Ur eta arrantzako profesionaleko nortasun txartelak
Lanbide txartelaren kopia ematea
Arrantza marinela eskaera / aldaketa
Arrantza marinela berritzeko eskaera
Ur eta arrantzako profesionaleko nortasun txartelak emateko eta berritzeko eta horien kopiak egiteko prozedura ezartzen da, ondoko titulazio profesional hauek egiaztatzen dituztenak:
- Arrantzako tokiko patroia
- Kostaldeko patroi balioanitza
- Kostaldeko patroia
- Itsas zabaleko patroia
- Itsas mekanikaria
- Itsas mekanikari patroia
- Arrantzako kapitaina
- Kostaldeko arrantzako 1. mailako patroia
- Itsas zabaleko arrantzako patroia
- Lehen mailako itsas mekanikaria
- Itsas mekanikari patroia
- 2. mailako itsas mekanikaria
- Tokiko arrantzako patroia
- Kostaldeko arrantzako 2. mailako patroia
- Kostaldeko mekanikaria
- Marinel arrantzalea
- Urpekaritza profesionaleko antzinako titulazioak
Egiaztapen-txartelak pertsonalak eta eskualdaezinak dira, eta titularrari dagokio txartelak erabiltzeko eta zaintzeko erantzukizuna. Txartelak Nortasun Agiriarekin batera eramango dira beti.
Ur eta arrantzako eta urpekaritza profesionaleko nortasun-txartelek baliozkotasuna izango dute titularrak 50 urte izan arte. Adin horretatik aurrera, bost urtean behin berritu beharko da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Txartelak ematea
Ur eta arrantzako txartelak:
- NANaren fotokopia.
- Azterketaren ziurtagiri originalak eta kopiak, beste autonomia erkidego batean egin badira azterketak.
- NANekoen neurriko koloretako argazki bat.
- Azterketa medikoaren fotokopia konpultsatuta, Itsasoko Gizarte Institutuak eginda. Ere gidariei osasun-azterketak egiteko zentroek egindako medikoaren ziurtagiria onartzen da.
- Ontziratze-egunak egiaztatzeko, itsas enpresen ziurtagiriak eta ontziratze-aldien gaineko adierazpena aurkeztu beharko dira. Gainera, Itsas Libretako orrialdeen fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira, adierazitako aldeei dagozkienak.
- Makinen titulazietarako, oinarrizko prestakuntzaren fotokopia konpultsatuta.
Txartelak berritzea
Ur eta arrantzako txartelak:
- Txartela berritzeko eskabidearen inprimakia
- NANaren fotokopia
- NANekoen neurriko koloretako argazki bat.
- Iraungitako txartela; kendu egingo da txartel berria emandakoan.
- Erretiroa edo ezintasun iraunkor osoa edo absolutua dela-eta Gizarte Segurantzatik pentsiorik jasotzen ez dela egiaztatzen duen agiria.
- Azterketa medikoaren fotokopia konpultsatuta, Itsasoko Gizarte Institutuak eginda. Ere gidariei osasun-azterketak egiteko zentroek egindako medikoaren ziurtagiria onartzen da.
- Betebehar hauetatik bat bete behar da:
· Azkenengo bost urteetan gutxiengo urtebete, edo azkenengo urtean 3 hilabeteko ontziratze-aldia egitea, patroi edo ofiziala bezala.
· Txartelak berritzeko kurtso bat egitea.
Txartelaren kopia ematea hondatu, lapurtu edo galdu izanagatik
- Txartel bikoiztuaren eskabidearen inprimakia
- NANaren fotokopia
- NANekoen neurriko koloretako argazki bat.
- Hondaturiko txartela, hala denean (hondaturiko txartela emandakoan luzatuko da txartel berria).
- Txartela lapurtu, ostu edo galdu izanagatiko salaketaren originala eta fotokopia, hala denean.
Txartelak ematea eta erregistratzea
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak emango ditu identifikazio-txartelak, eta Ur eta Arrantzako Titulazioen eta Urperkaritza Profesionalaren erroldan inskribatuko ditu.
Titularrak eskabidean adierazitako helbidera igorriko dira txartelak.
Txartela iraungi dela-eta berritu nahi denean, txartel berria jasotakoan, txartel zaharra Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari igorri beharko zaio hogeita hamar eguneko epean. Bestela, baliorik gabe utziko da txartel berria.
Eskabideak aurkezteko lekuak
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Saila
Donostia-San Sebastian kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Pasaiako Arrantza Itsas Eskola
Marinelen kalea 2. Pasai San Pedro (Gipuzkoa)
Arrantza Egituren Zerbitzua
Concha Jenerala, 23
48010 Bilbo
Tfno. 94 4031460
Fax 94 4031461
Arrantza Antolamendurako Zerbitzua
Easo kale, 10
20006 Donostia
30/1992 legeak, azaroaren 26koa, azaltzen dituen edozein moduetan ere.