Hutsik dagoen etxebizitza bat baduzu, Bizigune da zure programa

Bizigune Etxebizitza Hutsaren Programaren bidez, zure etxebizitza alokairu babestuaren merkatuan sartzen dugu, gure esku dagoen bitartean alokairuaz ardura ez zaitezen.

Programaren helburua jenderik gabeko etxebizitzei erabilera soziala ematea da, ETXEBIDE Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan izena emanda dauden pertsona eta familiei sarbidea erraztuz.

Alokabidek berme batzuk eskaintzen dizkizu, besteak beste, errenta bat kobratzea hilean behin kontratuak irauten duen bitartean, eta konpromisoa hartzea zure etxebizitza egoera onean itzuliko zaizula.

Beraz, etxebizitza huts baten jabea bazara eta ALOKABIDEren esku jartzen baduzu, edonon bizi zarela, lasaitasuna irabaziko duzu

Bizigune Programaren
10 abantaila

  1. Hutsik duzun etxebizitzaren errentamenduaren kudeaketa integrala.

    Alokabide arduratuko da hutsik duzun etxebizitza alokatzeko kudeaketaz, zuk ezertaz arduratu beharrik izan ez dezazun.

  2. 6 urteko alokairuaren eta hileko kobrantzaren bermea.

    Alokabidek 6 urteko gozamen-kontratu baten bidez izango du zure etxebizitza, errentamendu sozialera bideratzeko.

    Errenta gisa ordaindu beharreko zenbatekoa txosten teknikoaren, etxebizitzaren ezaugarrien eta egoeraren eta merkatuaren inguruabarren arabera zehaztuko da.

  3. Txosten tekniko bat egitea Alokabideren kontura.

    Etxebizitzaren egoera eta bertan hobekuntzaren bat egin behar den ala ez zehaztuko da. Era berean, bermearen mende dauden instalazioen eta altzarien elementuak zehaztuko dira.

    Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gida tekniko hau.

  4. Efizientzia energia-ziurtagiria lortzea.

    Alokabide arduratuko da zure etxebizitzaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria izapidetzeaz, 10 urteko indarraldiarekin.

  5. Etxebizitza egokitzen eta doitzen laguntzea.

    Alokabidek etxebizitza egoera onean alokatu ahal izateko egokitzeko eta prest jartzeko aholkuak emango dizkizu.

  6. Aurrerakina % 0ko interesa duten egokitzapenetarako eta erreformetarako.

    Alokabidek interesik gabeko aurrerakina* eskainiko dizu zure etxebizitzan egin beharreko egokitzapen-lanetarako. Aurrerakin hori ordaindu beharreko errentatik deskontatuko da. Aurrerakina emateko, egindako obren fakturak aurkeztu eta gozamen-kontratua sinatu beharko duzu.

    Birgaitzeko beste laguntza batzuei buruzko informazio gehiago aurki dezakezu esteka honetan.

    * Eskaera aztertzerakoan aurrekontuko zer finantzazio erabili behar den.

  7. Etxebizitza mantentzea eta kontserbatzea.

    Alokabide arduratuko da etxebizitzaren mantenimendua eta kontserbazioa kudeatzeaz, kontratuan zehar sortzen diren gorabeherei erantzunez.

  8. Etxeko arrisku anitzeko asegurua kontratatzea Alokabideren kontura.

    Kontratua sinatzen denetik, etxebizitza Alokabideren Aseguruaren Polizan sartuta geratuko da.

  9. Etxebizitza entregatzen den kontserbazio-egoera berean itzultzeko bermea, etxebizitzaren erabilera egokiak eragindako higadura normala izan ezik.

    Kontratua amaitzean, etxebizitza kontserbazio-egoera onean itzuliko zaizu, erabilera normalaren eta denboraren joanaren ondorioz izan duen higadura alde batera utzita.

  10. Beste zerbitzu eta abantaila batzuk.
    • Alokabidek ordainduko dizu zaborren eta estolderiaren gaineko zerga.
    • Udal bakoitzaren mende egonda, OHZ % 50eraino murriztu eta beste onura fiskal batzuk lortu ahal izango dituzu.
    • Alokabidek berme juridikoak eskaintzen ditu, behar izanez gero.

Bizigune Programako etxebizitza-kopuruari (errentamendu-kontratuarekin) eta Euskadiko udalerri bakoitzerako ordaintzen den batez besteko zenbatekoari buruzko informazio grafiko erraza eta eskuragarria duzu. Hemen kontsulta dezakezu: https://www.geo.euskadi.eus/geobisorea?lang=eu Eusko Jaurlaritzaren Datu Espazialen Azpiegituraren erreferentziazko geoataria da. Aukeratu 'Etxebizitza’-‘Etxebizitzaren Euskal Behatokia’-‘Bizigune’ eta azkenik ‘Alokatutako Etxebizitzak’/Jabeen Batez Besteko Errenta’ geruza-zerrendatik