Gardentasun, herritarren parte-hartze eta gobernu onerako tresnak
Gardentasun, herritarren parte-hartze eta gobernu onerako tresnen multimedia aurkezpena

EUSKADIKO DEMOKRAZIARI ETA HERRITARREN PARTE-HARTZEARI BURUZKO LIBURU ZURIA
Gai publikoetan Euskadi parte-hartzaileagoa eraikitzeko abiapuntua
Gobernantza eraginkor batek zera dakar: kudeaketa-prozesu horizontalagoak ezartzea, beste erakunde batzuekin taldean lan egitea, eta herritarrak (eta gizarte-eragile garrantzitsuak) erabaki publikoen prozesuan txertatu eta inplikatzea.

BIDAIA-GIDA. PARTE-HARTZEA
100 Esplorazio, hurbilketa eta ibilbiderako orientabideak
Eraginkortasunez gobernatzeak, besteak beste, jarrera irekia eskatzen du kudeatze-prozesu horizontalagoak ezartzeko, beste erakunde batzuekin taldean lan egiteko eta herritarrak eta gizarte-eragile garrantzitsuak erabaki publikoak hartzeko prozesuan txertatzeko.

PARTE-HARTZEAREN KORAPILOAK
"Ezin da korapilo bat askatu, nola lotu den jakin gabe" (Aristoteles)
Elkarrekin egindako hausnarketa bat da, 26 udalerriko esperientzian oinarrituta, arduradun politiko eta teknikoei partaidetza-prozesuan trabatu baino lehen arazo horiei aurre hartu eta sahiesteko.

PROZESU PARTE-HARTZAILEAK EBALUATZEKO EREDUA
Administrazio Publikoetan prozesu parte-hartzaileak ebaluatzeko eredua
Aurkezpena Eusko Jaurlaritza Gobernu Onaren tresnen garapen eta aplikazioa ari da sustatzen, arlo publikotik jarduteko era berriak erraztuko dituztenak, hurbilagokoak eta eraginkorragoak gizartearen erronkei aurre egiteko; izan ere, gizartea aldatzen ari da eta kudeatzeko beste era batzuk eskatzen ditu.

ZELAN EGITEN DUTE?
Laborategietako, programetako eta sareetako beste esperientzia batzuetatik ikasten
Txosten hau OGP Euskadi 2018-2020 Ekintza Planaren barruan 3. konpromisoa garatzeko lan-prozesuaren parte da, herritarren partaidetzarako iLab bat garatzeko asmoa duena.

TAKE AWAY, APPLY, ENJOY. PARTAIDETZAN BERRITZEN

PARTAIDETZAZKO AURREKONTUEN PROZESU BATEN KONFIGURAZIOA

ERREKALDEN PERTSONA MIGRATUEN PARTAIDETZA AREAGOTZEKO PARTE-HARTZE PROZESUA

HERRITARREN PARTE-HARTZEA ONGIZATEA ETA OSASUNA SORTZEKO

HERRITARREN PARTAIDETZAK ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN BARNE-EGITURAN DUEN ERAGINA

OSASUN ARLOAN HERRITARREN PARTE-HARTZEA SUSTATZEKO OSAKIDETZAKO ERAKUNDEENTZAKO GIDA

GARDENTASUNEAN ONTZIRATUKO GARA
Eskifaiaren Eskuliburua. Onik proturatzeko gidaliburua.
Eremu honetako oinarrizko kontzeptuak eta printzipioak argitzea, gardentasunaren kulturan "ontziratzen" laguntzea eta onik porturatzen lagunduko diguten tresnak begiztatzea: horiek dira “Gardentasunean ontziratuko gara” deitu dugun eskifaiaren-eskuliburu honen helburuak.

"IREKIA - GOBERNU IREKIA" IKASTAROA
Gobernu irekia zer den modu praktikoan azaltzen digu ikastaro honek, eta nola gauzatzen den Eusko Jaurlaritzan.
Gobernu irekiaren kontzeptua hiru zutabetan dago oinarritua: gardentasuna, partaidetza eta lankidetza. Administrazio Publikoak eta herritarrak harremanak izateko modu bat da, alde bien arteko zuzeneko harremanetarako komunikazio-bideak ezartzen dituena.
Hona hemen Eusko Jaurlaritzan herritarrekin batera egindako jardunbide egoki batzuk parte-hartze eta elkarlanaren inguruan:
OGP Euskadiren (Gobernu Irekirako Nazioarteko Aliantza) ekintza-planen esparruan garatutako gobernu irekiko tresnak
Elkarlaneko zuzenbidea
4/2005 Berdintasunaren Legearen ebaluazioa
Herritarren zientzia biodibertsitatean eta ingurumena
- Aurkezpena (PDF, 5 MB)
- Natura eta herritarren zientzia - Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren webgunea
- "Natusfera" zientzia herritarraren plataforma
- BID-REX Interreg Europe