahalduntzea indartzeko.

IX) Potenciar una mayor presencia de las mujeres en órganos de decisión de, empresas, cooperativas, asociaciones y, en general, entidades presentes en el medio rural, como elemento para potenciar el empoderamiento de la mujer en este medio.

X) Landa-ingurunean lehen mailako jarduera dibertsifikatzen eta jarduera berriak garatzen laguntzea.

X) Contribuir a la diversificación de la actividad primara y al desarrollo de nuevas actividades en el medio rural.

XI) Landa-ingurunean lehendik dauden jarduerak indartzea, horien modernizazioa bultzatzea eta jarduera berriak ezartzea ahalbidetuko duen politika fiskala garatzea.

XI) Desarrollar una política fiscal que permita potenciar las actividades existentes, fomente su modernización y favorezca la implantación de nuevas actividades en el medio rural.

E) Landa-nukleoetako eta landa-entitateetako oinarrizko azpiegituren arloan.

E) En materia de infraestructuras básicas en los núcleos y entidades rurales.

I) Energia berriztagarri eta jasangarriei lotutako azpiegituren garapena indartzea, bereziki baso-biomasa erabiltzen duten azpiegiturena, helburu hirukoitz batekin: Euskadiren energia-nahikotasuna handituko duten energia-forma garbiak sortzea; ekonomiaren garapenerako nitxo berriak inplementatzea, eta baso-azalera handien kudeaketa ziurtatzea, hala arrisku naturalak saihestuz eta lurraldearen iraunarazpenean lagunduz, eta iturri berriztagarri eta jasangarrietatik sortutako energiaren autosorkuntza eta autokontsumoa erraztea, bai landa-guneetan, bai nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan.

I) Potenciar el desarrollo de infraestructuras ligadas a energías renovables y sostenibles, y en particular las de utilización de biomasa forestal, con el triple objetivo de generar formas limpias de energía que aumenten el grado de suficiencia energética de Euskadi; implementar nuevos nichos de desarrollo económico, y asegurar la gestión de grandes superficies forestales, evitando así riesgos naturales y contribuyendo al mantenimiento del territorio, además de facilitar la autogeneración y autoconsumo de energía procedente de fuentes renovables y sostenibles, tanto en los núcleos rurales como en las explotaciones agroganaderas.

II) Kalitatezko oinarrizko azpiegituren sare bat bultzatzea, zeinak bermatuko baitu landa-inguruneko biztanleriak ur-, saneamendu-, telekomunikazio- eta elektrizitate-hornidura zerbitzuak eskura ditzan.

II) Impulsar una red de infraestructuras básicas de calidad que garantice el acceso de la población del medio rural a unos servicios de abastecimiento de agua, saneamiento, telecomunicaciones y suministro eléctrico.

III) Landa-eremuetako mugikortasuna erraztea eta, horretarako, errepide- eta bide-sarea eta garraio publikoa hobetzea, eta landa-eremuetako biztanleriaren egoerari eta beharrizanei egokitzen zaizkien sistema alternatiboak sustatzea, mugikortasun jasangarria bultzatuz.

III) Facilitar la movilidad de las zonas rurales, mejorando la red viaria y de caminos, el transporte público, y promoviendo sistemas alternativos que se adecuen a la realidad y necesidades de la población de las zonas rurales, impulsando la movilidad sostenible.

IV) Landa-entitate, -udalerri eta -eremuetan ibai-arroak atontzeko eta leheneratzeko proiektuetan laguntza ematea.

IV) Apoyar proyectos de acondicionamiento y restauración de cuencas fluviales en entidades, municipios y zonas rurales.

V) Lantegiak, eraldaketa-zentro txikiak, hiltegiak eta antzeko azpiegiturak sustatzea, ekoizpen-eredu jasangarriagoak bultzatzeko, etorkizunean elikadura-autosufizientzia handitzeko eta 0 km-ko elikagai seguru, osasungarri eta kalitatezkoen hornitzaile izateko.

V) Fomentar talleres, pequeños centros de transformación e infraestructuras similares, con el fin de impulsar modelos de producción más sostenibles, incrementando la autosuficiencia alimentaria en el futuro, y tener proveedores de alimentos de km 0 seguros, saludables y de calidad.

F) Etxebizitzaren arloan.

F) En materia de vivienda.

I) Kalitatezko etxebizitza-politika bat bultzatzea, landa-ingurunearen beharrei eta aukerei egokituta, ingurune hori ohiko bizileku gisa erakargarri bihurtuko duena, espekulazioa saihestuko duena eta landa-inguruneko gazteei bidea emango diena etxebizitza eskuratzeko.

I) Impulsar una política de vivienda de calidad adaptada a las necesidades y oportunidades del medio rural, que lo haga atractivo como lugar de residencia habitual, evite la especulación y facilite el acceso de las personas jóvenes del medio rural a la vivienda.

II) Landa-inguruneko biztanleria mantentzea eta handitzea. Xede horrekin saihestuko da biztanleriak eremu horiek uztea eta populazio-dentsitate handiagoko beste batera joatea; gutxieneko biztanleriari bide emango zaio, iraunarazteko eta zerbitzu berriak abian jartzeko, bereziki osasun- eta hezkuntza-zentroak, eta populazio berria kokatzea erraztuko da, modu ordenatuan.

II) Mantener e incrementar la población del medio rural, evitando el abandono de dichas zonas hacia otras más densamente pobladas, propiciando mínimos de población que contribuyan a la pervivencia y puesta en marcha de nuevos servicios, especialmente centros de salud y educativos, y facilitando un asentamiento ordenado de nueva población.

III) Ondare higiezina hobetzen eta kontserbatzen laguntzea, eta hala, ondare horren nortasun kulturala zaintzea.

III) Contribuir a la mejora y conservación del patrimonio inmobiliario, preservando así su identidad cultural.

G) Hezkuntzaren, kirolaren eta kulturaren arloan.

G) En materias educativa, deportiva y cultural.

I) Behar diren zerbitzuak ezartzea landa-eremuko biztanleriak hezkuntza-eskaintza behar bezala eskura dezan bultzatzea, biztanleria horren berezitasunak kontuan hartuko dituzten irizpide eta baremoak erabiliz, bereziki derrigorrezko irakaskuntzari dagokionez, urrunen dauden eta tamaina txikiena daukaten biztanleguneetan.

I) Implantar los servicios necesarios para el acceso adecuado de la población rural a la oferta educativa, con criterios y baremos que tengan en cuenta sus especificidades, en especial en lo relativo a la enseñanza obligatoria para los núcleos de población más alejados y de menor tamaño.

II) Irakaskuntzaren kalitatea sustatzea, euskal landa-ingurunearen eta, batik bat, lehenengo sektorearen berezitasunei egokitzen zaizkien hezkuntza-arloko eredu, teknika eta jarraibide berritzaileetara joz; eredu, teknika eta jarraibide horiek, era berean, landa-eremuetako biztanleek ezagutzeko eta baloratzeko modukoak izango dira, eta lehentasun gisa eremu horietako emakumeen eta gazteen prestakuntza eta gaikuntza bultzatuko dute.

II) Promover la calidad de la enseñanza hacia modelos, técnicas y pautas educativas innovadoras que se adecuen a las peculiaridades del medio rural vasco, así como especialmente del sector primario, favorezcan su conocimiento y valoración por parte de la población de las zonas rurales, e impulsen la formación y capacitación prioritaria de las mujeres y las personas jóvenes de tales zonas.

III) Landa-eremuetako biztanleen unibertsitateko, lanbideko eta lanerako prestakuntza sustatzea, biztanle horien beharrizan zehatzei egokitutako prestakuntza garatuz.

III) Fomentar la formación universitaria, profesional y ocupacional de los habitantes de las zonas rurales desarrollando una formación adaptada a sus necesidades específicas.

IV) Hezkuntza-, kirol- eta kultura-ekipamenduak orokorrean antolatzeko bidea ematea, eta horretarako, balio eta funtzio anitzeko ekipamenduak sustatzea, eta dauden desorekak zuzentzea.

IV) Favorecer la articulación global de los equipamientos educativos, culturales y deportivos, promoviendo su polivalencia y multifuncionalidad, y corrigiendo los desequilibrios existentes.

V) Landa-eremuko kulturaren eta ondarearen ezagutza, zabalkundea eta balioa sustatzea, gizarteak orokorrean landa-ingurunean dauden prozesu eta balioen berririk ez daukala-eta, egoera hori gainditzeko modua delakoan.

V) Promover el conocimiento, difusión y valorización de la cultura y patrimonio rurales como forma de superación del desconocimiento existente en la sociedad en general de los procesos y valores presentes en el medio rural.

VI) Landa-eremuetako natura-, historia-, kultura- eta paisaia-ondarea berreskuratzea, kontserbatzea, garatzea eta zabaltzea, euskararen erabilera eta sustapena zeharka bultzatuz.

VI) Recuperar, conservar, desarrollar y divulgar el patrimonio natural, histórico, cultural, paisajístico de las zonas rurales, garantizando de manera transversal el uso y la promoción del euskera.

H) Osasunaren eta gizarte-ongizatearen arloan.

H) En materia sanitaria y bienestar social.

I) Osasun-baliabideak urrunen dauden eta tamaina txikiena daukaten landa-guneetako biztanleengana modu progresiboan hurbilduko dituen osasun-eskaintza sustatzea, bereziki lehen mailako arretan, pertsona nagusiei eta behar bereziak dituztenei artatze egoki bat eskainiz.

I) Promover una oferta sanitaria, en particular de atención primaria, que acerque progresivamente los recursos sanitarios a la población de los núcleos rurales más alejados y de menor tamaño, ofreciendo una atención adecuada a las personas mayores y a quienes tienen necesidades especiales.

II) Landa-eremuko biztanleriaren beharrizanei erantzuteko bereziki diseinatutako farmazia-eskaintza sustatzea.

II) Promover una oferta farmacéutica específicamente diseñada para responder a las necesidades de la población rural.

III) Landa-entitate eta -udalerrietan jarduten duten Euskal Osasun Sistemako profesionalei eta zentroei bitarteko eta teknologia modernoak eskura jartzea; bereziki, telemedikuntza.

III) Dotar a los y las profesionales y centros del Sistema Vasco de Salud, que ejercen en entidades y municipios rurales, de medios y tecnologías modernas, en particular de la telemedicina.

IV) Gizarte-ongizateko ekipamenduen garapenean laguntzea, talderik kalteberenei arreta berezia emanda.

IV) Apoyar el desarrollo de equipamientos de bienestar social, con especial atención a los colectivos más sensibles.

I) IKTen arloan.

I) En materia de TIC.

I. Telekomunikazio-azpiegituren hedapena bultzatzea eta horretarako bidea ematea, modu berean Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoan, eta bereziki azken teknologiako banda zabala hedatzea, landa-eremuko eragileek globalizazioan sartzeko eta parte hartzeko aukera izan dezaten, hala saihestuko baita hiriko lurraldearen eta landa-eremuko lurraldearen arteko arrakala digitala.

I. Impulsar y propiciar el despliegue de las infraestructuras de telecomunicaciones al mismo nivel en todo el territorio vasco, y en particular el despliegue de banda ancha de última generación que permita el acceso a la globalización y la participación de los agentes rurales, evitando una brecha digital entre territorio urbano y rural.

II. Landa-ingurunean zerbitzuak diseinatzeko eta garatzeko sistema berriak ikertu eta bultzatzea, IKTak nahiz lurraldean banda zabalak daukan hedapena baliatuz, eta ordezko konponbideen bilaketan proaktiboak izanez.

II. Investigar e impulsar nuevos sistemas para el diseño y desarrollo de servicios en el medio rural, aprovechando las TIC y el despliegue de banda ancha en el territorio y siendo proactivos en la búsqueda de soluciones alternativas.

III. 4.0 nekazaritza eta 4.0 abeltzaintza sustatuko dira, akademiarekin eta tokiko enpresekin elkarlanean. Teknologia digitalak landa-ingurunearen garapenean nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorea sendotzeko eta hobetzeko erabiliko dira, sektorean beharrezko den sarea sortuz eta baliabide digitalak zein horien erabilerarako beharrezko prestakuntza helburu horren eskura jarriz.

III. Se fomentarán la agricultura 4.0 y la ganadería 4.0, en colaboración con la academia y con las empresas locales. Se utilizarán las tecnologías digitales en el desarrollo rural para reforzar y mejorar el sector agrario y ganadero, creando la red necesaria en el sector y poniendo a disposición de este objetivo los recursos digitales y la formación necesaria para su uso.

J) Berrikuntzaren arloan.

J) En materia de innovación.

I) Landa-eremuetako eragileen arteko lankidetza bultzatzea, ikerkuntzako eta berrikuntzako ekintzek benetako beharrizanak bete ditzaten.

I) Impulsar la cooperación entre agentes de las zonas rurales para que las acciones de investigación e innovación respondan a sus necesidades reales.

II) Gaikuntzarako, prestakuntzarako eta trebetasunen garapenerako tresnak eskura jartzea, landa-inguruneko eragileek berrikuntza baliatu ahal izan dezaten eta berrikuntza-prozesuetan gaitasun proaktiboa eduki dezaten. Horrekin batera, prestakuntza hori euskaraz jasotzeko eskubidea bermatuko da.

II) Facilitar instrumentos de capacitación, formación y desarrollo de habilidades que permitan a los agentes del medio rural aprovechar la innovación y tener capacidad proactiva en los procesos de innovación. Asimismo, se garantizará el derecho a recibir dicha formación en euskera.

III) Ezagutzaren sozializazioa sustatzea, akademiaren, ikerketaren eta aholkularitzaren esparruetatik nekazaritza-elikaduraren sektorera transferitzen dela ziurtatuz, baita esparru akademikoari nekazaritza-sektorearen behar zehatzak helaraztea ere. Horrez gain, ezagutzaren trukea erraztea azken erabiltzaileen eta elikaduraren balio-kateko mailen artean.

III) Fomentar la socialización del conocimiento, asegurando su transferencia desde los ámbitos académicos, de investigación y asesoramiento hacia el sector agroalimentario, así como la comunicación al ámbito académico de las necesidades concretas del sector agrario. Asimismo, facilitar el intercambio de conocimiento entre las personas usuarias finales y los diferentes eslabones de la cadena de valor alimentaria.

IV) Euskal landa-ingurunean berrikuntza sozialaren eredu jakin bat garatzea; eredu horren oinarriak dira eragile anitzeko ikuspegiak, baterako sorkuntza, herritarren zientzia eta arlo publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlan-formula berrien aldeko apustua.

IV) Desarrollar un modelo de innovación social en el medio rural vasco, basado en enfoques multiactor, de cocreación, de ciencia ciudadana y la apuesta por nuevas fórmulas de colaboración público-privada.

V) Talentua landa-eremuetara erakartzeko bide egokiak prestatzea, ekintzailetza bultzatuz eta enpresa berritzaileei inguru horietan kokatzeko erraztasunak emanez.

V) Construir canales adecuados para atraer talento hacia las zonas rurales facilitando el emprendimiento y la instalación de empresas innovadoras.

VI) Gastronomia eta elikaduraren balio-katearen digitalizazio integrala sustatzea, lurralde adimendunaren euskal estrategiarekin bat etorriz.

VI) Promover la digitalización integral de la cadena de valor gastroalimentaria en el marco de una estrategia vasca de territorio inteligente.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
ZONAKATZEA ETA PLANGINTZA-TRESNAK
ZONIFICACIÓN E INSTRUMENTOS DE PLANIFICACIÓN

7. artikulua.– Landa-eremuen karakterizazioa.

Artículo 7.– Caracterización de las zonas rurales.

1.– Landa-eremuak identifikatuko dira, biztanleriarekin, nekazaritza-jarduerarekin eta biztanleria-dentsitatearekin lotutako parametroetan oinarrituta, besteak beste.

1.– Se llevará a cabo una identificación de las zonas rurales con base en parámetros relacionados, entre otros, con la población, la actividad agraria y la densidad de población.

2.– Landa-eremuen kategorizazioa egingo da, honako hauen arabera:

2.– Las zonas rurales se categorizarán teniendo en cuenta:

i) Arau honetan jasotako helburuekin lotutako garapen-eremuak ezartzea.

i) El establecimiento de ámbitos de desarrollo relacionados con los objetivos recogidos en la presente norma.

ii) Besteak beste, irizpide eta parametro demografikoak, geografikoak, ekonomikoak eta zerbitzu eta komunikabideetarako irisgarritasunekoak identifikatzea, landa-eremuen karakterizazioa errazteko ezarritako eremu bakoitzerako.

ii) La identificación de criterios y parámetros de carácter demográfico, geográfico, económico, de accesibilidad a servicios y vías de comunicación, entre otros, que faciliten la caracterización de las zonas rurales para cada uno de los ámbitos establecidos.

iii) Landa-eremuen kalteberatasun-maila desberdinak definitzea aipatutako eremu bakoitzerako.

iii) La definición de diferentes grados de vulnerabilidad de las zonas rurales para cada uno de los ámbitos mencionados.

3.– Garapen-eremu bakoitzerako landa-eremuen katalogazioa eta parametrizazioa erregelamendu bidez arautuko da geroago, erregelamendu hori lege hau onartu eta urtebete igaro baino lehen onetsiko da.

3.– La catalogación y parametrización de las zonas rurales para cada ámbito de desarrollo se regulará en posterior desarrollo reglamentario que se aprobará antes de un año desde la aprobación de la presente ley.

8. artikulua.– Plangintza-tresnak.

Artículo 8.– Instrumentos de planificación.

Politika instituzionalen bidez bultzatu eta babestu behar diren jarduketak oinarrizko bi programazio-tresnaren inguruan egituratuko dira. Lurralde-garapeneko programak (LuGP) eta landa-garapeneko eskualdeko programak (LGEP) dira tresna horiek.

Las actuaciones a impulsar y apoyar desde las políticas institucionales se estructurarán en torno a dos instrumentos básicos de programación: los programas de desarrollo territorial (PDT) y los programas comarcales de desarrollo rural (PCDR).

9. artikulua.– Lurralde garapeneko programak.

Artículo 9.– Los programas de desarrollo territorial.

1.– Landa-eremuen garapen sozioekonomikoa xede duten politikak, helburu orokorrak, helburu sektorialak eta jarduketa-ardatzak lurralde-garapeneko programen (LuGP) itxurapean agertuko dira.

1.– Las políticas, los objetivos generales, los objetivos sectoriales y ejes de actuación, orientados al desarrollo socioeconómico de las zonas rurales, adoptarán la forma de programas de desarrollo territorial (PDT).

2.– Ezartzen diren garapen-eremu bakoitzerako lurralde-garapenerako programa bat egingo da.

2.– Se elaborará un programa de desarrollo territorial para cada uno de los ámbitos de desarrollo que se establezcan.

3.– Lurralde-garapeneko programetan honako hau jasoko da:

3.– Los programas de desarrollo territorial incluirán:

a) 7.2 artikuluan aipatutako landa-eremuen katalogazioa eta dagokien garapen-eremurako eta indarrean egongo den denbora-tartea mugatzea. Lurralde-garapeneko programen indarraldiak EBko egiturazko funtsak eraentzen dituzten urte anitzeko finantza esparruen indarraldiekin bat etorriko dira.

a) La catalogación de las zonas rurales mencionada en el artículo 7.2 para el ámbito de desarrollo correspondiente y la delimitación del periodo de tiempo durante el que estará en vigor. Los periodos de vigencia de los programas de desarrollo territorial estarán en consonancia con los de los marcos financieros plurianuales que rigen para los fondos estructurales de la UE.

b) Landagunearen egoeraren diagnostikoa, garapen-eremu bakoitzari lotutako helburu orokorrei eta sektorialei dagokienez, lege honen 5. eta 6. artikuluetan xedatuta; helburu horietako bakoitzerako ezarriko dira gehien nabarmentzen diren gabeziak, beharrizanak eta garapen sozioekonomikorako aukerak. Diagnostiko horretan zehaztuko dira garapen-eremu bakoitzari lotutako eragile sektorial nagusiak.

b) Un diagnóstico de situación de la zona rural en relación con los objetivos generales y sectoriales vinculados a cada ámbito de desarrollo, estipulados en los artículos 5 y 6 de esta ley, estableciéndose para cada uno de ellos las principales deficiencias, necesidades y oportunidades de desarrollo socioeconómico. En dicho diagnóstico se determinarán los principales agentes sectoriales ligados a cada ámbito de desarrollo.

c) Lortu beharreko helburu sektorial nagusien zehaztapena, 6. artikuluan agertzen direnen barruan, bultzatu beharreko jarduketa-ardatzak, 3.A) puntuan aipatutako katalogazioaren araberako lehentasuna eta zona-ikuspegia adierazita, eta lurralde historiko bakoitzari eragiten dioten berezitasunak, helburuak lortzen parte hartu behar duten eragile instituzional nagusiak azalduta.

c) La determinación de los principales objetivos sectoriales a alcanzar, dentro de los considerados en el artículo 6, los ejes de actuación que hay que impulsar, indicando su priorización y su enfoque zonal con base en la catalogación mencionada en el punto 3.A), y las especificidades que afecten a cada territorio histórico, señalando los principales agentes institucionales implicados en su consecución.

d) Lurralde-garapeneko programaren esparruan bultzatu beharreko jarduketei finantza-laguntza emateko aukeren azterketa, Europako Egitura eta Inbertsio Funtsei edo EBn dauden finantza-tresnei lotutako funts anitzeko ikuspegi batetik jorratuta, 19. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera.

d) Un análisis de las posibilidades de apoyo financiero a las actuaciones a impulsar en el ámbito del programa de desarrollo territorial bajo un enfoque multifondo ligado a los fondos EIE o a los distintos instrumentos financieros existentes en el ámbito de la UE, conforme a lo dispuesto en el artículo 19.

e) Jarraipen-adierazleetan oinarritutako ebaluazio-sistema bat, programaren indarraldia amaitutakoan programa horrek izan duen eragina baloratzeko bidea emango duena. Ebaluazio hori entitate espezializatu independente batek edo euskal administrazioko entitate espezializatu batek egingo du.

e) Un sistema de evaluación, con base en indicadores de seguimiento, que permita valorar el impacto del programa al finalizar su periodo en vigor. Dicha evaluación la efectuará o bien una entidad especializada independiente o bien una entidad especializada de la Administración vasca.

f) Genero-ikuspegia sartzea, arau honen 3. artikuluan ezarrita dagoenaren arabera. eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 3ko 1/2022 Legeko 23. artikuluaren arabera.

f) La incorporación del enfoque de género, conforme a lo previsto en el artículo 3 de esta norma, así como en el artículo 23 de la Ley 1/2022, de 3 de marzo, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

g) Diruz lagundu daitezkeen lerroak, daudenak edo egon litezkeenak, aplikatzeari eta erabiltzeari dagokionez egin daitezkeen gomendioen zerrenda: xede horrekin azalduko da zein irizpide erabil daitezkeen jarduketa-ardatz bakoitzean bultzatu beharreko proiektuak baloratzeko, lehenesteko eta hautatzeko.

g) Un listado de recomendaciones en cuanto a la aplicación y uso de líneas subvencionables existentes o potenciales, señalando posibles criterios de valoración, priorización y selección de los potenciales proyectos a impulsar en cada eje de actuación.

4.– Lurralde garapeneko-programen helburu sektorialek eta jarduketa-ardatzek lurralde-antolamenduko tresnetan azaltzen direnekin bat etorri beharko dute, zein bere jarduketako esparru geografikoan indarrean daudenekin, bai eta EBko landa-garapeneko politikaren ildo estrategikoekin ere.

4.– Los objetivos sectoriales y los ejes de actuación de los programas de desarrollo territorial deberán estar alineados con los señalados en los instrumentos de ordenación territorial vigentes en su ámbito geográfico de actuación, así como con las líneas estratégicas de la política de desarrollo rural de la UE.

5.– Lurralde-garapeneko programak Nekazaritza, Elikagaigintza eta Landa Garapen Politikako Batzordeak proposatuta egingo dira. Programa horiek egiteko prozesuan parte hartu eta lankidetzan aritu beharko dute Eusko Jaurlaritzako kasuan kasuko sailek, hiru foru-aldundiek eta udalerriek, Eudelen bitartez ordezkatuta; eta Hazi Fundazioaren kudeaketa-zerbitzuaren laguntza jasoko dute, alegia, Lurralde zerbitzuarena, eta landa-garapeneko elkarteena.

5.– Los programas de desarrollo territorial se elaborarán a propuesta de la Comisión de Política Agraria, Alimentaria y de Desarrollo Rural. Para su realización se contará con la participación y colaboración de los departamentos pertinentes del Gobierno Vasco, las tres diputaciones forales y los municipios, representados a través de Eudel, y el apoyo del servicio de gestión de la Fundación Hazi, Lurralde, y de las asociaciones de desarrollo rural.

6.– Lurralde-garapeneko programek Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordearen aldeko txostena izan beharko dute, aldez aurretik Euskadiko Nekazaritza, Elikagaigintza eta Landa Garapeneko Kontseiluari eta zuzen afektatutako toki-erakundeei kontsulta eginda, eta Gobernu Kontseiluaren eta eragindako lurraldeetako foru-aldundietako organo eskudunen erabakiz onartu beharko dira; bestalde, euskal administrazioaren bitarteko informatiko ofizialetan argitaratuko dira.

6.– Los programas de desarrollo territorial deberán contar con informe favorable de la Comisión de Política Agraria, Alimentaria y de Desarrollo Rural, previa consulta al Consejo Agrario, Alimentario y de Desarrollo Rural de Euskadi y a las instituciones locales directamente afectadas, y deberán ser aprobados por Acuerdo del Consejo de Gobierno y por los órganos competentes de las diputaciones forales de los territorios afectados; los programas de desarrollo territorial se publicitarán en los medios informáticos oficiales de la Administración vasca.

7.– Nolanahi ere, lurralde-garapeneko programetan barne hartzen badira erakunde jakinen eskumen esklusibokoak diren arloetako helburu eta jarduketa-ardatzak, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanei buruzko 27/1983 Legearen arabera, edo toki-erakundeek eskumenak dituzten gaietan, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen arabera, haietatik eratorritako neurri edo jarduketak onartzeko ezinbestekoa izango da administrazio horietako bakoitzak ezarrita dituen prozeduretan xedatutakoa betetzea.

7.– En todo caso, cuando los programas de desarrollo territorial contemplen objetivos y ejes de actuación en materias sobre las que las diversas instituciones tengan competencias exclusivas, de conformidad con la Ley 27/1983, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos, o en materias en las que las instituciones locales tengan competencias, de conformidad con la Ley 2/2016, de 7 de abril, de Instituciones Locales de Euskadi, las medidas o actuaciones que se deriven habrán de ser aprobadas conforme a lo que dispongan los procedimientos establecidos en cada una de dichas administraciones.

8.– Lurralde-garapeneko programak erreferentziatzat hartuko dira landa garapeneko eskualdeko programak (LGEP), tokiko garapen-planak (TGP) eta, hala badagokio, partaidetzazko toki-garapenaren estrategiak (PTGE) egiteko.

8.– Los programas de desarrollo territorial serán el marco de referencia para la elaboración de los programas comarcales de desarrollo rural (PCDR), los planes de desarrollo local (PDL) y, en su caso, de las estrategias de desarrollo local participativas (EDLP).

10. artikulua.– Landa-garapeneko eskualdeko programak.

Artículo 10.– Los programas comarcales de desarrollo rural.

1.– Lurralde-garapeneko programetan azaltzen diren helburu orokorrak, helburu sektorialak eta lehentasunezko jarduketa-ardatzak landa-garapeneko eskualdeko programen (LGEP) bitartez agerrarazi eta betearaziko dira. Programa horiek Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordeak irizpide geografikoen arabera zehazten dituen eskualdeetan aplikatuko dira, foru-aldundien babesa izanda.

1.– La plasmación y ejecución de los objetivos generales, objetivos sectoriales y ejes de actuación prioritarios señalados en los programas de desarrollo territorial se materializará a través de los programas comarcales de desarrollo rural (PCDR). Estos programas serán de aplicación en los ámbitos comarcales que determine, conforme a criterios geográficos, la Comisión de Política Agraria, Alimentaria y de Desarrollo Rural, contando con el apoyo de las diputaciones forales.

2.– Landa-garapeneko eskualdeko programek jasoko dituzte, eskualdeko jarduera-eremu bakoitzerako eta metodologia komun baten pean, eragindako lurralde garapeneko programetatik eratorritako helburu sektorial espezifikoak eta ezarri beharreko jarduera-ildoak, lehentasun-maila adierazita. Horrez gain, gobernantzaren eta finantzen aldetik egon daitezkeen ondorioak ere jasoko dituzte; bai eta adierazitako helburu eta jarduketa-ildo bakoitzerako erabili beharreko laguntza-tresnak ere. Halaber, landa-garapeneko eskualdeko programek programa bakoitzaren ebaluaziorako jarraipen- eta eragin-adierazleak izango dituzte, eta genero-ikuspegia sartuko da arau honen 3. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 3ko 1/2022 Legeko 23. artikuluaren arabera.

2.– Los programas comarcales de desarrollo rural recogerán, para cada ámbito comarcal de actuación y bajo una metodología común, los objetivos sectoriales específicos y las líneas de actuación a implementar derivados de los programas de desarrollo territorial afectados, indicando su nivel de prioridad. Asimismo, contemplarán las implicaciones de gobernanza y financieras que conllevan, incluyendo los posibles instrumentos de apoyo a utilizar para cada objetivo y línea de actuación señalada. Los programas comarcales de desarrollo rural contarán con indicadores de seguimiento e impacto para la evaluación de cada programa, y dispondrán del enfoque de género conforma lo previsto en el artículo 3 de esta norma, así como con el artículo 23 de la Ley 1/2022, de 3 de marzo, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

3.– Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordeak eskatuta egingo dira landa-garapeneko eskualdeko programak, foru-aldundien babesa izanda. Dagozkien landa-garapeneko elkarteek egingo dituzte, ekainaren 25eko 158/2002 Dekretuak edo haren ordezko arauak ezarritakoaren arabera Hazi Fundazioaren Lurralde kudeaketa-zerbitzuarekiko lankidetzan.

3.– Los programas comarcales de desarrollo rural se elaborarán a petición de la Comisión de Política Agraria, Alimentaria y de Desarrollo Rural, contando con el apoyo de las diputaciones forales. Los elaborarán las asociaciones de desarrollo rural correspondientes, conforme a lo establecido por el Decreto 158/2002 de 25 de junio, o norma que lo sustituya, en colaboración con el servicio de gestión de la Fundación Hazi, Lurralde.

4.– Eusko Jaurlaritzan landa-garapenaren arloko eskumena duen saileko titularraren eta eragindako lurraldeetako foru-aldundietako organo eskudunen agindu bidez onartuko dira landa-garapeneko eskualdeko programak, aurrez Euskadiko Nekazaritza, Elikagaigintza eta Landa Garapeneko Kontseiluari kontsulta eginda eta Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordeak aldeko txostena eman ondoren. Onetsi eta gero eragindako toki-erakundeei jakinaraziko zaie, jakinaren gainean egon daitezen.

4.– Los programas comarcales de desarrollo rural se aprobarán mediante orden de la persona titular del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de desarrollo rural y por los órganos competentes de las diputaciones forales de los territorios afectados, tras consulta al Consejo Agrario, Alimentario y de Desarrollo Rural de Euskadi, y posterior informe favorable de la Comisión de Política Agraria, Alimentaria y de Desarrollo Rural. Tras su aprobación se comunicarán a las entidades locales implicadas para su conocimiento.

Bestalde, landa-garapeneko eskualdeko programek toki-erakundeen eskumenekoak diren gaiei eragiten badiete, dagokien toki-erakundeek onartu beharko dute landa-garapeneko eskualdeko programak beren erakundean aplikatzea, bai eta haietatik sortzen diren proiektuak edo programak gauzatzea ere.

Asimismo, cuando los programas comarcales de desarrollo rural afecten a materias sobre las que las instituciones locales tengan competencias, las instituciones locales concernidas deberán aprobar la aplicación de los correspondientes programas comarcales de desarrollo rural en su institución, así como la ejecución de los proyectos o programas que de ellos emanen.

5.– Landa-garapeneko eskualdeko programak aplikatzeko denbora-eremua eta lurralde garapeneko programak aplikatzekoa berbera izango da; hala ere, aplikatzen hasten direnetik hiru urte igarotakoan, euskal administrazioko entitate independente batek programa bakoitzaren tarteko ebaluazioa egingo du. Ebaluazio horretatik baliteke programetan aldaketak sortzea, baldin eta entitate ebaluatzaileak hala gomendatzen badu, eta Eusko Jaurlaritzan eta hiru foru-aldundietan landa-garapenaren arloko eskumena daukaten sailek egokitzat jotzen badute, Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordeak erabakia hartu ondoren.

5.– El ámbito temporal de aplicación de los programas comarcales de desarrollo rural será el mismo que el de los programas de desarrollo territorial, si bien a los tres años de aplicación se efectuará, desde una entidad independiente de la Administración vasca, una evaluación intermedia de cada programa. De esta evaluación se podrán derivar modificaciones en ellos, si así se recomienda por la entidad evaluadora, y se consideran pertinentes desde los departamentos del Gobierno Vasco y de las tres diputaciones forales competentes en materia de desarrollo rural, previo acuerdo de la Comisión de Política Agraria, Alimentaria y de Desarrollo Rural.

6.– Behetik gorako parte-hartzea ahalbidetzeko diseinatutako metodologia bat baliatuko da («bottom-up»), eskualdean ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren arloan ordezkaritza handiena duten eragileek parte har dezaten. Metodologia hori Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordeak adostu eta baliozkotuko du, aldez aurretik Euskadiko Nekazaritza, Elikagaigintza eta Landa Garapeneko Kontseiluari kontsulta eginda, eta herritarrek parte hartzean euskara erabiltzeko duten eskubidea bermatuko du.

6.– La metodología será diseñada de manera que propicie el enfoque participativo ascendente («bottom-up»), de cara a implicar a los agentes económicos, sociales y medioambientales más representativos de la comarca. Esta metodología se consensuará y validará en el seno de la Comisión de Política Agraria, Alimentaria y de Desarrollo Rural, previa consulta al Consejo Agrario, Alimentario y de Desarrollo Rural de Euskadi, y garantizará el derecho de utilización del euskera en la participación de los ciudadanos y ciudadanas.

7.– Landa-garapeneko eskualdeko programetan jasotako jarduera-ildoen ondorioz gauzatu beharreko ekintzak eta haien lehentasun-maila urteko kudeaketa-planetan zehaztuko dira.

7.– Las acciones a ejecutar derivadas de las líneas de actuación contempladas en los programas comarcales de desarrollo rural, así como su nivel de prioridad, se concretarán en planes de gestión anuales.

8.– Arlo horretako eskumena duen instituzioari dagokio landa-garapeneko eskualdeko programak egikaritzea, bat etorriz Lurralde Historikoen Legean eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legean ezarritakoarekin.

8.– La ejecución de los planes comarcales de desarrollo rural corresponderá a la institución pertinente en el ámbito de sus competencias, conforme a lo dispuesto en la Ley de Territorios Históricos y conforme a lo dispuesto en la Ley de Instituciones Locales de Euskadi.

11. artikulua.– Tokiko garapen-planak (TGP).

Artículo 11.– Los planes de desarrollo local (PDL).

1.– Landa-eremuak dituzten udalek, bai eta landa-kontzejuek ere, borondatez, berariazko planak prestatu ahalko dituzte. Plan horietan, lege honen 4. artikuluan aurreikusitako helburu estrategiko bakoitzerako, udalaren jarduketa-esparruan aztertu beharreko beharrizan eta proiektu nagusien multzo egituratua jasoko da.

1.– Los ayuntamientos de los municipios con zonas rurales, así como los concejos rurales, podrán elaborar con carácter voluntario planes específicos que recojan para cada uno de los objetivos estratégicos previstos en el artículo 4 de esta ley, un conjunto estructurado de las principales necesidades y proyectos a abordar en su ámbito de actuación.

2.– Plan hori egiteko prozesuan, parte-hartzeko prozesu bat diseinatu eta garatuko da, eskualdean ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren arloan ordezkaritza handiena duten eragileak inplikatzeko, besteak beste, landa-garapeneko elkarteak.

2.– En el proceso de elaboración de este plan se diseñará y desarrollará un proceso participativo, de cara a implicar a los agentes económicos, sociales y medioambientales más representativos de la comarca, entre ellos las asociaciones de desarrollo rural.

3.– Tokiko garapen-planek (TGP) horien esparru geografikoari eragiten dioten lurralde-garapeneko programekin eta landa-garapeneko eskualdeko programekin bat etorri beharko dute, plangintza egiteko gutxienez bi urteko epemuga eduki beharko dute, eta dagokien gobernu-organoek onartu beharko dituzte. Horrez gain, Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordeak baliozkotu beharko ditu; batzorde horrek, hain zuzen, planak egiteko metodologia balioetsiko du, Euskadiko Nekazaritza, Elikagaigintza eta Landa Garapeneko Kontseiluari kontsulta egin ondoren.

3.– Los planes de desarrollo local deberán estar alineados con los programas de desarrollo territorial y planes comarcales de desarrollo rural que afecten a su ámbito geográfico, tener un horizonte mínimo de planificación de dos años y ser aprobados por los órganos de gobierno correspondientes. Asimismo, deberán ser validados por la Comisión de Política Agraria, Alimentaria y de Desarrollo Rural, la cual validará la metodología para su elaboración, previa consulta al Consejo Agrario, Alimentario y de Desarrollo Rural de Euskadi.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
GOBERNANTZA
GOBERNANZA

12. artikulua.– Landa-eremuetan bultzatu beharreko jarduketen gobernantza.

Artículo 12.– Gobernanza de las actuaciones a impulsar en las zonas rurales.

Gobernantza bi jarduketa-ikuspegiren pean egituratuko da, eta ikuspegi horietan hainbat eragilek parte hartuko du; hona hemen ikuspegi horiek:

La gobernanza se estructurará bajo dos enfoques de actuación en los que participarán distintos agentes:

a) Ikuspegi instituzionala. Horren bidez koordinatuko, sustatuko, gauzatuko eta gainbegiratuko dira Eusko Jaurlaritzatik, foru-aldundietatik eta toki-erakundeetatik beren eskumenen esparruan prestatutako sektoreko jarduketa estrategiko nagusiak, lurralde-garapeneko programetan ezarritako lehentasunezko jarduketa-ardatzen eta sektoreko helburuen arabera.

a) Enfoque institucional, por el que se coordinarán, impulsarán, ejecutarán y supervisarán las principales actuaciones estratégicas sectoriales emanadas desde el Gobierno Vasco, diputaciones forales e instituciones locales, en el ámbito de sus competencias, con arreglo a los ejes de actuación prioritarios y objetivos sectoriales marcados en los programas de desarrollo territorial.

b) Tokiko ikuspegi publiko-pribatua. Horren bidez proposatuko eta bultzatuko dira lurzoruari buruzko jarduketak eta proiektuak, landa-garapeneko eskualdeko programa bakoitzean ezarritako helburu sektorialei lotuak; halaber, proiektuen hautaketa kudeatuko da, eta proiektuok abian jartzeko finantza-tresnarik efikazenak identifikatuko dira.

b) Enfoque público-privado local, por el que se propondrán e impulsarán actuaciones y proyectos sobre el terreno ligadas a los objetivos sectoriales marcados en cada programa comarcal de desarrollo rural, así como se gestionará la selección de proyectos, y se identificarán las herramientas financieras más eficaces para su puesta en marcha.

13. artikulua.– Ikuspegi instituzionalaren gobernantza.

Artículo 13.– Gobernanza del enfoque institucional.

1.– Eusko Jaurlaritzan landa-garapenaren arloan eskumena duen sailak koordinatuko du ikuspegi instituzionalerako gobernantza, Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordearen bitartez; eta landa-garapenaren arloan eskumena duten Eusko Jaurlaritzako zein foru-aldundietako sailetatik zein dagozkion toki-erakundeetatik bultzatuko da.

1.– La gobernanza para el enfoque institucional, se coordinará desde el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de desarrollo rural, a través de la Comisión de Política Agraria, Alimentaria y de Desarrollo Rural, y se impulsará desde los departamentos del Gobierno Vasco y diputaciones forales competentes en materia de desarrollo rural y desde las instituciones locales correspondientes.

2.– Halaber, gobernantzaren esparru horretatik abiatuta zehaztuko dira lege honen 19.4 artikuluan ezarritako funts anitzeko ikuspegia, bidezkoa denean, aplikatzeari buruz hartu beharreko erabakiak, bai lurralde garapeneko planen programen esparruan edo landa garapeneko eskualdeko programen esparruan erabiltzeko.

2.– Asimismo, desde este ámbito de gobernanza se determinarán las decisiones sobre la aplicación, en su caso, del enfoque multifondo contemplado en el artículo 19.4 de esta ley, para su empleo en el ámbito de los programas de desarrollo territorial o de los planes comarcales de desarrollo rural.

3.– EAEko Administrazio orokorrak zein foru-administrazioek sustatutako plan, programa eta ekimen instituzionalak onartu aurretik, instituzio sustatzailean landa-garapenaren arloko eskumena duen sailak txosten loteslea egin beharko du, erregelamenduz ezartzen den prozeduraren eta artikulu honetan xedatuta dagoenaren arabera, baldin eta plan, programa eta ekimen horiek lege honetan aurreikusitako landa-eremuei eragiten dieten helburu orokor edo sektorialekin zerikusia badute.

3.– Los planes, programas e iniciativas institucionales, bien promovidos por la Administración general de la CAPV, bien por las administraciones forales, que afecten a los objetivos generales o sectoriales que incidan en las zonas rurales previstas en esta ley, con carácter previo a su aprobación, deberán ser sometidos a informe vinculante por el departamento competente en materia de desarrollo rural perteneciente a la institución promotora, conforme al procedimiento que se establezca reglamentariamente, y lo dispuesto en este artículo.

4.– Artikulu honetan xedatutakoa betetzeko, artikulu honetako lehen apartatuan aipatutako administrazioetako bakoitzean landa-garapenaren arloan eskumena duten zuzendaritzek edo unitateek honako eginkizun eta jarduketa hauek bete beharko dituzte:

4.– Para el cumplimiento de lo dispuesto en este artículo, las direcciones o unidades competentes en materia de desarrollo rural de cada una de las administraciones contempladas en el apartado primero de este artículo, deberán realizar las funciones y actuaciones siguientes:

a) Aurreko apartatuan ezarritako nahitaezko txostenak egitea.

a) La emisión de los informes preceptivos previstos en el apartado anterior.

b) Artikulu honetako 5. zenbakian adierazitako gomendioen eta txosten lotesleen betetze-mailaren jarraipena egitea.

b) El seguimiento del cumplimiento de los informes vinculantes y recomendaciones previstas en el punto 5 de este artículo.

c) Lege honetako 19. artikuluan ezarritako finantza-xedapenen betetze-maila gainbegiratzea, EBren egitura-funtsen programa operatibo instituzionalekin lotuta.

c) La supervisión del cumplimiento de las disposiciones financieras previstas en el artículo 19 de esta ley en relación con los programas operativos institucionales de los fondos estructurales de la UE.

d) Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordeak agintzen dizkion beste eginkizun guztiak.

d) Cuantas otras funciones le encomiende la Comisión de Política Agraria, Alimentaria y de Desarrollo Rural.

5.– Zuzendaritza edo unitate horiek, hala badagokio, Lurralderen laguntza teknikoa izango dute, alegia, Hazi Fundazioaren kudeaketa-zerbitzuaren laguntza. Erregelamenduz ezarriko dira honako hauek administrazio bakoitzaren barruan: antolaketa, erabakiak hartzeko eta txostenak izapidetzeko prozedurak, txostenekiko desadostasunak gertatuz gero sor daitezkeen kasuistikak, eta apartatu honetan agindutako eginkizunei buruz sor daitezkeen beste gai batzuk.

