Ondare-ondasunen eta -eskubideen adierazpena

Ondarearen gaineko zergari buruzko ekainaren 6ko 19/1991 Legeak hauxe ezartzen du 4. artikuluaren (Ondasun eta eskubide salbuetsiak) laugarren paragrafoan:

Lau. Etxeko arreoa, halakotzat hartuta norberaren gauzak eta etxekoak, etxeko tresneria, eta subjektu pasiboak erabilera partikularrerako dituen gainontzeko ondasun higigarriak, lege honen 18. eta 19. artikuluetan aipatzen diren ondasunak izan ezik

(../..)

18. artikulua. Bitxiak, luxuzko larruak eta ibilgailu, itsasontzi eta aireontziak

Bitxietan, luxuzko larruetan, ibilgailuetan, 125 zentimetro kubikoko edo gehiagoko zilindrada duten bi edo hiru gurpileko ibilgailuetan, aisiarako edo ur-kiroletarako itsasontzietan, hegazkinetan, hegazkin arinetan, belaontzietan eta gainontzeko aireontzietan, zergaren sortzapen-datan duten merkatu-balioaren arabera kalkulatuko da haien balioa.

Merkatu-balioa zehazteko, Ekonomia eta Ogasun Ministerioak Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren ondorioetarako onartzen dituen eta zergaren sortzapen-datan indarrean dauden ibilgailu erabilien balorazio-taulak erabili ahal izango dituzte subjektu pasiboek.

19. artikulua. Arte-gaiak eta zaharkinak.

Bat. Arte-gaien edo zaharkinen balioa zergaren sortzapen-datan duten merkatu-balioaren arabera konputatuko da.

Bi.  Lege honek 4. artikuluaren lehenengo, bigarren eta hirugarren idatzi-zatietan jasotako salbuespena eragotzi gabe, honelakotzat hartuko dira:
a) Arte-gaiak: pinturak, eskulturak, marrazkiak, grabatuak, litografiak eta antzeko beste batzuk, betiere kasu guztietan jatorrizko lanak badira.

b) Zaharkinak: ehun urte baino gehiago duten eta azken ehun urteetan egindako aldaketa edo konponketen bidez oinarrizko jatorrizko ezaugarriak aldatu ez zaizkien ondasun higigarriak, lanabesak izan edo apaingarriak izan, salbu arte-gaiak.


Hortaz, kausatzailearen beharrak asetzeko arropa, altzariak, tresnak eta lanabesak sartzen dira etxeko arreoan.

Aitzitik, ez dira etxeko arreoan sartzen aparteko balioa duten eta aparte tasatu daitezkeen ondasunak: bitxiak, artelanak, zaharkinak, etab.

 

Ondarearen gaineko Zergan aplikagarria den oinarrizko araudia

  • Araba: 9/2013 Foru Araua, martxoaren 11koa, Ondarearen gaineko Zerga arautzen duena.
  • Bizkaia: 2/2013 Foru Araua, otsailaren 27koa, Ondarearen gaineko zergari buruzkoa.
  • Gipuzkoa: 10/2012 FORU ARAUA, abenduaren 18koa, Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zergarena.

Oro har, erantzuna ezezkoa.

Pertsonaren ondasun pribatiboen izaera juridikoa dute jarauntsi-tituluz lortzen diren ondasunak; ondorioz, ez dira irabazpidezkoak. Dena den, % 50 deklaratu beharko da irabazpidezko ondasunen sozietateari ematen bazaizkio ezkontza-itunen bidez.

Ez.

Ezkontzaren araubide ekonomikoaren arabera, kargu publikoak eta/edo haren ezkontideak titular moduan dituzten banku-kontuak deklaratu behar dira (partaidetza-portzentaje eta guzti).

Ondare-ondasunen eta –eskubideen adierazpena aurkeztu beharko du zerbitzu-harremana bukatzen den egunetik hilabeteko epean, bai eta zerga ekitaldian egin beharreko errenta eta ondare zergen aitorpenen kopia soila ere.

Horrela, zerbitzu-harremana 2016ko martxoan amaitzen duenak ondare-ondasunen eta –eskubideen adierazpena aurkeztu beharko du hilabeteko epean, eta gerora zerga ekitaldian egin beharreko zergen aitorpenen kopia soila aurkeztu beharko du, 2015. urteari dagozkionak.

Halaber, zerbitzu-harremana bukatu osteko bi urteetan, ondare-ondasunen eta –eskubideen adierazpena aurkeztu beharko du, lehendik adierazitakoaren edukian ezer aldatzen bada, eta kasu honetan zerga ekitaldian egin beharreko errenta eta ondare zergen aitorpenen kopia soila ere aurkeztu beharko da.

Azken aldaketako data: 2016/06/30