Isurketa kanona

Deskribapena


Uraren Legearen testu bateginaren 113. artikuluak adierazten duenez, jabari publiko hidraulikora isurketak egiten dituenak zerga bat ordaindu beharko du (isurketak kontrolatzeko kanona, hain zuzen ere), eta zerga horren bidez jasotako dirua arro hidrografiko bakoitzeko ingurunea aztertu, kontrolatu, babestu eta hobetzera bideratuko da. Kanona jabari publiko hidraulikora isurketak egiten dituzten subjektu pasiboei kobratzen zaie, dela isurketak egiteko baimen baten titular direlako, dela baimendu gabeko isurketen erantzule direlako. Ordainarazpen horren zenbatekoa kalkulatzeko, isurketaren karga kutsatzailea (kutsadura-unitatetan adierazia) unitateari esleitzen zaion balioaz biderkatuko da. Unitateko prezio hori kalkulatzeko, metro kubikoko oinarrizko prezioa maiorazio- edo minorizazio-koefiziente zehatz batez biderkatuko da, isurketaren kutsadura motaren, ezaugarrien eta mailaren arabera, baita isurtzen den ingurune fisikoko ingurumen-kalitate handienaz ere.

Metro kubikoko oinarrizko prezioa horrela ezarri da 0,01683 euro, hiriko hondakin-uraren kasuan; 0,04207 euro, industriako hondakin-uraren kasuan. Oinarrizko prezio horiek tarteka Estatuaren Aurrekontu orokorretan berrikusi ahal izango dira.

Oinarrizko prezioaren maiorazio-koefizientea ezingo da 4 baino gehiago izan.

Bere eraginkortasuna, hala ere, bere jaitsierarengatik neurtzen da, jabari publikotik isurketak desagertzen joaten diren heinean, eta eskualde desberdinetako araztegietara bideratzen, eta  kanonaren zenbatekoa jaitsi egiten baita. 

Informazio gehiago: https://www.uragentzia.euskadi.eus/u81-0003622/eu/contenidos/informacion/canon_control_vertidos/eu_def/index.shtml

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak eta juridikoak

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

ORDUTEGIA

Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00ak arte.

Urte osoan irekia herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

URAREN EUSKAL AGENTZIA

El Boulevard eraikina

Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua

01013 Vitoria-Gasteiz

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Urkixo Zumarkalea 36, - 7. solairua

48011 Bilbao

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua

20015 Donostia/San Sebastián

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Isurketa kanona: 1022601

Kanonaren ordainketa


Jabari publiko hidraulikoaren ondasunak erabiltzeko kanona  ordaintzeko gutunak eskuragarri izango dituzue Nire karpeta atalean. 10 egun pasa ondoren Espedienteak atalean egongo dira ordainketa egiteko gehieneko epea amaitu arte. JAKINARAZPENAK atalean eskuragarri izango dituzue eta 10 egun pasa ondoren ESPEDIENTEAK atalean egongo dira ordainketa egiteko gehieneko epea amaitu arte.

Bertan sartu baino lehen identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzu administrazioarekin harremanetan jarri ahal izateko.

Uraren Euskal Agentziaren erakunde laguntzaileetan kontua duten subjektu pasibo guztiek ordainketa-pasabide bidez ordaindu ahal izango dute, www.euskadi.eus/nireordainketa interneteko helbidean edo erakunde horien egoitzetan zuzenean

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak  (administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearena) 14. artikuluan ezartzen ditu administrazio publikoekiko harremanetan bide elektronikoak erabiltzeko eskubidea eta betebeharra. Xedatzen du, horretarako, 2019ko urriaren 2tik aurrera, administrazio publikoekiko harremanetan edozein izapide administratibo egiteko bitarte telematikoak erabili behar dituztela pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek, elkargokide izatea nahitaezkoa den lanbide-jardueraren bat egiten dutenek, Administrazioarekiko harremanetan bide   elektronikoak erabiltzera behartuta dagoen interesdunen bat ordezkatzen dutenek, eta, azkenik, administrazio publikoetako langileek, langile publikoak diren aldetik administrazio publikoekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako. Administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen moduan erabili behar dira bide elektronikoak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk