GIZARTE ESKU-HARTZERAKO JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZEN ESKAERARAKO DOKUMENTAZIOA AURKEZTEKO JARRAIBIDEAK. 2016KO DEIALDIA.

Jarraibide hauetan deskribatzen da nola aurkeztu behar den deialdian eskatzen den dokumentazioa. Eskaera egiteko hautatu den bidea edozein dela ere, dokumentazioa paperean edo modu elektronikoaren bidez aurkeztu daiteke. Kasu bakoitzean zehazten dira dauden aukerak.

Dokumentuak modu elektronikoan aurkeztuz gero, izapidetzearen momentuaren arabera, bi bide daude:


A) ERAKUNDE ESKATZAILEARI BURUZKO DOKUMENTAZIOA

1.- Erakundearen diru-sarreren eta gastuen balantzea 2015ean. 2015 urteko balantzea itxita ez badago, erakundeak 2014koa bidali ahal izango du, betiere 2015eko balantzea ixten denean bidaltzeko konpromisoa hartuta.

  • Paperean: erakundearen lege-ordezkaritza duen pertsonak sinatutako dokumentua.
  • Euskarri elektronikoan: erakundearen lege-ordezkaritza duen pertsonak sinatutako dokumentu elektronikoaren kopia eskaneatua (pdf).

2.- Entitate eskatzailea Gizarte Segurantzaren sisteman erregistratuta ez badago: Entitatea Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela jasotzen duen erantzukizun-deklarazioa.

  • Paperean: Erakundearen legezko ordezkaritza duen pertsonak sinatutako Erantzukizun-deklarazioa.
  • Euskarri elektronikoan: Erakundearen legezko ordezkaritza duen pertsonak sinatutako Erantzukizun-deklarazioaren kopia eskaneatua (pdf).

3.- Lege-ordezkaritzaren egiaztapena. Solik eskaera presentziala sinatzen duen pertsona erakundearen estatutuen arabera ordezkaritza hori ez badu.


 B) GARATU BEHARREKO JARDUERARI BURUZKO DOKUMENTAZIOA.

ESKAERA AURREZ-AURREKOA BADA:

  • ESKAERA-ORRIA. Paperean.
  • I-A ERANSKINA. AURKEZTUTAKO JARDUERAREN FORMULAZIOA. Euskarri informatikoan (adibidez CDa).
  • I-B ERANSKINA. AURKEZTUTAKO JARDUERAREN DATU EKONOMIKOAK. Euskarri informatikoan (adibidez CDa).

ESKAERA TELEMATIKOA BADA aplikazio informatikoan eskatutako informazioa bete beharko da.


C) ORDAINKETA GAUZATZEKO DOKUMENTAZIOA. Lehen aldiz aurkezten diren edo banku datuetan aldaketan izan dituzten erakundeentzat soilik.

  • Modu telematikoan: Hirugarrenen Erregistroan datuen alta edo aldaketarako aplikazioaren bidez.
  • Paperean:
    - Hirugarren Interesdunaren Datuen Alta deitutako fitxa.
    - Erakundearen identifikazio fiskaleko txartelaren kopia (ez da beharrezkoa datuen aldaketa egiteko).
Azken aldaketako data:  2015/10/22