5.– Esas direcciones o unidades contarán, en su caso, con el apoyo técnico del servicio de gestión de la Fundación Hazi, Lurralde. Se establecerá reglamentariamente dentro de cada administración, su organización, los procedimientos para la toma de decisiones y tramitación de los informes, las casuísticas que puedan surgir en caso de discrepancias con los informes, así como cualquier otra cuestión relativa a las funciones encomendadas en este apartado.

6.– Txostenak gehienez bi hilabeteko epean egingo dira eta, nahitaez, Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordeari igorriko zaizkio, onar ditzan.

6.– Los informes se elaborarán en el plazo máximo de dos meses y se trasladarán para su aprobación, con carácter preceptivo, a la Comisión de Política Agraria, Alimentaria y de Desarrollo Rural.

7.– Behin onartuta, txostenak lotesleak izango dira ezartzen diren landa-eremu guztietan. Txosten horietan aztertuko da planak, programak eta ekimen instituzionalak lurralde-garapeneko programetara egokitzen diren, horien jarduketari dagokion lurralde-esparruan; xede horrekin gainbegiratuko da ea plan, programa eta ekimen instituzional horietan kontuan hartu diren lurralde-garapeneko programa bakoitzerako definitutako landa-eremuaren beharrizan, lehentasun, helburu sektorial eta jarduketa-ardatzak, eta bidezkoa denean aldatu edo berrikusi behar diren edukiak azalduko dira. Geroago, eragindako instituzioari eta sailei igorriko zaizkie txostenak.

7.– Una vez aprobados, los informes tendrán carácter vinculante en todas las zonas rurales establecidas. En ellos se analizará la adecuación de los planes, programas e iniciativas institucionales a los programas de desarrollo territorial afectados en el ámbito territorial de su actuación, supervisando si han tenido en cuenta las necesidades, prioridades, objetivos sectoriales y ejes de actuación de la zona rural definida para cada programas de desarrollo territorial, señalando, en su caso, los contenidos que deban ser modificados o revisados. Los informes se trasladarán posteriormente a la institución y departamentos afectados.

8.– EAEko landa-eremu batean, dela lurralde-garapeneko programen esparru geografikoan, dela landa-garapeneko eskualdeko programen esparru geografikoan Europako Egitura eta Inbertsio Funtsei edo EBn dauden finantza-tresnei lotutako funts anitzeko ikuspegi bat aplikatzeko erabakia, 19.4 artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, Gobernu Kontseiluaren erabakiz hartuko da, Eusko Jaurlaritzan landa-garapenaren arloko eskumena duen saileko sailburuak hala proposatuta, Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordeak erabakia hartu ondoren.

8.– La decisión de aplicar en alguna zona rural de la CAPV, bien en el ámbito geográfico de los planes de desarrollo territorial o bien en el de los programas comarcales de desarrollo rural, un enfoque multifondo ligado a los fondos EIE o a otros posibles instrumentos financieros existentes en el ámbito de la UE, conforme a lo previsto en al artículo 19.4, se adoptará por acuerdo del Consejo de Gobierno a propuesta del consejero o consejera del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de desarrollo rural, previo acuerdo de la Comisión de Política Agraria, Alimentaria y de Desarrollo Rural.

14. artikulua.– Tokiko ikuspegi publiko-pribatuaren gobernantza.

Artículo 14.– Gobernanza del enfoque público-privado local.

1.– Tokiko gobernantza publiko-pribatua Hazi Fundazioak koordinatuko du; horretarako, erakunde horretan lurralde-garapena xede izango duen kudeaketa-zerbitzu berria sortuko da, Lurralde izenekoa.

1.– La gobernanza público-privada a nivel local se coordinará desde la Fundación Hazi a través de la creación en dicha organización de un servicio de gestión orientado al desarrollo territorial, que se denominará Lurralde.

2.– Lurraldek beharrezkoa den egitura teknikoa eta administratiboa izango du 15. artikuluan esleitzen zaizkion funtzioak eraginkortasunez egiteko.

2.– Lurralde se dotará de la estructura técnica y administrativa necesaria para ejercer eficientemente las funciones que se le atribuyen en el artículo 15.

3.– Antolaketaren eta kudeaketaren arloan, Lurralde bi lurralde-esparrutan egituratuko da:

3.– En el ámbito organizativo y de gestión, Lurralde se estructurará en torno a dos ámbitos territoriales:

a) Eskualde-esparrua. Ezartzen diren eskualdeetako eremu geografikoetan.

a) Ámbito comarcal. En los ámbitos geográficos de las comarcas que se establezcan.

b) Eskualdez gaindiko esparrua.

b) Ámbito supracomarcal.

4.– Gobernantzaren eskualdeko ikuspegia landa-garapeneko elkarteetan (LGE) oinarrituta artikulatuko da; elkarte horiek, borondatez eta Lurralde zerbitzuarekin koordinatuta, Administrazio publikoaren erakunde laguntzaile gisa aitortuko dira.

4.– El enfoque comarcal de gobernanza se articulará con base en las asociaciones de desarrollo rural (ADR) que, a través de su voluntaria vinculación, y su coordinación con Lurralde, sean reconocidas como agentes colaboradores de la Administración pública.

5.– Lotura hori gauzatzeko, elkarteek urte anitzeko lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dute Eusko Jaurlaritzan landa-garapenaren arloko eskumena duen sailarekin, bai eta landa-garapenerako elkartearen eremuko lurralde historikoari lotutako foru-aldundiko sail eskudunarekin ere.

5.– Esta vinculación se llevará a efecto, a través de la suscripción de un convenio de colaboración plurianual con el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de desarrollo rural, así como con el correspondiente de la diputación foral ligada al territorio histórico del ámbito de las asociaciones de desarrollo rural.

6.– Lankidetza-hitzarmenaren helburu nagusia tokiko gobernantzaren egungo eredua indartzea izango da; hala, landa-garapeneko elkarteen funtzionamendu integratua eta eraginkorra ahalbidetuko da, gobernantza instituzionalaren ikuspegiarekin bat datorrena.

6.– El convenio de colaboración tendrá como objetivo principal reforzar el actual modelo de gobernanza local, posibilitando un funcionamiento integrado y eficiente de las asociaciones de desarrollo rural alineado con el enfoque de gobernanza institucional.

7.– Hitzarmen horrek bertan jasotako funtzioak eta jarduketak behar bezala gauzatzearekin lotutako antolakuntza-, finantza- eta kudeaketa-alderdiak arautuko ditu. Jarduketa horien artean daude, besteak beste, landa-garapeneko eskualdeko programak egitearekin eta kudeatzearekin zerikusia dutenak, baita urteko kudeaketa-planak egitearekin lotutakoak ere.

7.– El citado convenio regulará aquellos aspectos organizativos, financieros y de gestión ligados a la correcta ejecución de las funciones y actuaciones contempladas en él. Entre dichas actuaciones, se recogerán las ligadas a la elaboración y gestión de los programas comarcales de desarrollo rural así como la elaboración de los planes de gestión anuales.

8.– Bestalde, hitzarmena sinatzeko, landa-garapeneko elkarteek honako hauek jaso beharko dituzte beren estatutu-xedeetan:

8.– Asimismo, la suscripción del convenio precisará que las asociaciones de desarrollo rural incorporen a sus fines estatutarios:

a) Lege honetan jasotako helburu orokorrak eta sektorialak.

a) Los objetivos generales y sectoriales contemplados en esta ley.

b) Dagokion eremu geografikoan ordezkaritza handiena duten eragile sozioekonomiko eta sektorialekin integratzea edo lankidetzan aritzea. Honako hauek hartuko dira halakotzat, gutxienez:

b) La integración o colaboración con los agentes socioeconómicos y sectoriales más representativos de su ámbito geográfico, entendiendo como tales, al menos:

i) Udalak, kontzejuak, kuadrillak eta bestelako toki-erakundeak.

i) Ayuntamientos, concejos, cuadrillas, y otro tipo de entidades locales.

ii) Eskualdean dauden sektore ekonomiko nagusietako eta gizarte-, kultura- eta ingurumen-arloko ordezkariak.

ii) Representantes de los principales sectores económicos y del ámbito social, cultural y medioambiental, presentes en la comarca.

iii) Ekintzailetzari, ekonomiaren garapenari edo berrikuntzari laguntzeko entitateak.

iii) Entidades de apoyo al emprendimiento, desarrollo económico o innovación.

iv) Elkartegintza-sare publiko-pribatuko entitateak, bereziki nekazaritzako lanbide-erakundeetakoak eta landa-inguruneko emakumeen elkarteetakoak.

iv) Entidades del tejido asociativo público-privado, en particular de organizaciones profesionales agrarias y de las asociaciones de mujeres del medio rural.

9.– Lankidetza-hitzarmena sinatzen duten landa-garapeneko elkarteek beren estatutuetan jasotako gainerako eginkizunak betetzen jarraitu ahal izango dute, betiere dagokion hitzarmenean adostutakoaren aurkakoak ez badira.

9.– Las asociaciones de desarrollo rural que suscriban el oportuno convenio de colaboración, podrán seguir realizando aquellas otras funciones previstas en sus estatutos que no contravengan lo acordado en el correspondiente convenio.

10.– Erregelamenduz ezarriko dira lankidetza-hitzarmenek jaso beharreko gutxieneko edukiei, iraupenari eta ondorioei buruzko xedapenak garatzeko administrazio-prozedurak, bai eta kudeaketa-planak ez betetzeak edo landa-garapeneko elkarteek hitzarmena bertan behera uzteak ekar ditzakeen ondorioak ere. Nolanahi ere, haiek egikaritu eta garatzeko urteko zuzkidura ekonomikoak EAEko aurrekontu orokorren legeek xedatutakoaren araberakoak izan beharko dira.

10.– Se establecerán reglamentariamente los procedimientos administrativos para el desarrollo de las disposiciones relativas a los contenidos mínimos, duración y efectos que deberán contemplar los convenios de colaboración, así como las consecuencias derivadas de los posibles incumplimientos de la ejecución de los planes de gestión o de una posible desvinculación de las asociaciones de desarrollo rural. En todo caso, las dotaciones económicas anuales destinadas a su ejecución y desarrollo deberán acomodarse a lo que establezcan las leyes de presupuestos generales de la CAPV.

11.– Eusko Jaurlaritzarekin eta foru aldundiekin sinatutako lankidetza-hitzarmenetik kanpo geratzen diren arloetan, lurralde historiko bakoitzean eta EAEn sortutako landa-garapeneko elkarteen federazioek landa-garapeneko elkarteak koordinatzeko eginkizuna izango dute, udalerriz edo eskualdez gaindiko interesa duten ideiak, proiektuak eta ekimenak bateratuz. Horretarako, eta beharrezkoak diren proiektuak garatzeko, administrazioekin hitzarmenak egin ahal izango dituzte federazioek.

11.– En los ámbitos que queden fuera del convenio de colaboración firmado con el Gobierno Vasco y con las diputaciones forales, las federaciones de asociaciones de desarrollo rural creadas en cada territorio histórico y en la CAPV tendrán la función de coordinar las asociaciones de desarrollo rural, unificando ideas, proyectos e iniciativas de interés supramunicipal o supracomarcal. Para ello, y para desarrollar los proyectos necesarios, las federaciones podrán firmar convenios con las administraciones.

15. artikulua.– Lurralderen eginkizunak.

Artículo 15.– Funciones de Lurralde.

1.– Eskualdez gaindiko esparruan, Lurralderen eginkizunak honako hauek dira:

1.– Son funciones de Lurralde en el ámbito supracomarcal las siguientes:

a) Lurralde-garapeneko programak prestatzen laguntzea, programa horien berri izatea eta horien zabalkundea egitea, eta horrez gain programa horiek kontuan hartzea landa-garapeneko eskualdeko programak prestatzeko.

a) La colaboración en la elaboración de los programas de desarrollo territorial, y en su conocimiento y difusión, así como su consideración para la elaboración de los programas comarcales de desarrollo rural.

b) Landa-garapeneko eskualdeko programak egiteko metodologia diseinatzea.

b) El diseño de la metodología para la elaboración de los programas comarcales de desarrollo rural.

c) Lege honen 13.3 artikuluan aurreikusitako plan, programa eta ekimen instituzionalen berri izatea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan, Estatuan eta EBn proiektu sektorialei finantzaketa-babesa emateko laguntza instituzionalen lerro nagusien berri ere.

c) El conocimiento de los planes, programas e iniciativas institucionales previstos en el artículo 13.3 de esta ley y de las principales líneas de ayudas institucionales vascas, estatales y de la UE de apoyo financiero a proyectos sectoriales.

d) Lurralde-garapeneko programak eta landa-garapeneko eskualdeko programak sustatzen eta garatzen diharduten eragile sektorial, elkarte, entitate eta antolakundeekin koordinatzea eta beraiekin batera sinergia eta proiektuak bilatzea.

d) La coordinación y búsqueda de sinergias y proyectos con los principales agentes sectoriales, asociaciones, entidades y organizaciones para el impulso y desarrollo de los programas de desarrollo territorial y los programas comarcales de desarrollo rural.

e) Zeharkako proiektuetan, proiektu pilotuetan, berariazko proiektuetan edo esparru sektorial batean espezializatzeko proiektuetan, barnekoetan zein Europako eta nazioarteko eremuetako proiektuetan, mintzakide eta partaide izatea.

e) La interlocución y participación en proyectos transversales, proyectos piloto, proyectos específicos o de especialización en un ámbito sectorial, tanto internos como en el ámbito europeo e internacional.

f) Lurralde-garapenari lotutako arau-proposamen, joera, foro eta proiektu berritzaileen jarraipena egitea, halakoek Europan zein nazioartean elkartrukea eta zeharkako elkarlana egiteko bokazioa badaukate.

f) El seguimiento de las propuestas normativas, tendencias, foros y proyectos novedosos ligados al desarrollo territorial, con vocación de intercambio y cooperación transversal a nivel europeo e internacional.

g) Lege honen 16. artikuluaren bidez sortutako Landa Garapenaren Euskal Sarearen bileretan parte hartzea, eta Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordearen mintzakide izatea.

g) La participación en las reuniones de la Red Vasca de Desarrollo Rural, creada en al artículo 16 de esta ley, y la interlocución con la Comisión de Política Agraria, Alimentaria y de Desarrollo Rural.

h) Lege honen 13.4 artikuluan aurreikusitako jarduketak eta eginkizunak gauzatzeko laguntza teknikoa ematea.

h) El apoyo técnico para la realización de las actuaciones y funciones previstas en el artículo 13.4 de esta ley.

i) Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordearen Idazkaritza Teknikoari laguntzea, azken xedapenetatik lehenengoan ezarritakoaren arabera.

i) El apoyo a la Secretaría Técnica de la Comisión de Política Agraria, Alimentaria y de Desarrollo rural, prevista en la disposición final primera.

j) Eratzen diren toki-ekintzako taldeekin lankidetzan aritzea.

j) La colaboración con los grupos de acción local que se constituyan.

k) Adierazle-sistema bat ezartzea, Eusko Jaurlaritzarekin, foru-aldundiekin, Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapenerako Politikako Batzordearekin eta Landa Garapenerako Euskal Sarearekin partekatuta, eta Eustat, UPV/EHU eta eskualdean ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren arloan ordezkaritza handiena duten eragileak.

k) Establecer un sistema de indicadores compartido con el Gobierno Vasco, las diputaciones forales, la Comisión de Política Agraria, Alimentaria y de Desarrollo Rural y la Red Vasca de Desarrollo Rural, y en colaboración con Eustat, la UPV/EHU, y agentes económicos, sociales y medioambientales más representativos de la comarca.

l) Adierazle-sistema horren bidez landa-garapeneko eskualdeko programak (LGEP) eta tokiko garapen-programak (TGP) ebaluatzea.

l) Evaluar mediante este sistema de indicadores los programas comarcales de desarrollo rural (PCDR) y los programas de desarrollo local (PDL).

2.– Eskualdeko esparruan, Lurralderen funtzioak honako hauek dira:

2.– Son funciones de Lurralde en el ámbito comarcal las siguientes:

a) Landa-garapeneko elkarteak dinamizatzea eta koordinatzea, lege honen 14.4 artikuluaren arabera.

a) La dinamización y coordinación de las asociaciones de desarrollo rural conforme al artículo 14.4 de esta ley.

b) Landa-garapeneko eskualdeko programak egiteko, dagozkion landa-garapeneko elkarteekin lankidetzan aritzea, bai eta indarraldia amaitu ondoren horien ebaluazioa egitea ere, eskualdeen eta toki-erakundeen arteko oreka bermatzeko helburuarekin.

b) Trabajar en colaboración con las asociaciones de desarrollo rural correspondientes la elaboración de los programas comarcales de desarrollo rural, así como la evaluación al finalizar su vigencia, con el objetivo de garantizar el equilibrio entre las comarcas y las instituciones locales.

c) Landa-garapeneko eskualdeko programetan aurreikusitako helburu sektorial zehatzak eta jarduketa-ildoak bultzatzea eta zabaltzea, bai eta garatu beharreko proiektuak ere.

c) El impulso y difusión de los objetivos sectoriales específicos y líneas de actuación previstos en los diferentes programas comarcales de desarrollo rural, así como de los proyectos a desarrollar.

d) Urteko kudeaketa-planak bultzatzea eta haien jarraipena egitea.

d) El impulso y seguimiento de los planes de gestión anuales.

e) Landa-garapeneko eskualdeko programekin nahiz urteko kudeaketa-planekin bat datozen proiektuak atzitzea, eta proiektuen kudeaketan aholkua ematea, bideratzea eta bitartekari-lana egitea, proiektuok egituratu eta finantzatzeko.

e) La captación de proyectos, acordes con los programas comarcales de desarrollo rural y los planes de gestión anuales, y el asesoramiento, direccionamiento e intermediación en la gestión de los proyectos para su articulación y financiación.

f) Urteko kudeaketa-planetan jasotako proiektu edo jarduketa jakin batzuk gauzatzea, hala badagokio, 10.8 artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.

f) La ejecución, en su caso, de determinados proyectos o actuaciones contemplados en los planes de gestión anuales, sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 10.8.

g) Sustatzaile diren pertsona eta entitateei aholkua ematea eta pertsona eta entitate horiek bideratzea eta haiei laguntza ematea, urteko kudeaketa-planetan aurreikusitako proiektu eta jarduketei buruz.

g) El asesoramiento, direccionamiento y apoyo a las personas y entidades promotoras sobre las posibles ayudas institucionales a los proyectos y actuaciones contemplados en los planes de gestión anuales.

h) Ekintzailetza sustatu eta bideratzea.

h) La promoción y direccionamiento del emprendimiento.

3.– Zehazki, landa-garapenean eskumena duten Eusko Jaurlaritzaren sailek eta foru-aldundiek deitutako laguntzetan, aholkularitza horrek proiektua landu, laguntza-lerroetan txertatu eta administrazio-gaietarako laguntza emango du, besteak beste.

3.– Específicamente, en las ayudas convocadas por los departamentos del Gobierno Vasco y de las diputaciones forales competentes en materia de desarrollo rural, ofrecerá un asesoramiento que abarcará desde la maduración del proyecto y su encaje en las diferentes líneas de ayuda hasta cuestiones administrativas.

4.– Lurraldek urteko memoria bat egingo du, bi lan-eremuetan bultzatutako jarduera eta proiektu nagusien berri emateko. Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordeak baliozkotuko du memoria hori.

4.– Lurralde elaborará una memoria anual con la recopilación de las principales actividades y proyectos impulsados en ambos ámbitos de trabajo que será validada por la Comisión de Política Agraria, Alimentaria y de Desarrollo Rural.

16. artikulua.– Landa Garapenaren Euskal Sarea.

Artículo 16.– Red Vasca de Desarrollo Rural.

1.– Halaber, tokiko gobernantza publiko-pribatuaren barruan, Landa Garapenaren Euskal Sarea sortu da. Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean landa-garapenaren arloko eskumena duen sailari atxikita dago, honako helburu honekin: landa-garapenean parte hartzen duten entitate eta eragileen arteko lotura, koordinazioa eta lankidetza sustatzea.

1.– Asimismo, dentro de la gobernanza público-privada a nivel local, se crea la Red Vasca de Desarrollo Rural, adscrita al departamento de la Administración general de la Comunidad Autónoma competente en materia de desarrollo rural, con la finalidad de impulsar la conexión, coordinación y colaboración de las entidades y agentes implicados en el desarrollo rural.

2.– Sare horretan sartuko dira Eusko Jaurlaritzako, foru-aldundietako, Eudeleko eta Arabako Kontzejuen Elkarteko (ACOA-AKE) kargudun instituzionalak nahiz teknikariak, bai eta kuadrillak, Lurralde, landa-garapeneko elkarteak eta toki-ekintzako taldeak ere, eta, orokorrean, erreferentziako beste erakunde sektorialak eta landa-garapeneko eskualdeko programen hedapenean parte hartzen duten gainerako eragileak. Sare ireki gisa eratzen da, aztertu beharreko gaien arabera egokiak diren entitate eta eragileak apurka biltzeko.

2.– En dicha red se integrarán cargos institucionales y técnicos del Gobierno Vasco, diputaciones forales, Eudel y ACOA-AKE (Asociación de Concejos de Álava), cuadrillas, Lurralde, las asociaciones de desarrollo rural, los grupos de acción local y, en general, otro tipo de organizaciones territoriales y sectoriales de referencia y agentes implicados en el despliegue de los programas comarcales de desarrollo rural. Se configura como una red abierta que irá congregando a diferentes entidades y agentes en función de las diferentes temáticas a tratar.

3.– Hauek izango dira sarearen eginkizunak, besteak beste:

3.– Sus funciones serán, entre otras:

I) Ezagutzaren antena izatea landa-garapenaren arloko Europako esparruari dagokionez.

I) Ser antena de conocimiento del marco europeo en materia de desarrollo rural.

II) Esperientzia eta proiektu berritzaileak ezagutzera eman eta konpartitzea, Euskadikoak nahiz Europako beste landa-eremu batzuetakoak, eskualde batzuentzat aukera-inputa direlakoan.

II) Dar a conocer y compartir experiencias y proyectos innovadores, tanto de Euskadi como de otras zonas rurales de Europa, como input de oportunidad para algunas comarcas.

III) Denen beharrizanen identifikazioa eta beharrizan horiei ikusmolde orokor batetik ekiteko planteamenduak partekatzea.

III) Compartir la identificación de necesidades comunes y los planteamientos para su abordaje desde una perspectiva global.

IV) Foro bat garatzea gai zehatzei ekiteko, hainbat xede kontuan hartuta: proiektuak garatzea, partaideen artean harremana izatea, informazio esanguratsua txertatzea, prestakuntza-ikastaroak egitea eta abar.

IV) Desarrollar un foro en el que se aborden temáticas concretas para el desarrollo de proyectos, el contacto entre participantes, la incorporación de información relevante, el desarrollo de cursos de formación, etcétera.

4.– Sarearen egitura, osaera eta eginkizunak erregelamenduz garatuko dira.

4.– Se desarrollará reglamentariamente la estructura, composición, y funciones de la red.

17. artikulua.– Toki-ekintzako taldeak.

Artículo 17.– Grupos de acción local.

Batasuneko araudiaren arabera LEADER ikuspegirako sortzen diren toki-ekintzako taldeek beren partaidetzazko toki-garapenaren estrategiak lerrokatu beharko dituzte: landa-garapeneko eskualdeko programekin, jarduketa-esparrua eskualdea bada, edo lurralde-garapeneko programekin, jarduketa-esparrua eskualdez gaindikoa bada.

Los grupos de acción local que se constituyan conforme a la normativa comunitaria para el enfoque LEADER deberán alinear sus estrategias de desarrollo local participativo a los planes comarcales de desarrollo rural, si su ámbito de actuación es comarcal, o a los programas de desarrollo territorial, si supera el ámbito comarcal.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
LANDA GARAPENERAKO JARDUKETEN FINANTZAKETA
FINANCIACIÓN DE LAS ACTUACIONES PARA EL DESARROLLO RURAL

18. artikulua.– Landa-garapenaren arloko jarduketen finantzaketa instituzionala.

Artículo 18.– Financiación institucional de las actuaciones en materia de desarrollo rural.

1.– Landa-garapeneko eskualdeko programetan sustatu eta inplementatu beharreko jarduketak esparru sektorial bakoitzean aurreikusitako laguntza instituzionalen programen bidez finantzatuko dira, une bakoitzean eta instituzio bakoitzean indarrean dauden administrazio-prozeduren eta finantza-kontroleko prozeduren arabera.

1.– Las actuaciones a impulsar e implementar en los programas comarcales de desarrollo rural se financiarán desde los distintos programas de ayudas institucionales previstos en cada ámbito sectorial, conforme a los procedimientos administrativos y de control financiero vigentes en cada momento e institución.

2.– Eusko Jaurlaritzan eta hiru foru-aldundietan landa-garapenaren arloko eskumena duten sailetako dirulaguntza-ildo edo finantza-tresnak eskuratu nahi badira, eskualde bakoitzeko urteko kudeaketa-planetan aurreikusitako proiektu edo jarduketa pribatu edo publiko oro landa-garapeneko elkarteen bitartez edo Hazi Fundazioaren Lurralde zerbitzuaren bitartez bideratu ahalko da eta, behar denean, horien aholkuak ere jasoko ditu.

2.– Todo proyecto o actuación de carácter privado o público, contemplado en los planes de gestión anuales de cada comarca y que quiera acceder a las diferentes líneas subvencionables o instrumentos financieros de los departamentos del Gobierno Vasco o de las diputaciones forales competentes en materia de desarrollo rural, podrá ser direccionado, y en su caso asesorado, tanto por las asociaciones de desarrollo rural como a través del servicio Lurralde de la Fundación Hazi.

3.– Landa-garapenaren kudeaketari lotutako euskal instituzioek bultzatuko dute Euskadiko landa-eremuetan inplementatzen diren ekimenei laguntzeko finantza-tresnak abian jar daitezela. Finantza-tresna horiek arlo honetako Batasuneko xedapenekin bat etorri beharko dute.

3.– Las instituciones vascas ligadas a la gestión del desarrollo rural impulsarán la puesta en marcha de instrumentos financieros específicos para el apoyo a las iniciativas que se implementen en las zonas rurales de Euskadi. Dichos instrumentos financieros deberán estar alineados con las disposiciones comunitarias en esta materia.

4.– Landa-garapenean eskumena duten Eusko Jaurlaritzako edo foru-aldundietako sailekin lotutako laguntzen planek eskualdeko landa-garapeneko programetan edo tokiko garapen-planetan trakzio-izaera duten proiektuak hobetsiko dituzte.

4.– Los planes de ayudas ligados a los departamentos del Gobierno Vasco o de las diputaciones forales competentes en materia de desarrollo rural discriminarán positivamente aquellos proyectos identificados como tractores en los programas comarcales de desarrollo rural y en los planes de desarrollo local.

5.– Urtero, landa-garapenean eskumena duten Eusko Jaurlaritzako edo foru-aldundietako sailek kudeatutako diruz lagundu daitezkeen laguntzen lerroetarako funts eskuragarriak, LEADER ikuspegitik kanpo daudenak, plangintza-tresnetan zehazten diren estrategiak eta lehentasunak eta Euskadiko landa-eremuen karakterizazioa kontuan hartuta banatuko dira.

5.– Anualmente, los fondos disponibles para las líneas de ayudas subvencionables gestionadas por los departamentos del Gobierno Vasco y de las diputaciones forales competentes en materia de desarrollo rural y fuera del enfoque LEADER se distribuirán atendiendo a las estrategias y priorizaciones que se determinen en los diferentes instrumentos de planificación y a la caracterización de las zonas rurales de Euskadi.

6.– Landa-garapenaren arloan eskumena duten euskal erakunde publikoek finantza-tresna propioak bermatuko dituzte, lege honetan jasotako plangintza-tresnak garatzeko beharrezkoak diren egiturak mantentzetik haratago, landa-garapeneko eskualdeetako programetan jasotako proiektu zehatzak garatzeko helburuarekin.

6.– Las instituciones públicas vascas con competencia en el ámbito del desarrollo rural garantizarán instrumentos financieros propios con el objetivo de, además de mantener las estructuras necesarias para desarrollar las herramientas de planificación contempladas en esta ley, desarrollar los proyectos concretos recogidos en los programas comarcales de desarrollo rural.

19. artikulua.– Landa-garapenari laguntza ematea Europako Egitura eta Inbertsio Funtsen eta EBko beste finantzaketa-tresna batzuen bidez.

Artículo 19.– Apoyo al desarrollo rural desde los Fondos Estructurales y de Inversión Europeos (EIE) y otros instrumentos de financiación de la UE.

1.– EAEn Europako Egitura eta Inbertsio Funtsak edo, hala badagokio, EBren beste finantza-tresna batzuk egituratzeari lotutako programa eragile instituzional guztiek, beren finantza-baliabideen zati bat erabili beharko dute lurralde-garapeneko programetan jasotako jarduketa-ardatzetako batean gutxienez laguntza emateko.

1.– Todos los programas operativos institucionales ligados a la articulación en la CAPV de los Fondos Estructurales y de Inversión Europeos (EIE) o, en su caso, a otros posibles instrumentos financieros de la UE deberán destinar una parte de sus recursos financieros a apoyar, al menos, alguno de los ejes de actuación previstos en los programas de desarrollo territorial.

2.– Lege honen 13.4 artikuluan ezarritako unitate eskudunei dagokie aurreko manua betetzen dela egiaztatzea.

2.– La supervisión del cumplimiento del precepto anterior corresponderá a las unidades competentes previstas en el artículo 13.4 de esta ley.

3.– Jaurlaritzan programen kudeaketako agintaritza gisa edo Estatuaren kudeaketa-ordezkaritza gisa eskumena duen saila arduratuko da funts instituzional horien programa eragileak kudeatzeaz.

3.– La gestión de los programas operativos de estos fondos institucionales corresponderá al departamento del Gobierno competente como autoridad de gestión, o delegación de gestión estatal del programa.

4.– Aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, funts anitzeko ikuspegi bat aplikatu ahalko zaie EAEko landa-eremu guztiei edo haien zati bati, Batasuneko legeriak partaidetzazko toki-garapenaren estrategien, lurralde-inbertsio integratuen (LII), lankidetza-proiektuen edo ikuspegi hori ahalbidetzen duen beste edozein finantza-bitartekoren arloan zein aukera ematen dituen kontuan hartuta.

4.– No obstante lo dispuesto en el apartado anterior, se podrá aplicar un enfoque multifondo para el conjunto o una parte de las zonas rurales de la CAPV, conforme a lo que posibilite la legislación comunitaria en materia de estrategias de desarrollo rural participativo, inversiones territoriales integradas (ITI), proyectos de cooperación o cualquier otra articulación financiera que posibilite dicho enfoque.

5.– EAEko landa-eremu jakin baterako funts anitzeko ikuspegi bat aplikatzeko proposamena Eusko Jaurlaritzan landa-garapenaren arloko eskumena duen sailak egin beharko du. Proposamen horretan jaso beharko da funts bakoitzaren finantza-esleipena eta, onartuz gero, 13.8 artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, funtsen egituraketa eta kudeaketa.

5.– La propuesta de aplicación de un enfoque multifondo para una determinada zona rural de la CAPV, que incluiría la asignación financiera de cada fondo, y en caso de aprobación, conforme a lo dispuesto en al artículo 13.8, la articulación y gestión de los fondos, corresponderá al departamento del Gobierno Vasco competente en materia de desarrollo rural.

XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Landa-garapeneko elkarteen berariazko araudiari buruzko 158/2002 Dekretuaren arabera aitortutako landa-garapeneko elkarteek aitorpen horri eutsiko diote, bai eta arau horren arabera eman edo hitzartutako eginkizunei ere, araua lege honetan xedatutakora egokitzeko aldatzen edo ordezten ez den bitartean.

Las asociaciones de desarrollo rural reconocidas conforme al Decreto 158/2002, sobre el régimen específico de las asociaciones de desarrollo rural, seguirán manteniendo dicho reconocimiento, así como las funciones encomendadas o conveniadas con ellas conforme a dicha norma, en tanto esa norma no sea modificada o sustituida para adecuarse a lo dispuesto en esta ley.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta geratzen dira maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak, lege honetan ezarritakoaz bestelakorik dioten edozertan, eta bereziki 10/1998 Legea, apirilaren 8koa, Landa Ingurunearen Garapenerakoa, eta 95/1998 Dekretua, ekainaren 2koa, Landaberriren eta Landa Garapenerako Kontseilu Aholkulariaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzkoa.

Quedan derogadas todas aquellas disposiciones de igual o inferior rango en todo aquello en lo que se opongan a lo establecido en la presente ley, en especial la Ley 10/1998, de 8 de abril, de Desarrollo Rural, y el Decreto 95/1998, de 2 de junio, de organización y funcionamiento de Landaberri y del Consejo Consultivo de Desarrollo Rural.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Abenduaren 23ko 17/2008 Legea, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoa, aldatzea.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA–. Modificación de la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria.

Bat.– Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legeko 92. artikulua honela idatzita gelditzen da:

Uno.– El artículo 92 de la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria queda redactado como sigue:

«92. artikulua.– Euskadiko Nekazaritza, Elikagaigintza eta Landa Garapeneko Kontseilua.

«Artículo 92.– Consejo Agrario, Alimentario y de Desarrollo Rural de Euskadi.

1.– Euskadiko Nekazaritza, Elikagaigintza eta Landa Garapeneko Kontseilua eratzen da, Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean nekazaritzako eta elikagaigintzako gaietan eta landa-garapeneko gaietan eskumena daukan sailari atxikia. Koordinatzeko, kontsultatzeko eta aholkularitza teknikoa emateko helburua izango du, euskal nekazaritza-administrazioen eta sektoreko eragile adierazgarrienen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-politikak eta landa-garapenerako politikak diseinatzeko nahiz dagozkion beste gaiak lantzeko helburuz. Halaber, kontseilu aholku-emaileak eratu ahal izango dira lurralde historiko bakoitzean.

1.– Se crea el Consejo Agrario, Alimentario y de Desarrollo Rural de Euskadi, adscrito al departamento de la Administración general de la Comunidad Autónoma competente en materia agraria y alimentaria, y de desarrollo rural, cuyo objeto es la audiencia, coordinación, consulta y asesoramiento técnico de las administraciones agrarias vascas con los agentes sectoriales más representativos para el diseño de la políticas agrarias y alimentarias y de desarrollo rural de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y para el debate de cuantos asuntos de interés sean tratados en él. Asimismo, se podrán constituir consejos consultivos en cada territorio histórico.

2.– Euskadiko Nekazaritza, Elikagaigintza eta Landa Garapeneko Kontseiluaren eta, hala badagokio, eratzen diren lurralde-kontseiluen ordezkaritza eta eginkizunak erregelamenduz ezarriko dira.

2.– La representación y funciones del Consejo Agrario, Alimentario y de Desarrollo Rural de Euskadi, y en su caso de los consejos territoriales que se constituyan, se establecerá en desarrollo reglamentario.

3.– Lehendakariak izendatuko ditu Nekazaritza, Elikagaigintza eta Landa Garapeneko Kontseiluko kideak, ordezkatuta dauden erakundeen proposamenak kontuan hartuta.

3.– Los vocales del Consejo Agrario, Alimentario y de Desarrollo Rural de Euskadi serán nombrados por la persona que ejerza la presidencia a propuesta de los correspondientes organismos que estén representados.

4.– Gaiaren berezitasuna dela-eta Nekazaritza, Elikagaigintza eta Landa Garapeneko Kontseilutik kanpoko bestelako erakundeetako edo esparruetako ordezkarien parte-hartzea beharrezkoa bada, lehendakariak bileratara etor daitezen dei egingo die, Kontseiluak eskatzen badio, aurrez kide gehienek hala adostu dutelako. Kanpoko ordezkariok kideen eskubide eta betebehar berberak izango dituzte, baina gai jakin horretan besterik ez».

4.– En aquellos asuntos cuya especificidad requiera la concurrencia de representantes de otras organizaciones o ámbitos que no formen parte del Consejo Agrario, Alimentario y de Desarrollo Rural de Euskadi, podrán ser convocados por el presidente o presidenta, a instancias del consejo previo acuerdo mayoritario, a efectos exclusivamente del tratamiento de dicha problemática, con los mismos derechos y obligaciones que los vocales».

Bi.– Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legeko 93. artikulua, honela idatzita gelditzen da:

Dos.– El artículo 93 de la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria queda redactado como sigue:

«93. artikulua.– Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordea.

«Artículo 93. Comisión de Política Agraria, Alimentaria y de Desarrollo Rural.

1.– Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordea eratu da. Honako kide hauek izango ditu, gutxienez: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan nekazaritza- eta elikagaigintza-gaietan eta landa-garapeneko gaietan eskumena daukan saileko titularra, lehendakari-lanetan; sail bereko bi ordezkari, zuzendari-kargua daukatenak, gutxienez, eta foru-aldundi bakoitzeko ordezkari bat, diputatu kargua daukana, gutxienez, nekazaritza- eta elikagaigintza-gaietan eta landa-garapeneko gaietan.

1.– Se crea la Comisión de Política Agraria y Alimentaria, y de Desarrollo Rural. Estará formada, como mínimo, por la persona titular del departamento de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia agraria y alimentaria y de desarrollo rural, que ejercerá las funciones de presidencia, por dos representantes del mismo departamento, con rango mínimo de director o directora, y por los representantes de cada una de las diputaciones forales, con rango mínimo de diputado o diputada en materia agraria, alimentaria y de desarrollo rural.

2.– Batzorde horrek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-politikak diseinatuko ditu, nekazaritza eta elikagaigintzako ekintza-plan eta -programak proposatuko ditu, landa-garapeneko politikak sustatu eta baliozkotuko ditu eta intereseko gaiak ere eztabaidatuko ditu.

2.– En la citada comisión se diseñarán las políticas agrarias y alimentarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco, se propondrán los planes y programas de actuación en materia agraria y alimentaria, se impulsarán y validarán las políticas de desarrollo rural, y se debatirán cuantos asuntos de interés sean considerados.

3.– Hala ere, batzordeak aztertu beharreko gaiak landa-garapenaren arlokoak badira eta tokiko erakundeei badagozkie, Eudeleko hiru ordezkari ere sartuko dira batzorde horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bakoitzeko bat, bai eta Arabako Kontzejuen Elkarteko (ACOA-AKE) ordezkari bat ere.

3.– No obstante, cuando los asuntos a tratar por la comisión se refieran al ámbito del desarrollo rural y competan a las instituciones locales, además, se integrarán en ella tres representantes de Eudel, uno en representación de cada territorio histórico de la Comunidad Autónoma de Euskadi y un representante de la Asociación de Concejos de Álava (ACOA-AKE).

4.– Batzordean parte hartu ahal izango dute, halaber, hura osatzen duten erakundeetako sailetako beste ordezkari batzuek, eztabaidatzen diren gaien eta politika sektorialen arabera.

4.– Asimismo, en la comisión podrán participar otros representantes de diferentes departamentos de las instituciones que la conforman, en función de las temáticas y de las políticas sectoriales que se traten.

5.– Gainera, batzordeko edozein kidek proposatuz gero, behar adina lagun joan daitezke bileretara, batzordean eztabaidatzekoak diren gai jakin batzuetan daukaten ezagutza espezifikoa eta eskumena kontuan hartuta.

5.– Además, a propuesta de cualquiera de los miembros de la comisión, podrán asistir cuantas personas se consideren necesarias, en atención a sus conocimientos específicos y competencias sobre determinadas materias que se vayan a debatir en la comisión.

6.– Batzordeak Idazkaritza Tekniko bat izango du, artikulu honen 1. apartatuan aipatutako Eusko Jaurlaritzako eta foru-aldundietako sailetako teknikariek osatua, legeak esleitzen dizkion eginkizunetan laguntzeko».

6.– La comisión se dotará de una Secretaría Técnica, formada por personal técnico de los departamentos del Gobierno Vasco y de las diputaciones forales contemplados en el apartado 1 de este artículo, para dar apoyo en las funciones que la ley le asigna».

Hiru.– Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legeko 94. artikulua, honela idatzita gelditzen da:

Tres.– El artículo 94 de la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria queda redactado como sigue:

«94. Artikulua.– Eginkizunak eta barne-araubidea.

«Artículo 94.– Funciones y régimen interno.

Arauz zehaztuko dira Euskadiko Nekazaritza, Elikagaigintza eta Landa Garapeneko Kontseiluaren eta Nekazaritza, Elikadura eta Landa Garapen Politikako Batzordearen osaera, eginkizunak eta barne-araubidea, bai eta Idazkaritza Teknikoarena ere».

Se determinará reglamentariamente la composición, las funciones y el régimen de funcionamiento interno del Consejo Agrario y Alimentario y de Desarrollo Rural de Euskadi y de la Comisión de Política Agraria, Alimentaria y de Desarrollo Rural, así como de su Secretaría Técnica».

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen aldaketa.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Modificación de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo.

Bat.– Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 221. artikulua aldatzen da, 10. puntu berri bat sortuz, honako testu honekin:

Uno.– El artículo 221 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, del Suelo y Urbanismo se modifica añadiendo un nuevo apartado 10 con el siguiente texto:

«10. Dena delako jarduera Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legearen aplikazio-eremuan badago, kapitulu honetako 219. artikuluan aipatutako lizentziaren xede diren jarduketei dagokienez, xedapen horren 10. artikuluan jarduera-lizentziei buruz agintzen dena bete beharko da».

«10.– Cuando la actividad afectada se encuentre en el ámbito de aplicación de la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria, se estará, con respecto a las actuaciones objeto de licencia referidas en el artículo 219 de este capítulo, en concordancia a lo dispuesto en el artículo 10 de la citada disposición para las licencias de actividad».

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Ehizaren 2/2011 Legea, martxoaren 17koa, aldatzea.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Modificación de la Ley 2/2011, de 17 de marzo, de Caza.

Aldatu egiten da Ehizaren martxoaren 17ko 2/2011 Legeko 36 artikuluko 3. apartatua, eta honela idatzita geratuko da:

Se modifica el apartado tercero del artículo 36 de la Ley 2/2011, de 17 de marzo, de Caza, con la siguiente redacción:

«Debekatuta dago honako ekintza hauetako edozein egitea hezeguneetan, hezeguneetatik 100 metro baino gutxiagora edo ibai-ibilguetatik 100 metro baino gutxiagora:

«Se prohíbe realizar cualquiera de los siguientes actos en humedales, a menos de 100 metros de estos, o a una distancia inferior a 100 metros de los cursos fluviales:

a) Beruna duen munizioa jaurtitzea.

a) Disparar munición que contenga plomo.

b) Era horretako edozein munizio garraiatzea tiroan aritu bitartean edo tiroan aritzera joatean, lehen aipatutako eremuetan».

b) Trasportar cualquier munición de este tipo mientras se practica el tiro o dirigiéndose a practicarlo, en las zonas anteriormente citadas».

AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA.– Erregelamendu bidezko garapena.
DISPOSICIÓN FINAL CUARTA.– Desarrollo reglamentario.

1.– Gobernu Kontseiluak onespena eman beharko die lege hau aplikatu eta garatzeko legean bertan jasotako xedapenei; nolanahi, lurralde historikoek ez dute galduko dagozkien erregelamendu-garapeneko eskumenak.

1.– El Consejo de Gobierno aprobará las disposiciones de aplicación y desarrollo contempladas en esta ley, sin perjuicio de las facultades de desarrollo normativo que correspondan, en su caso, a los territorios históricos.

2.– Ahalmena ematen zaio landa-garapenean eskumena duen saileko titularrari lege honen eduki tekniko hutsak egokitzeko eta, hala badagokio, Europako araudiaren zein Estatuko oinarrizko legediaren aldaketetara egokitzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

2.– Asimismo, se faculta a la persona titular del departamento competente en materia de desarrollo rural para dictar las disposiciones necesarias para la adecuación de los contenidos estrictamente técnicos de la presente ley, y para adaptarse a las modificaciones de la normativa europea y de la legislación básica estatal, en su caso.

AZKEN XEDAPENETAKO BOSGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL QUINTA.– Entrada en vigor.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

La presente ley entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardarla.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 5a.

Vitoria-Gasteiz, a 5 de julio de 2022.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental

Euskadi, bien común