Laguntzako zerbitzuak
- Harrera
- Kafetegia - Jatetxea
- Sukaldea
- Farmazia
- Argibideak - Harrera
- Kudeaketa ekonomikoa
- Informatika
- Arropa zuria - Garbitegia
- Garbiketa
- Mantentze-lanak
- Makina saltzaileak
- Erradiologia
- Lan-osasuna
- Paziente eta erabiltzaile atentzio zerbitzua
- Ile-apaindegi zerbitzua
- Erlijio zerbitzuak
Harrera
Harrera eta Artxibo zerbitzua Gorliz ospitaleko beheko solairuko erdialdean dago.
Sendagile batek (GSU), erizain batek eta bost administrari laguntzailek osatzen dute.
Honako lan hauek egiten ditu:
- Ospitaleko eta ospitalez kanpoko arreta espezializatuko aldeko paziente guztien asistentziazko mugimendu eta kontaktuak koordinatu eta integratu.
- Historia klinikoa babestu, kudeatu eta antolatu, haren helburuak (asistentziazkoak, irakastekoak eta legezkoak) bete daitezen.
- Informazio kliniko-asistentziazkorako sistema erraztu, kudeaketa, plangintza eta ikerketarako.
Kafetegia - Jatetxea

Gorliz Ospitaleak pazienteei, senideei eta langileei kafetegi baten zerbitzua eskaintzen die. Berau beheko solairuan dago, ospitalearen ondo-ondoan. Ordutegia hauxe da: 8:00etatik 20:00etara, astelehenetik igandera.
Bazkaltzeko era askotako menu zerbitzua daukagu. Menu bakoitzak aukera batzuk dauzka lehen eta bigarren platererako zein postrerako. Ordutegia 13:00etatik 15:30etara izaten da.
Aldiro-aldiro gosari eta askarien eskaintza bereziak egiten dira.
Halaber, aldizkariak eta egunkariak eskaintzen dira.
Kafetegiko langile guztiek akreditazioa daukate, bai eta elikagaien maneiuaren inguruko heziketa ere. Lanerako uniformea janzten dute eta identifikatzeko plaka bat daukate (bertan izena eta burutzen duten lana azaltzen dira).
Kafetegian eskaintzen diren produktuen salneurrien zerrenda dago, bai eta erreklamazio liburu bat ere. Hau bezeroen eskura dagoela era ikusgarri eta iraunkor batean jakinarazi behar da.
Kafetegian alkoholdun edarien eta tabakoaren salmenta eta kontsumoa debekaturik daude.
Sukaldea
Eraikin nagusiaren ipar-ekialdean kokaturik, 200 bat metro koadroko hedadura dauka. Bertan gune batzuk daude: ontzi-garbigailu gunea, produktuak gordetzeko gunea, hotzean gordetzeko gunea, elikagaiak prestatzeko gunea, platerak egiteko gunea, banatzeko eta platereratzeko gunea, plongea eta bulego eta dietetika gela.
Haren eginkizun nagusia pazienteen mantenua da, dietoterapia irizpideak kontuan harturik.
Jatekoak, hamar dieta motatan oinarrituruk, atseginez gain, sukaldetik banatzen dira eta honako hauek dira ordutegiak:
08:00etan Gosariak
12:30ean Bazkariak
16:00etan Askariak
19:30ean Afariak
22:00etan Berrafariak
Dietak emateko sistema mediku taldeak agintzen du ospitalizazio unitateetatik. Lan hau aplikagarri informatiko baten bitartez egiten da, sukaldean dietista talde batek baliozkotzen duena.
AAKKG kontrolei (Arriskuen Analisia eta Kontrol Kritiko Guneak) aplikagarri integral batek eusten die. Honek kate segurua bermatzen du mantenuan (trazabilitatea, klorifikazioa, praktika egokiak eta abar), bai eta kontrol aleorganiko zehatzak edozein produktutan ere.
Ospitaleko Sukaldean bertan egiten dugu ur gelifikatua (disfagiarako hidratazioa). Zapore mordoan oinarritzen da, azukreak eta gantzak saihestuta. Produktu hau Gorliz Ospitalean berriztatu da, jatorri industriala daukaten ur gelifikatuak ez bezala.
Farmazia
Farmazia zerbitzua ospitaleko lehenengo solairuan dago. Bost langile daude bertan: hiru farmazia-laguntzaile, administrari laguntzaile bat eta farmazia ospitalarioan espezialista den farmazialari bat.
Zerbitzu honetatik sendagaiak eta ospitalean erabiltzen den nutrizio artifiziala kudeatzen dira.
Farmazia zerbitzuaren eginkizunak honako hauek dira:
- Erosi eta biltegiratzea.
- Aleko dosietan ematea.
- Stockak eta solairuetako botika-kutxak berritzeko banaketa.
- Argibide farmazeutikoa
ISO 9001:2000 ziurtagiria dauka eta prozesu bidezko kudeaketari jarraituz lan egiten du, etengabeko hobekuntza dinamikak aintzat harturik.
Argibideak - Harrera

Informazio zerbitzua, gehienetan, Ospitalearen eta erabiltzailearen (paziente zein senide) arteko lehen kontaktua da. Ezaguna ez den giro batera egokitzea zaila dela dakigula, laguntzeko prest gaudela jakinarazten dizugu, aipatutako egokitzapena errazteko. Honetarako, beharrezkoak diren argibideak emango dizkizugu tratu atsegin eta adeitsu batez.
Argibideak/Harrera zerbitzua beheko solairuko erdiko hallean dago eta ordutegia 8:00etatik 20:00etara da. Ondoren aipatzen diren zerbitzuak eskaintzen ditu:
- Telefonogunetik kanpoko zein barruko deiak hartu eta banatzea.
- Zentroari buruzko argibide orokorrak.
- Garraioei buruzko argibideak.
- Zerbitzu eskaerei kasu egitea, bai eta herritarrek egin ditzaketen kexei (laguntza-zerbitzuen edo bestelakoen inguruan) ere, modu egokian bideratuz.
- Posta hartu eta banatzea.
- Pazienteak ospitaleratzea Harrera ordutegitik kanpo.
- Enpresa egiaztagiriak ematea.
Intereseko telefono zenbakiak:
Telefonogunea: 94 400 66 00.
Harrera: 94 400 66 01.
Gelak: 94 677 58 17 eta gela zenbakia.
Kudeaketa ekonomikoa
Gorliz ospitaleko kudeaketa ekonomiko saila hirugarren solairuan dago, Administrazio gunean. Lan ordutegia 8:00etatik 15:00etara izaten da, astelehenetik ostiralera. Sail honek ondorengo zerbitzuak ditu:
- Erosketak, horniketak eta biltegia: ospitalerako beharrezkoak diren material eta tresnen horniketen logistika bermatzeaz arduratzen da. Lan hau epe egokian eta ezinbestekoak diren kalitate eta prebentzio ezaugarriak kontuan harturik egiten da. Honetarako ebidentzia objetiboa zein arauzko eta prozedurazko betekizunak ere garrantzitsuak dira, salneurriak negoziatuz eta eskaerak tramitatuz ezinbesteko stock-ari eusteko eta biltegia egokiro kudeatzeko. Halaber, ospitaleko zerbitzuen kontratuak gauzatzeaz arduratzen da.
- Fakturazioa, kobrantzak eta ordainketak: ospitalean ematen diren zerbitzuen fakturazioaz arduratzen da, hala Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, nola Osakidetzaren bermea ez daukaten mutua, aseguru-etxe eta partikularrei. Halaber, ospitalearen kobrantzak eta ordainketak kudeatzen dira ezarritako ildo eta prozeduren arabera.
- Kontabilitatea eta aurrekontuen kontrola: eragiketa ekonomiko guztiak era ordenatu eta sistematikoan biltzeaz arduratzen da, kontabilitate-arautegira egokitzeko eta ospitalean erabakiak hartzen lagunduko duten beharrezko txostenak burutzeko.
Informatika

Gorliz ospitaleko informatika sailaren zeregina konponbideak eta laguntza ematea da, informatika lanabes estrategiko garrantzitsua den guneetan, hain zuzen.
200 tresnaz baino gehiagoz osaturiko mikoroinformatika parke bat daukagu. Honetaz gain, komunikatzeko azpiegitura garrantzitsu bat gure esku dago, 300 lotura baino gehiago dituena. Kanpoaldearekin, Osakidetzako WAN-arekin, konektatxeko zuntz optiko 2x80 MBko loturak erabiltzen ditugu.
Software arloan Osakidetzako aplikazio korporatibo nagusiak erabiltzen ditugu: SAP, Osabide Global, e-Osabide, Dietools, Osanaia, Clinic, Irudi erradiologikoa, informatuaren datu baseak, analitikak eta abar.
Halaber, barruko lanabes batzuk ditugu, informatika sailean bertan neurrian garatu ditugunak.
- ZIS aginte-kuadro bat da, zentroko zuzendaritzak garrantzitsuak irizten dien arloei buruzko ikuskera xehatua ematen duena.
- 'Transfer' eta 'Barruko komunikazioa' lanabes integratzaileak dira, profesionalen arteko informazio trukea ahalbidetzen dutenak.
- Berariazko konponbideak erakundearen Prozesuen bidezko Kudeaketako lan eta prozedura batzuetarako
Arropa zuria - Garbitegia

Ospitaleko arropa zuri zerbitzuak honako lan hauek egiten ditu:
- Geletako arropa zikina eta profesionalen uniformeak bildu
- Arropa garbia unitate, zerbitzu eta aldageletan banatu
- Uniformeak eman
- Arropa zuri guztia sailkatu jokabide protokolo baten arabera
Garbitegi zerbitzua garbitegi industrial batek burutzen du. Honen lanak honako hauek dira: horniketa, garbiketa eta desinfekzioa, konponketa edo birjartzea, garraioa eta banaketa, bai Ospitalean erabiltzen diren oheko arropa, uniforme eta bestelako ehun-gaienak, bai garbiketa bereziak behar dituztenenak.
Ospitaleak bere garbitegi txikia dauka, 22 metro koadroko azalera duena. Bertan garbiketa zerbitzuak erabilitakoak (mopak, mikrofibra eta abar), errezelak eta garbiketa industriala egiterik ez daukaten material delikatu guztiak tratatzen dira, bai eta baliabiderik gabeko pertsonen arropak ere.
Garbiketa

Gorliz Ospitaleko garbiketa zerbitzuak bere langileak ditu. Zerbitzu orokorretako buruak, garbiketa arduradunak eta zerbitzuko langile batzuek osatzen dute.
Sektoreko azken berrikuntzak ditu: mikrofibrak, garbigarri kuartenarioak, intentsitate baxukoak eta ergonomikoak diren orgak eta abar.
Arrisku txikia, ertaina eta handia duten aldeak erabat mugaturik ditu, protokolo zehatz eta diziplina anitzekoen bidez ezarritakoak.
Hondakinen bereizketaren azkeneko egitasmoa burutzen du, ISO 14000 Arauarekin bat eginez, 3 R (reciclar=birziklatu, reducir=gutxitu, reutilizar=berrerabili) deritzonaren ezaugarrien arabera.
Prozesuen bidezko kudeaketaren barruan dagoen garbiketa prozesu batean oinarritzen da, aldakortasuna minimizatu eta zerbitzuaren eraginkortasuna bermatzen duena.
Mantentze-lanak

Mantentze-zerbitzua diziplina batzuetako langileek osatzen dute: zerbitzu orokorretako buruak, mantentze-lanetako buruak eta espezialitate batzuetako teknikariek (mekanika, elektrizitatea eta abar).
Mantentze-taldearen oinarrizko funtzioak bi arlo nagusitakoak dira: prebentziozko mantentze-lanak eta zuzentzeko mantentze-lanak.
Zerbitzuaren bidez, kanpoko enpresa espezializatuekin kontratuak burutzen dira, guregan eragina duten baldintzak bete ahal izateko, konplexutasuna dela, industria araudia dela, legezko eskakizunak direla: jasogailuak, goi-tentsioa, gas sendagarriak eta abar.
Mantentze-zerbitzuak instalazio, ekipamendu eta egituren kontrol ona bermatzen du. Hauen artetik uraren kontrola, legionelosiaren arriskuen minimizazioa eta igerilekuaren kontrolak nabarmendu daitezke.
Ingurumenarekiko gure konpromisoak Ospitalea modernizarazten du egunetik egunera, bai instalazioei eta berauen kudeaketari dagokienez (teknologia abangoardistenak eta ingurumenarekin, eta beraz Osasunarekin, begirunetsuak erabiliz), bai energia kontsumoaren behaketa eta kontrolari dagokionez.
Ildo honetan, nabarmentzekoak dira igerilekuko uraren beroketari aplikatzen zaion eguzki-energia, atalase-sentsoreak pizte elektrikoan, led-argiztapena, kontrol bolumetrikoak igarobideetarako eta abar.
Makina saltzaileak

Makina saltzaileak Ospitaleko beheko eta bigarren solairuan daude.
Gaur egun honako hauek dauzkagu:
- Bi kafe makina
- Freskagarri makina bat
- Ur botila makina bat.
- Jaki bero makina bat
- Bi solido gozo eta gazi makina: sandwich-ak, palmerak, txokolateak, patatak eta abar
Txanponak edo txartel elektronikoa erabiliz ordain daiteke.
Eskaintzen diren produktuen erregistro, kalitate eta osasun-baimen ziurtagiriak dauzka Ospitaleak. Horrez gain, tresnen homologazio ziurtagiriak eta baimenak, bai eta osasun-betekizunenak ere.
Erradiologia

Erradiologia saila ospitaleko beheko solairuan dago, harrera eta informazio zerbitzuak dauden hall-aren eta errehabilitazio gimnasioaren artean
X izpietarako hodidun gela bat dauka erradiologia bakun konbentzionala egiteko, bai eta irudi digitalak lortu eta maneiatzeko teknologia ere. Ekipo eramangarria ere badauka, haien egoera klinikoagatik X izpietako gelara eraman ezin diren eta ospitaleraturik dauden pazienteentzako jardute erradiologikorako.
ETE (Erradiodiagnostikoan tekniko espezialista) batek kudeatzen duelarik, erradiologia zerbitzua astelehenetik ostiralera lanean dago, 8:00etatik 15:00etara.
Gorliz Ospitaleko erradiologia zerbitzuak honako hauei ematen die erantzuna: lehen mailako arretako osasun-zentroei (anbulatorioak) eta dagokion eskualdekoei (Uribe Kosta), bai eta kanpo-kontsultei eta ospitaleraturik dauden pazienteei ere.
Aipatu behar da zenbait ikastetxe eta instituturekin zerbitzu bat hitzartu dela, hazkunde garaian dauden gazteen eskoliosi, lordosi eta zifosiaren kontrolerako (bizkarrezur osoko teleradiografiak).
Lan-osasuna
Lan arriskuei aurrea hartzeko Gorliz ospitaleko Oinarrizko Unitateak langileen segurtasunaren eta osasunaren babes egokia bermatzea du helburu. Honetarako prebentziozko eta kontzientziatzeko jarduerak burutzen ditu osasun, segurtasun, garbitasun, ergonomia eta psikosoziologiaren zainketan.
Gure helburua da lan arriskuak desagerraraztea edo albait gutxien eta txikienak izatea. Halaber, erakundeko lagun guztiak inplikatu behar dira, lan arriskuei aurrea hartzeko neurriak gure jarduera-esparru guztietan integratzeko.
Gure zereginetako batzuk honako hauek dira:
- Zuzendaritzari, langileei eta hauen ordezkariei aholkuak ematea, lan segurtasunaren eta osasunaren gainean.
- Segurtasun eta Osasun Batzordeko Idazkaritza.
- Lan arrazoiengatiko lekualdaketa Batzordean parte hartzea.
- Arriskuen ebaluazioa.
- Osasun azterketak.
- Lan istripu, gorabehera eta gaixotasunen azterketa eta analisia.
- Prebentzioari buruzko trebakuntza eta informazioa.
Mediku eta osasun-laguntza.
Paziente eta erabiltzaile atentzio zerbitzua

Ospitaleko PEAZren, Pazientearen eta Erabiltzailearen Arreta Zerbitzua, eginkizun nagusia erabiltzaileen eskubideak betetzea erraztea da, zenbait jardueraren bidez eta era eraginkorrean, berauek osasun-zerbitzu publikoak erabiltzen dituztenetan.
Eginkizun garrantzitsuenak honako hauek dira:
- Paziente eta erabiltzaileen eskubideak betetzea zaintzea, osasun Lege orokorrean eta 175/89 dekretuan araututakoak, hain zuzen.
- Erabiltzaileek egiten dituzten kexa, erreklamazio eta iradokizunak aintzat hartu, bideratu eta bultzatzea.
- Zuzendaritza-organo eskudunari, Zuzendari gerenteari, aurkeztutatuko kexa eta erreklamazioei buruzko ebazpena proposatzea.
- Zentroko zuzendaritzak emandako betebeharrak eta arauak pazienteek eta senitartekoeek bete ditzaten zaintzea.
- Erabiltzaileen gogobetetze inkestak egin eta emaitzak Zentroko Zuzendaritzari jakinaraztea.
- Paziente eta erabiltzaileen egonaldia hobetzen duten gainontzeko zereginak (zentroko zuzendaritzak emandakoak) sustatzea
PEAZk egiteko garrantzitsua burutzen du gizarte-osasun lan mailan. Honetarako, pazientearen osasun-gaixotasun prozesuan eragiten duten faktore psikosozialak ikertzen ditu.
Ile-apaindegi zerbitzua
Ospitalean ingresatuta dauden pazienteentzat ile-apaindegi zerbitzu partikularra eskaintzen da.
Ile-apaindegi aparteko zerbitzu hau kontratatu nahi dutenak, telefonoz, 637 731 199 zenbakira, deitu ahal izango du.