Hiri-kalteberatasunaren inbentarioa

Euskadiko Hiriguneen Inbentarioaren eredu berri hau Euskadiko etxebizitza-eraikin guztietarako energia-kalteberatasunaren adierazle berrien eta horien kalkuluen eguneratzearen emaitza da.

Eguneratze horretan, beste bost dimentsioetako adierazleen balioak (Demografikoa, Sozioekonomikoa, Irisgarritasuna, Bizigarritasuna eta Eraikuntza Egitura), hiri-eremu bakoitzaren Kalteberatasun Globalaren Indizea (Zentsu Sekzioa) eraikitzen dutenak, ez dira aldatu, ezta horien kalkulua ere, 2020an egindako azterketarekin alderatuta.

Euskal Autonomia Erkidegoko zentsu-sekzio guzti-guztietako Kalteberatasun Energetikoaren Indizearen balioak aldatu direnez, Zentsu-sekzio bakoitzeko Kalteberatasun Globalaren Indizea aldatu ahal izan da kalifikazioan. Aurreko azterketan Kalteberatasun Global Oso Altuarekin kalifikatu ziren Zentsu Sekzioetatik, % 82,7k mantentzen du kalifikazio hori berrikuspen honetan. Energia-kalteberatasunaren adierazleen balio berriek ez diete eragin. Hori gertatu da zaurgarritasun handia duten sekzioen % 16.9tan eta batez besteko zaurgarritasuna zutenen % 6,4tan. Energia-kalteberatasunaren kalkulu berrien arabera, hiri-eremu horiek oso kalteberak dira.

Proiektu hau Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiri-inguruneen kalteberatasunari buruzko azterlan eta analisi geo-estatistiko bat errepikatzean datza, eguneratzeko asmoz. 2011n egindako lanaren eguneratze horren helburua, hiri-inguruneen bilakaera eta benetako egoera zehaztea eta bere garaian aztertutako kalteberatasun-parametroak eguneratzea da, birgaitze-estrategiak definitu eta esku hartzeko lehentasunak eta estrategiak ezarri ahal izateko.

Ereduak honako dimentsio hauetan egituratutako aldagaiak biltzen ditu:

  • GIZARTE-KALTEBERATASUNA: Soziodemografikoa eta Sozioekonomikoa
  • BIZIGARRITASUNA
  • IRISGARRITASUNA
  • EGONKORTASUNA
  • EFIZIENTZIA ENERGETIKOA
  • ERAIKUNTZA- ETA BIZTANLERIA-DENTSITATEA

EAEko hiri-eremu kalteberen identifikazio- eta geotipologiazio-eredua eguneratzea 2020 (PDF, 18 MB)

ESKU-HARTZE PREMIEN DIAGNOSTIKOA EUSKADIN ERAIKITA DAGOEN ETXEBIZITZA-PARKEA BERRITZEKO

Tecnalia, Donostia eta Madrileko arkitektura eskolak Etxebizitza sailerako 2011an egindako azterketa (leiho berri batean irekitzen da)da. 

Lanaren xedea eraikitako espazio fisikoaren benetako egoera zein den zehaztea da, eta horretarako, errolda sekzioaren eskalan, 1980 baino lehen eraikitako bizitegirako eraikuntzen eta haien hiri inguruaren inbentarioa eta diagnostikoa osatu da. 

Inbentario honek birgaitzeko estrategiak definitu eta esku hartzeko lehentasunak eta estrategiak ezarri ahal izatea du helburu. 

“Parke eraikiaren % 31k ahulezia maila altua edo oso altua du, eta esku-hartze premia oso larria du.”

Dokumentazio gehigarria.

Esku-hartze premien diagnostikoa Euskadin eraikita dagoen etxebizitza-parkea (PDF, 2 MB) (abre en nueva ventana)

Metodologia. (PDF, 1 MB) (abre en nueva ventana)

Esku-hartze premien diagnostikoa (PDF, 4 MB) (abre en nueva ventana)

Kasu pilotua Araban (PDF, 37 KB) (abre en nueva ventana)

Kasu pilotua Bizkaian (PDF, 36 KB) (abre en nueva ventana)

Kasu pilotua Gipuzkoan (PDF, 34 KB) (abre en nueva ventana)