• Hasiera
  • Berriak
  • Gran Sol jatetxeak irabazi du Euskal Herriko Pintxo Txapelketa

Ezagutu Euskadi

Berriak

Gran Sol jatetxeak irabazi du Euskal Herriko Pintxo Txapelketa

  • Bixente eta Mikel Muñoz
    Bixente eta Mikel Muñoz
2013/10/17
Hondarribiko Gran Sol jatetxeak irabazi du Euskal Herriko Pintxo Txapelketa
Gaztelumendi-Antxon (Irun) eta Zoko Moko (Donibane Lohizune) jatetxeak bigarren eta hirugarren izan dira hurrenez hurren.

Ohi legez, Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko sukaldaririk onenak bildu ditu Euskal Herriko Pintxo Txapelketak. Oraingo honetan hitzordua urriaren 14tik 16ra bitartean izan da, eta urtero bezala, miniaturazko sukaldaritzaren zaleak erakarri ditu. Aurtengo txapelketa Gran Sol jatetxeko (Hondarribia) Bixente Muñozek irabazi du. Mikel anaiarekin batera ogi txigortuan bakailao ketua prestatu du, foieaz, pikillo piperraz eta soja eta Modenako ozpin-olioaz lagunduta. Hondarribiko sukaldaria behin baino gehiagotan saritu dute txapelketan, eta 2010ean lehenengo saria lortu zuen "Urre arrautzak artzain mami eta txipiroiarekin" izeneko mokaduarekin. The New York Times egunkariak ere Muñoz laudatu du. Irungo Gaztelumendi-Antxon jatetxeak lortu du bigarren postua, "Baso biziduna" pintxoarekin. Zazpi hamarkada baino gehiago dira ireki zutenetik, eta Gipuzkoako udalerri horretako jatetxerik ezagunenetako bat da. Hirugarren postua Donibane Lohizuneko Zoko Moko jatetxearentzako izan da. Aurrekoaz gainera, Gran Solek sari herrikoia jaso du, eta epaimahaiaren sari berezia Gasteizko PerretxiCo tabernarentzako izan da.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea