Jugalez ibaiko ur-jauziak (3,1 km)

 

Gaztelaniaz “Inglares” izenaz ere ezaguna den Jugalez ibaiaren ur-jauzia Arabako Lurralde Historikoko hego-ekialdean kokatua dago, Kanpezu-Arabako Mendialdea  eskualdean, Bergantzu herritik gertu, Zanbrana udalerrian. Herrira N-124 errepidetik sar gaitezke eta gero Zambranara eta Santa Cruz del Fierrora doan A-3126 errepidea hartuko dugu.

 

Jugalez ibaiaren ur-jauzia -Cascada del río Jugalez

 Ibilbidearen nondik norakoak

Ibilbidea Bergantzu herrian hasten da. Herrigunea errepideari jarraituz zeharkatu ondoren, eskuinaldean dagoen azken saihesbidea hartuko dugu aparkaleku batera iritsi arte; bertan panel bat ikusiko dugu, ingurunearen ezaugarriak azalduz. Inglares ibaia zubitik gurutzatuta, “Uraren ibilbidea” seinalearekin balizatutako bidezidorrari ekingo diogu. Aurrera jarraituko dugu ibaiaren ezkerraldeko bidezidorrean zehar eta 2,7 kilometro inguru ibili ondoren A-3126 errepidera helduko gara. Orduan ezkerrera bira egingo dugu ibaia bilatuz eta, 100 bat metro ibili ondoren, ibairantz jaitsiko gara. Bertan “Uraren ibilbidea” adierazten duen seinale bat ikusiko dugu eta, horri jarraituz, ur-jauzia aurkituko dugu laster

Jaitsi

 

 

Azken aldaketako data: